Metalaren gotorlekua irekia da

  • OST::ost

    Maldito

    iraupena ::51´04´´

    prezioa ::10€

Bermeotar beteranoak, Euskal Herriko thrasharen eta metalaren gotorlekuaren zaindariak, bizirik daude, orbain latzekin baina bizirik eta bosgarren diskoa besopean dakarkigute, Madrilgo Maldito diskoetxearekin argitaratu dutena, bidenabar esanda. Iluna da diskoa eta oso gogorra. Metalaren hainbat alorrei egiten diete tira eta beteranotasunak ematen dien maisutasunaz gainera. 90eko hamarkadako hasierako thrasharen bertako ordezkari bakarrenetarikoak dira –Legen Beltza talde laguna desagertu berri da, gainera– eta, horrez gain, speed-metala, rock amerikarra, hard-rocka, grungea eta beste ere lantzen dituzte. Are gehiago, Kapi-ren ahotsa edozein estilo eta girotara ederto egokitzen da. Eta ezin ahaztu, taldearen irekitasunaren erakusle hain gutxitan errebindikatua den Errobi ere bertsionatu dutela.
"Azalean bost orbain agertzen dira, orain arteko bost diskoen erakusle"

Diskoaren azala gogorra da. Bizitza eta urteen joana bezala?

Bai, gutxi gorabehera diskoaren azalak horixe nahi du adierazi. Bost atzaparkada agertzen dira, bost orbain moduan, orain arte egin ditugun bost diskoen erakusle. Odola ikusten da, asko kostatu zaigula adierazteko. Guztia giro ilun batean, hala ikusten dugulako mundua.

“Luzea eta neketsua gertatu zaigu bidea”. Nola eutsi hainbeste urte borrokan?

Ilusioz. Musikagatik sentitzen dugun lilura, errespetua, maitasuna. Agertokira igo garen bakoitzean igartzen dugun sentsazio multzoa.

Esango nuke orain arte grabatu dituzuen kantu gogorrenetariko batzuk hemen daudela, disko honetan.

Izan daiteke, gure diskografiako kantu gogorrenetariko batzuk daude Bost diskoan, baina ez da disko osoan gure alderik gogorrena agertzen. Honen adibide bi: Gure Miraria eta Kasualitatez kantuak.

Nongoak zareten etiketatzea gustatzen ez bazaizue ere, “txerrenen”, “tatarrez”, “ostotsa” eta antzeko adierek mapan jarri zaituztete. Ez dago bermeotar harrotasunik?

Ei ei! Gu oso harro gaude bermeotarrak izateaz eta hori nabaria da. Bidxorrak izan zen gure lehen taldea eta izen hori bermeotarra da.

Xanperekin etxean moduan grabatu duzue?

Xanpe izatez bosgarren taldekidea da. Guk baino hobeto daki zein den nahi dugun soinua. Aurrekontu mugagabea izan arren, ez genuke beste teknikari batekin grabatuko.

Oso berezia iruditu zait Gure lekukotasuna bertsionatzea, Euskal Herriko lehen rock taldearena. Zergatik, teorian hain urrun dagoen talde hori?

Hain urrun!? Zuk badakizu zer adin dugun?! Errobi taldearen eragin zuzena izan dugu anaiak eta biok, eta zuzenean ikusi genuen, gainera. Gerora, 2010ean Bermeon egin zen Ibilaldian jotzeko gon-bidatu gintuzten, eta aspalditik buruan nuen Gure lekukotasuna ber-tsionatzea lortu nuen.


Azkenak
Oscar Terolek parte hartu zuen txirigota negazionista bati txistu egin diote Cadizko inauterietan

Terolek barkamena eskatu du eman zuten "ikuskizun lotsagarriagatik", baina aitortu du bat egiten duela bertan esandako ideia "batzuekin".


Mikel Urabaien (Paris 365): “Erakundeek erantzukizuna aldamenekoari pasatzen diote”

Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.

