Etxean profetak

  • Lehen haziak 2001eko Etxahun Iruri pastorala emateaz batera erein ziren, baina esan daiteke Xiberotarrak, egun Basabürüko hamaika kantarik osatzen duten taldea, 2004an Irurik eta Zalgizek maskaradak antolatu ostean abiatu zela “ofizialki”. 2006an hasi ziren grabazioak egiten, eta aurten argitaratu dute, azkenik, Zotükatzez batx-batxa diskoa, lan bikaina bere sinpletasunean.


2012ko ekainaren 06an
Jean Etchart, taldearen kantaldi batean. Musika munduan kasik 40 urteko ibilbidea du egina Etchartek.
Jean Etchart, taldearen kantaldi batean. Musika munduan kasik 40 urteko ibilbidea du egina Etchartek.

Sohütan elkartu gara Felix Aguer (Zalgize, 1978), Jean Etchart (Paris, 1955) eta Johañe Etchebarnerekin (Atharratze, 1981). Etcharten dendan, hain justu. Megafoniatik etengabe entzuten da, hasi, bukatu eta berriz hasi, Zotükatzez batx-batxa, Zuberoan ustekabeko arrakasta izaten ari den diskoa: 2.500 kopia saldurik, 13.000 biztanle inguru duen probintzian. Beste ehunka batzuk Euskal Herriko gainerako lurraldeetan eta Biarnon.

Aguer eta Etchebarne txorrotxak ziren 2004an Iruri-Zalgizek eman maskaradetan. Bazuten, eta oraindik dute, ibilbide oparoa bikote gisa, zuberotar kanta tradizionalaren eremuan beti ere. Aguerrek azaldu digu nola hasi ziren orduan kantaldi zenbait ematen, maskaradetan aritutako beste zenbait kiderekin batera.

2005erako izena ere bazuen taldeak: Xiberotarrak. Jean Etcharti bururatu zitzaion, bere aurreko taldearen molde beretik joz, Altzükütarrak ospetsua baitzen hura. “Izen aisa bat nongoak garen ezagutarazteko”, justifikatzen du. Etchart da gazte mailan kokatzen ez den taldeko kide bakarra, eta musika munduan eskarmentudunena. Abizenaren frantses grafiak nahastuko zuen irakurlea agian, baina argitu dezagun Niko Etxarten anaia dela Jean, harekin eta Jean Etchegoyhen lehengusuarekin batera 70eko hamarkadan Odol Berria sortu zutenetakoa beraz. Euskarazko rockaren aitzindarietakoa. Altzükütarrak-ek diskografia oparoko aire gehienak hark konposatuak dira, eta antzeko protagonismoa ukan du Xiberrotarrak-en lehenbiziko lan honetan: berak sortuak dira hamabost kantuetatik hamar, baita zenbait hitz ere. “Etengabe aritzen naiz kantu sortzen”, esan digu.

Hamaika aldiz azpimarratu digu Etchartek Xiberotarrak ez dela “Jean Etchart taldea”, bera beste bat baizik ez dela. Horren froga litzateke Zotükatzez batx-batxa ez dela suertatu berak nahi bezain rockeroa. Kasu askotan, bozaz hautatu zuten zein kantu ezarri eta zein ez. Ukaezina, bestalde, azken emaitzan eragin handia ukan duela Etchartek; beragatik ez balitz, askoz lan tradizionalagoa argitaratuko zuketen. “Erran behar da gure taldean gazteenak zaharrak direla”, diosku; erran nahi baita inongo musika tresnarik gabe aritzearen aldekoak zirela, hasiera batean, gazte-zahar horiek.

Sinpletasunaren alde

Lan egiteko era demokratiko horren emaitza doinu tradizionalak eta berritzaileagoak uztartzen dituen disko freskoa da, taldeko kideen gustukoa, denek zerbait aldatuko luketen arren. A capelazko abestiek pisua badute –sei dira guztira–, eta tresnak, daudenean, ez dira gehiegi nabarmentzen. Sinpletasuna da Zotükatzez batx-batxa-ren ezaugarri behinenetako bat, eta hala aitortzen dute gure hiru mintzakideek. Ez bedi ulertu hori txarra denik, kontrakoa baizik. Izan ere, sinpletasunaren aldarri sutsua egin du Etchartek.

“Anaia Nikok ‘hiru akordeen erregea’ deitzen dit. Musika folklorikoetan, zaharretan, beti hiru akorde dira, Do-Fa-Sol, edo Re-Mi-La”. Folklorearen iturritik edaten baitu Etchartek, blues-rock zale amorratua izanagatik. “Orain irratian entzuten ditudan kantu asko oso konplikatuak dira, eta uste dut jendeei sinpletasuna gustatzen zaiela, hitzetan ere bai”. Horri dagokionez, Zuberoako ohiko gaietatik ez da gehiegi aldentzen Xiberotarrak-en lehen diska hau. Etchart eta Aguerren artean eman digute zerrenda: “Herria, bestak, amodioa, euskara, usantzak...”.

