María Ruido diziplina anitzeko artistak Electro Class film dokumentala estreinatu zuen joan den azaroan. ETBren artxiboko materiala oinarri hartuta eta Bilbo ikerketa kasutzat, kapitalismo industrialetik kapitalismo kognitibora egindako jauzia erakusten du, lan interesgarri bezain esperimentalean.
Bertold Brecht idazle alemaniarrak izkiriatutako poema baten izenburua da Bilbao Song. Poemari bertsio ugari egin zaizkio Kurt Weill konpositoreak 1929. urtean Happy End antzerki obrarako musikatu zuenetik. ElectroClass lanaren amaieran entzuten dugun kantaren bertsioa Lotte Lenyarena da. Garai batetik hona Bilbo nola aldatu den dio kantariak. Nola berritu dutenetik leku hits bihurtu duten Bilbo. Ez da zehaztu ahal izan Brecht benetan Bilbon izan zenik, baina beharrik ere ez, hiriak etengabe aldatzen direla ziurtatzeko. Bilboren eraldaketan ipini du arreta, hain zuzen, Maria Ruidok. 1980ko hamarkadatik hona, kapitalismoaren paradigma aldaketarekin batera, hiria nola eraldatu den jaso nahi izan du, batez ere, lanari eta bere errepresentazioari dagokionean. Bilboko Consonni produktoreak ekoitzitako lana zazpi minutuko zazpi piezaz osatu du ETBren artxiboko irudiak erabiliz eta bestelako ikus-entzunezko materialak txertatuz. Bartzelonako Unibertsitateko Diseinu Departamentuko irakasle, ikertzaile eta kultur sortzaile da Maria Ruido eta bigarren lan dokumentala du hau. Aurreko lana, Lo que no puede ser visto debe ser mostrado (Ikusi ezin dena erakutsi egin behar da), trantsizioaren memoriaren bertsio ofizialari kontra egiten dion obra da, zinema militanteko materiala baliatuz josia.
Ikus-entzunezkoetan espezializatu gabeko ikuslea narrazio molde jakin bateko erreportajeetara ohitu dute. Maria Ruidoren analisiak ikus-entzuneko lengoaia konbentzionala erabili gabe narratu nahi du eta diskurtso hegemonikoa azpikoz gora jarri. ETB3k martxoaren 22an lehen aldiz ElectroClass emititu zuenean, batek baino gehiagok ezustez, ohi dugun baino arreta gehiago jarri beharraren ezinegonaz begiratuko zuen dokumentua. Irakurketa sinplista batek zail izendatuko lukeen lan baten aurrean geunden. Maria Ruidok ideia hori hasieratik baztertu digu, ordea, publiko orokorrarentzat ezegokia den lanik ez dagoela gogoraraziz. “Aspaldiko auzia da. Zer neurritan dira eskuragarri edozein ikuslerentzat diskurtso normatiboetatik at dauden eta konplexu izendatzen diren zenbait diskurtso. Ez dezagun ikuspuntu maternalista balia. Erabiltzaileek guk uste baino askoz hobeto dakite irudiak irakurtzen”. Gure begiak zertara ohituak dauzkagun, hura egiten zaigu erraz. Erakutsi ohi ez digutena, berriz, zail. Filmak erreferentzia mordoa du: pelikula zatiak, testuak, musika piezak, denak nahasian, dokumentalek ohituak gauzkaten narrazio kanonetik ihesi. Gidaritza lanak egiten Pier Paolo Pasolini ipini du eta hura laguntzen off-eko ahots anonimo ugari, ETBtik hartutako materialen ondoan. Diskurtso mediatikoak hartu, erabili eta esanahi berriz hornitzeak estrategia politiko bezala duen potentziala azpimarratu du María Ruidok, eta aldi berean, muntaia adierazpen kritikorako tresna ezinbestekotzat hartu. “Ez da telebistarako dokumentala” esan digu definizio bat proposatuz, “telebistako materialarekin egindako pelikula da, telebistatik, telebistarako eta telebistaren kontra”.