 


Kontziliatzeko, haur-eskolak arratsalde eta gauez irekitzea: Espainiako ministroaren proposamenak hautsak harrotu ditu

Arratsaldez eta gauez lan egiten duen jendea dagoela argudiatuta, 0-3 urteko umeentzat 24 orduz zabalik egongo diren haur-eskolen beharra planteatu du Espainiako Enplegu ministroak. Erreakzio-katea berehalakoa izan da eta agerian utzi du nola ulertzen dugun kontziliazioa, zeren... [+]


Paralelismoak eta distantziak

Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]


Martxoak 23 talde armatuak aldebakarreko su etena iragarri du Kongon

Gobernuarekin negoziatu gabe iragarri du erabakia talde armatuak, "arrazoi humanitarioengatik" dela argudiatuta. Joan den astean herrialdeko Goma hiria bereganatu zuten matxinoek, eta, Nazio Batuen Erakundearen arabera, 900 hildako baino gehiago eragin dituzte hiri... [+]


Zaldibarko zabortegian hildako Beltran eta Sololuze omenduko dituzte igandean, hondamendiaren bosgarren urtemugan

Zaldibar Argitu ekimenak adierazi du "gogaituta" dagoela instrukzio fasearen iraupenarekin, bost urte igarota, oraindik ez baitira kaleratu auziaren ondorioak.


Auzi eta erronka ugari izango dituzte gogoetagai Amikuzeko Otsail Ostegunetan

Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.


Erorien Monumentua eraistearen aldeko plataformak EH Bilduren, PSNren eta Gero Bairen jarrera salatu du

Plataformak ostegunerako Iruñeko udaletxe plazan elkarretaratzea deitu du 18:30erako, hiru alderdiek eraikinarekin izandako jarrera salatu eta eraistearen aldeko hautuan berresteko.


Muga-zergen mehatxuarekin, Trumpen esanetara ipini dira Mexiko eta Kanada

Muga-zergak ez ipintzearen truke, AEBen eskakizunak konplitzeko konpromisoa hartu dute: bakoitzak 10.000 soldadu ipiniko ditu mugan, AEBen segurtasunaren izenean.


Lamiakoko ibaipeko autobidearen aurkako manifestazioa egingo dute otsailaren 8an, Bilbon

Subflubiala EZ! plataformak salatu du proiektuak ez diela "herritarren benetako beharrei" erantzuten, eta ingurumenean, gizartean eta ekonomian "inpaktu larriak" eragiten dituela.


2025-02-04 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Su hartuko ote du Txinak eraiki nahi duen munduko presarik handienak?

Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]


ANALISIA
Trumpismoa Espainian

Proces-aren aurkako epai gogorra 2019ko urrian atera zen eta horrek Bartzelona sutan jarri zuen. Testuinguru horretan, Espainiako Estatuan bolo-bolo irakurri zen eskuineko prentsan jaregindako esaldi hau: “Espainiaren on beharrez, 50 urtero Bartzelona bonbardatu beharko... [+]


Nafarroako Gobernuak salatu du migratzaileentzako arreta bulegoan pintaketa faxistak agertu direla

Gobernuak adierazi du ez duela beste aldera begiratuko "nazioarteko erasoaldi faxistaren eta ultraren aurrean", eta ez dituela onartuko "gorrotoarekin lotutako" eraso gehiago.


Muturreko beroak 2,3 milioi hildako eragingo lituzke Europan mende bukaerarako

Nature Medicine aldizkarian publikatutako artikuluaren arabera, berotegi efektuaren ondorioz handiagoa izango da beroak eragindako heriotzen igoera hotzak eragiten duen heriotza jaitsiera baino. Gainera, beroarekiko egokitze onenak ere ez luke arazoa guztiz konponduko.


2025-02-04 | Estitxu Eizagirre
"Trantsizio energetikoa eztabaidan"
Mikel Otero eta Aitziber Saroberen arteko mahai-ingurua asteazkenean Donostian

Otsailaren 5ean Donostian "Trantsizio energetikoa eztabaidan: aukerak eta arriskuak" izenburua duen mahai-inguruan parte hartuko dute Mikel Otero EH Bilduko trantsizio ekologikorako arduradunak eta Aitziber Sarobe natur kontserbazionistak. Ekitaldi hau lau talde... [+]


Eguneraketa berriak daude