Ikastetxean ahaleginak egiten dituzte etorkinen seme-alabek euskara ikasteko, baina baliabide gehiago gustura hartuko lituzkete hizkuntza arduradunek. Azkoitiko umeak AEKren euskaltegira doaz, haien euskarak abiada handiagoa hartuko duelakoan.
Urola bailarako herriak 11.495 biztanle (2012ko errolda) ditu. Azken urteetan gero eta atzerritar gehiago bizi da herrian. Gaur egun, biztanleriaren %8 dira. Gehienak pakistandarrak eta marokoarrak, %2,44 eta %2,37, hurrenez hurren. Kanpotarren haurrak irakaskuntzan hartzeak zekartzan aldaketez jabetuta, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako baliabideak murritzegiak zirela iritzita, hainbat eragilek Etorkinak eskolan ekimena sortu zuen, 2005ean.
Helburu nagusia euskara erakustea du, eskolarako lagungarri izango zaielako, baina baita Azkoitian integratzeko erraztasunak emango dizkielako ere. Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Salestar Ikastetxeko umeak doaz euskaltegira. Hasierako talde txikiak gero eta handiagoak dira. Esate baterako, Xabier Munibe Ikastolan 800 ikasle dituzte gaur egun eta 112 dira etorkinak.
Etorkinen integrazioa ikastetxeen ardura bakarrik ez dela jakitun, egitasmoa hiru hankak osatzen dute: ikastetxeek, Azkoitiko Udalak eta AEK euskaltegiak. Eskolak AEK-ko irakasleek ematen dizkiete, euskaltegian, bi ikastetxeetako ikasleak nahastuta.
Hezkuntza Sailak ikasle bakoitzari bi urteko epea ematen dio euskara ikasteko. Bi eskoletako arduradunei motz geratzen dela iruditzen zaie. “Esaten dute pertsona batek hizkuntza bereganatzeko zazpi urte behar dituela, beraz, hauek ezin dute bi urtetan dena menperatu”, dio Arantxa Zubizarreta Xabier Munibeko Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zuzendariak. Hezkuntza Sailak Hizkuntza Indartzeko Programa laguntzen du diruz, –ikastetxean etorkinekin lan egiteko irakaslea egoten da, ikasle bakoitzak bi urtez jaso dezake laguntza hori– . Hasieran hori ere ez zegoela gogoratzen du Koldo Gurrutxaga Floreagako zuzendariak: “Ez genuen ez irakaslerik, ez materialik. Ikastetxean igarotzen zituzten sei orduetan besoak gurutzatuta egotera behartzen genituen”.
Etorkinak eskolan proiektuari esker, Lehen Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matrikulatutako ikasleak joaten dira eskolaz kanpoko klaseetara, lehendabizikoak astean hiru aldiz, eta bigarrenak, astean bi aldiz. Ikastetxe bakoitzak euskaltegira joan beharra dutenekin zerrenda egiten du eta udalera bidali. Udalak gutun bidez baimena eskatzen die gurasoei. AEK-k hilero ikasle bakoitzaren balorazioa egiten du. Hiru urtez ematen zaizkio klaseak etorkin bakoitzari, nahiz eta batzuetan gehiago luzatu.
Jolasaren eta abestiaren bidez irakasten dute euskara. Hala esan digu Maite Azpiroz AEK-ko kudeatzaileak: “Ez dugu eskola erabat akademikoa eman nahi; dinamika eta jolasen bidez erakusten diegu, eta gusturago etortzen dira. Gainera, euskara gauza positibo batekin lotzen dute: ‘Klasera noa, baina ongi pasako dut’.”
Hassna Essardi ikasleak ere horrela gogoratzen ditu egun haiek: “Oso ongi pasatzen genuen. Ikasteko modua oso ona zen, liburuetatik eta etxeko lanetatik desberdina”. Essardi egitasmoko lehenengo belaunaldiko ikaslea izan zen. Xabier Munibe ikastolan ikasi zuen eta gero Erizain laguntzaile ikasketak egin zituen, Urretxun. Gaur egun Azpeitiko adinekoen egoitzan egiten du lan. 17 bat laguneko gela zen haiena eta orain guztiekin euskaraz egiten duela dio.
Ikastetxean haur etorri berriak adinaren arabera dagokien mailan ipintzen dituzte. Hala ere, zail dute akademikoki aurrera egitea. Funtsezko ezaugarria falta zaielako batik bat: euskara jakitea. Hassna Essardik kontatu digunez, bi hizkuntza berri ikasi beharrak asko mugatu zituen bere helburuak: “Hona etortzerako banekien hemen bi hizkuntza ikasi beharko nituela eta beldurra ematen zidan. Nire ikasketekin aurrera egin nahi nuen, ahal zela unibertsitatera joan. Azkenean ordea, bidean geratu nintzen, euskaraz bai, baina gaztelania eta ingelesa ez nekizkielako”.
Helburu nagusia, etorkinak euskaraz hitz egiteko gai izatea, lortzen dela ziur daude bi eskoletako arduradunak. Euskaltegikoen lana agerian dagoela uste du Arantxa Zubizarretak: “Esperientziak ematen duen indarrarekin dabiltza. Haien laguntza beharrezkoa da, gurea ez da-eta nahikoa”.
Irakasleek esan digutenez, ikasleek kalean eta lagunekin euskara erabiltzen dute: “Pakistandarrek eta marokoarrek elkarren artean euskaraz egiten dute, baita irakasleekin ere”. Hegoamerikar jatorria dutenekin zailagoa dela dio Koldo Gurrutxagak: “Gaztelaniara jotzeko joera dute”. Azken horien gurasoei ere, gehiago kostatzen zaie euskara ikastaroen garrantziaz jabetzea. Maite Azpiroz AEK-ko irakasleak dioenez, “badago haurra hona [euskaltegira] jolasera bakarrik ez duela ekarriko dioenik”. Dena den, horrelakoak salbuespenak direla gaineratu du Azpirozek, oro har, ohartzen baitira seme-alabek aurrera egiten dutela.
Emaitzak nahiko onak izaten ari diren arren, ziur daude oraindik ere motz geratzen direla. Xabier Munibe ikastolako zuzendariak, Zubizarretak, hala dio: “Gu prest gaude honi aurre egiteko, baina baliabide bereziak behar dira eta ez ordu batzuetarako bakarrik, urte osorako eta lanaldi osorako”. Gainera, ez dute uste hizkuntza denik landu beharreko gauza bakarra, kultura desberdinetako ikasleak baitatoz: “Beste kultura batetik datozenez, zailagoa da horiekin lan egitea, haien ohiturak eta gureak desberdinak direlako. Horretarako bestelako baliabideak egon beharko lukete”.
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]