Sekretua ahotsak dira

Betiko gaiez hobeto ala traketsago idatz daiteke ordea; zentzu horretan, azpimarratzekoa Itxaro Bordak Love song kanturako eskribitutako poema bikaina. Musika ere disko osoko ederrena duenez ale horrek, emaitza izugarri ona da. Sinplea izanda. Baina ez zaitzala “sinple” hitzak tronparazi: gitarra batekin jotzeko bezain erraza da abesteko zaila Love song, eta beste hainbeste esan daiteke diskoko kantu gehienei buruz. Ezeren gainetik, ahots pribilegiatu zenbait elkartzearen emaitza da Zotükatzez batx-batxa. Xiberotarrak izena daukan talde batengandik espero zitekeena, bestalde.

Aitzitik, espero zitezkeen beste gauza batzuk ez dituzte egin. Esaterako, ez du talde osoak kantu guztietan kantatzen. Binaka, hirunaka, bosnakako taldetxoetan eman dituzte abesti gehienak, gizon eta emazteen ahotsak uztarturik, eta uste dute hori datekeela arrakastaren gakoetakoa, estilo nahasketarekin batera. “Nahi genuen hautsi, kanbiatu... Uste dugu jendeentzat hobe dela, ez baitute beti ber gauza entzuten”, diote. Zuberoako karriketan jaso ahal izan ditugun iritziek bat egiten dute ideia horrekin. Sei urte igaro dira Jean Etcharten etxean bertan grabatzen hasi zirenetik –batx-batx, zuberotarrez, emeki-emeki da–, baina merezi izan du itxarotea. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Hutsuneak

Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.

---------------------------------------------------------

Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]


2025-04-09 | Xalba Ramirez
'Poliorkêtês'
Kerobia, hunkigarristak eta xamurtasunaren aitzakia

Poliorkêtês
Kerobia
Autoekoiztua, 2025

--------------------------------------------------------

Azken aldian, lerrootan asko nabil hausnartzen musikak izan beharko lukeen “misio historikoaz” eta abarrez. Eta, nolabait, zer egin beharko lukeen... [+]


2025-04-04 | Sustatu
Kneecap filma, orain euskarazko azpitituluekin

Ezagutzen duzue Kneecap filma? Oscar sarietarako hautatu zuten. Belfasteko hirukote baten istorioa da. Kneecap Hip Hop talde ezaguna da gaur egun, eta hizkuntzaren aldeko jarrera (gaelikoa) argia dute, IRAren osteko belaunaldiaren gorabeherak kontatzen ditu filmak; drogak eta... [+]


Pierre Boulez: matematikaren eta abangoardiaren artean

Joan den martxoaren 7an Maurice Ravel, garai guztietako euskal konpositorerik onena, jaio zela 150 urte bete ziren. Eta ARGIAn omenaldia egin zitzaion konpositore horri, Bolero ospetsuak imajinario kolektiboan izan duen eragina gogoratuz.

Kasualitatez, Deutsche Grammophonek... [+]


EAEko espetxeetako kultur emanaldiei Jaurlaritzak ezarri nahi dien “zentsura”-ren aurkako manifestua sinatu dute 51 kulturgilek

'Espetxeak libre' manifestuan adierazi dute Eusko Jaurlaritzak "ataka txarrean" jarri dituela kulturgileak, espetxeetara kultur emanaldiak egitera sartu nahi dutenei dokumentu bat sinatzea eskatzen baitie, eta salatu dute ezin dutela sartu ez sinatuz gero. Kultur... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


2025-03-27 | Iker Barandiaran
Faxismoari kontra beti eta bortizki

Antifa hardcore
Lee-Kore + Hoben
Autoekoizpena

---------------------------------------------------------

Tamalez ez da ohikoa Arrasaten hardcore kontzertuak egitea, bestelako musika eszenak nagusitzen direlako. Hala bada, joan den larunbatean herriko gazte batzuen... [+]


Olaia Inziarte. Animalia artean kantari
“Nire izateko manera nire ardura da, baina ez nire kulpa”

Hunkituta eta ilusioz egin dut Iruñetik Oronozerako bidea. Maite dut Olaia entzutea, baita hizketan ere. Herriko farmaziaren ondoan autoa utzi eta balkoitik agurtu naute hark eta bere zakur Arak. Grabagailua martxan jarri aurretik, bueltaxka egin dugu frontoira eta Arak... [+]


2025-03-21 | Xalba Ramirez
Verde Prato, tropismoa eta Dolce Vita

Bizitza eztia
Verde Prato
Plan B Records, 2024

--------------------------------------------------------------

Ousmane Sembène zinemagile senegaldar ospetsuari galdetu zioten ea bere pelikulak Europan ulertzen ote ziren. Erantzuna, epikoa: “Izan gaitezen... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Abeslari sorta ederra

FITXA
Zer: OLBEk antolatutako Gaetano Donizettiren ‘La favorite’ opera.
Nork: Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (zuzendaria: Riccardo Frizza) eta Bilboko Operaren Abesbatzak (zuzendaria: Boris Dujin).
Noiz: otsailaren 18an.
Non: Bilboko Euskalduna Jauregian.

[+]


Eguneraketa berriak daude