80ko hamarkadan ekonomia arloan eman ziren doitze-neurri mingarriek lan eta bizi baldintzen okerragotzea ekarri zuten Bilbora, baina ondorioak estrapola daitezke Espainiako Estatuko hirietara ere. Politikariek ekonomi politikaren eskuetan jarri zituzten “lehiakorrak” ez ziren industria moldeak eta enpresak, albo batera utzi behar zirela argudiatuz, eta neurri haiekin batera, egungo jendartea diseinatu zuten: langileek klase sentimendurik ez dute eta masaren izaera kontsumitzailearena da. “Egun bizi dugun egoerak 80-90eko hamarkadetako globalizazio ekonomikoan du jatorria, ekonomiaren finantziarizazioan, eremu publikoaren pribatizazioan, zentroen eta auzoen gentrifikazioan”, nabarmendu du Ruidok. Adibide ugari badira, baina Euskalduna ontziolaren kasua baliatzen du hau guztia ikusarazteko. Eta paralelismoak egiteko. Ontziolaren itxiera traumatikoa deskribatzen du ahots batek eta orduko langileen defentsaz diharduen bitartean, Kukutza defendatzeko erresistentzia ikusten dugu. Aldi berean, diskurtso ofizialaren aurka, ontziolak errentagarriak zirela dioen ahotsa txertatzen du, itxieraren benetako arrazoia iradokiz: hiriko gune pribilegiatuen jabetza. Horrek guztiak Bilborako hautatu duten hiri modelora garamatza. Kamerak Kukutza eraitsiko duen garabia jarraitzen du Errekaldera bidean. Hura amiltzen ikusten dugu. Jarraian Iberdrolaren dorre berria altxatzen.
Gatazka ezagunoz gain, azken urteetako beste borroka sozialen falta nabari da. ETBko materialaz ari gara, hainbat errealitatearen irudiak erregistratu gabe dauzkan medioaz. Baina irudiaren ifrentzua erakusten digu María Ruidok. “ElectroClasseko benetako protagonista kamera aurrean ez agertzea da. Ez dut uste albistegietan ez azaltzea ez existitzea denik. Errepresentazio hegemonikoaren sisteman lekurik ez duzula esan nahi du, besterik ez. Erreportajearen amaieran langile klasearen irudiak difuminatzen doaz eta mamu bihurtzen, itzal. Baina amaierak ez du errenuntzia adierazten, katarsia baizik. Mamuok ekintzarako gaitasun handia dugu eta agentzia politikoa. Eszena hegemonikotik at edo bere arrakaletan eragin dezakegu. Azken horiek erresistentzia barrutik egitea ahalbidetzen digute”.
Etorkizuneko dokumental batean gaurko arpilatzeak adierazi beharko balitu, filmean egun kalean ematen ari diren eztabaidak gordeko lituzke Ruidok, “zorraren jatorria, osasuna eta hezkuntza publikoa pribatizatzeko erasoa”. Neoliberalismoaren merkatu globaletik aldendu eta egiteko modu berriak badaudela erreklamatzen du: “Badira ekonomia jardun honekiko kritikoak diren joera ugari, arazorik gabe aplika ahal daitezkeenak. Baina botere publikoetatik entzungor egiten zaie. Beharrezkoa da une hauen larritasunari eutsi eta arazook gorpuztuko dituzten errepresentazio kritikoak sortzea”.
Medioen erabilpen manipulatzaileez ere jardun da ElectroClassen, baita emisioen errebisio eta kontrolaz ere. Silvio Berlusconik Josu Ortuondo zuzendari zela EITBrekin sinatu zuen lankidetza hitzarmenak ilustratzen digu telebista eredu berriarekiko atxikimendua gurean. Kontrastean, Martxelo Otamendiri egindako elkarrizketa txertatzen du, prentsa ez hegemonikoen biziraupena eta ekiteko askatasuna zertan den ilustratuz. Lan munduko indarkeriaz ere badihardu, beren buruaz beste egindako hainbat langileren heriotzetan enpresek duten ardura iradokiz. Ikusezintasuna da, beharbada, indarkeria gordeena. Emakumeen presentziarik apenas dagoen, une historiko edo erabakimen handiko uneei dagokienez, ETBko iruditegitik ateratako pasarteetan. Hari narratiboa markatzerakoan gabezia izan dela iruditu zait eta halaxe berresten du Ruidok: “Gabezia adierazgarria eta egiaz mingarria da. Emakumeak ez dira asko irteten komunikabideetan, ez urte haietan, ezta gaurko egunean ere. Gainera, kasu gehienetan, begirada patriarkalaren objektu bezala agertzen dira, edo desio heteronormatiboaren objektutzat. Berez, azken 10-15 urteotan gauzak ez dira hainbeste aldatu, estereotipo tradizionalak itzuli, eta are, indartu egin dira”.
ETAren behin betiko armak uztearen komunikatuaren irakurketarekin amaitzen da ElectroClass. Edizio lanetan ari zirela agertu zen komunikatua eta muntaiaren gidoia aldarazi ziela adierazi digu zuzendariak. “Lanak ez du indarkeriaren gaia zuzenean jorratzen, baina bai zeharka. Ez ETAren indarkeria bakarrik, baizik estatuaren indarkeria estrukturala. Ziurrenik, 60ko eta 70eko hamarkadetan borroka armatua ulertzen zen moduak ez du zentzurik gaur. Egungo erronka indarkeria estrukturalari aurre egiten asmatzea da, ahultzen eta bortxatzen gaituzten estatuei erresistentzia egitea”.
Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (TEH) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Ekainaren 21ean jasoko du saria artista donostiarrak, Viktoria Eugenia antzokian, eta kontzertua emango du jarraian.
Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak aktibatuko ditugu”, adierazi du... [+]
Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira karbono dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Hedabideetan nahiko aipatu dira asteleheneko itzalaldiak gizartean eragin dituen ondorioak, baina nahikoa aipatu al da gertakari horrek agerian uzten duena? Besteak beste, bi auzi nagusi: bizirauteko energiarekiko dugun menpekotasuna eta azken urteetan gertatzen ari den zerbitzu... [+]
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Sindikatuek agerraldi eta salaketa publikoak egin dituzte astelehenean, Nazioarteko Lan Osasunaren Egunean. Hego Euskal Herrian iaz zenbatu zituzten 64 hildakoen gorpuak irudikatu dituzte LABek, ESK-k, STEILASek, EHNEk, Etxaldek eta CGTk Iruñean eta Donostian.
Egunak argitzerako itzuli da argindarra ia-ia leku guztietara. Euskal Herrian baino atzeratuago egin du Espainiako Estatuko lekurik gehienetan, baita Portugalen ere. Normaltasun itxura gaur Euskal Herrian, baina goizeko lehen orduan ez dira funtzionatzen ari aldirietako trenak... [+]
Beste bizi eredu baten alde eginez, hainbat belaunaldik ikasteko, antolatzeko, esperimentatzeko eta trebatzeko aukera izan dute Lakaxitan bi hamarkada hauetan zehar. Gazte belaunaldi anitz ikusi ditu gaztetxeak, eta Jaion bestan, oraingo gazte mugimenduko kideak ez... [+]
ELA, LAB eta CGT sindikatuek ibilgailu elektrikoak egiteko elektrifikazio prozesuan instalatutako olagarro edo garraiatzaile berria kentzeko eskatu diote Nafarroako Volkswageni. Elkarretaratzea egin zuten ostegunean eta atzorako greba eguna deitu zuten lantokian: 13:15etatik... [+]
Petrolio-portu bateko sarraskia gertatu eta hamar egunera izan da erasoa. AEBek erasoak abiarazi zituztenetik 250 pertsona baino gehiago hil dira Yemenen. Oraingoan 68 pertsona hil eta 47 zauritu izan dira. Orain arteko bonbardaketa lazgarrienetakoa da.