Transmisiorako ariketa nostalgikoa

  • Krem de la krem

    Txapelpunk.

    Autoekoizpena.

    Iraupena: 39’41’’.

    10 euro.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Lehenengo aldiz, Lekeition sortutako Txapelpunk taldeak diskoetxeetatik at autoekoiztu du lana. Sorreratik punka gaztetxoenei ezagutarazi nahi izan dien laukoteak bere helburu irmoa borobiltzeko moduko diskoa plazaratu du oraingoan. Hain zuzen ere, Iñigitoren eta gainontzeko taldekideen musika heroiak, ia-ia guztiak Euskal Herrikoak eta 80ko hamarkadakoak, omendu eta entzuleei ezagutarazi dizkiete. Bertan Ume Gaiztuak, Eskorbuto, Kortatu, MCD, Cicatriz, Bap!, Zer Bizio, Etsaiak, Delirium Tremens eta Orquesta Mondragonen kantuak berreskuratu dituzte, beti ere jatorriko modu ia berean interpretatuta. Baina badira, baita hain ezagunak ez zirenak ere: Zurrapak eta Askaturenak –Iñigitoren lehen taldea–; eta ingelesez abestutako Txapelpunken kantu berri bat punk-pop estiloetan barneratzen dena.
Iñigito: "Gure betiko taldeak omentzeaz batera, gure talde gustukoenak erakutsi nahi izan ditugu"

Nori zuzenduta dago diskoa? Beste hamarkadetako musikaren nostalgikoei edo gazteagoei, azken horiek zuen eraginak ezagutu ditzaten?

Disko honetan gure betiko taldeak omendu nahi izan ditugu, eta aldi berean jendeari gure talde gustukoenak erakutsi. Lehenik eta behin guretzat egin dugu eta gero entzun nahi duen jende guztiarentzat, bai nostalgikoentzat eta baita gazteentzat ere.

Erraza izan da taldeen aukeraketa?

Mahai gainean kanta asko jarri genituen eta denon iritzia kontuan izanda, 14 honek aukeratu ditugu.

Kantu ia guztiak 80ko hamarkadakoak eta RRV-koak dira. Ez da kasualitatea, ezta?

Ba ez, ze hamarkada horrek eragin handia izan du nigan, rock mundua bertan ezagutu nuen. 15 urterekin lehenengo taldea sortu nuen, Askatu. Orduan ez genuen ezer grabatu eta nire hastapenei keinu eginez kantu bat berreskuratu dut.

Zer izan zuen garai hark? Eta orduko kantuek?

Garai guztiz errebeldea zen. Jendea hitzekin identifikatzen zen eta talde haiekin guztia ematen zuten. Nahiz eta talde askotako partaideak gaur egun ez dauden hemen, heroinak berarekin eraman dituelako. Kanta guztiak osti txarrez betetako eresiak ziren eta garaiko errealitatea islatzen zuten. Orduan taldeek eta jendeak ez zuten soinua baloratzen, abestia bera baizik. Kanta bat ona bada, ona da soinu ona edo txarrarekin, edo ondo jota edo txarto, eta garai horretako taldeak kantu onez beterik zeuden.

Abestiak ezer gutxi aldatu dituzue. Nahiago duzue diren moduan errespetatzea?

Bai, kanta orijinalak horrelakoak dira, horregatik gustatzen zaizkigu, eta diren moduan grabatu ditugu.

Ingelesez abesten jarraitzeko asmoa daukazue?

Bai. Kaliforniako diskoetxe batekin harremanetan gaude. Gure kantu batzuk aukeratu ditugu, eta hauek ingelesera itzuli eta grabatzen gabiltza apurka. Aurrerapen gisa, disko honetan kantuetako bat sartu dugu.


ASTEKARIA
2012ko maiatzaren 29a
Azoka
Azkenak
2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Bilgune Feminista:
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua ”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


Emakume bat lehen aldiz Lantzeko inauterietako Ziripot pertsonaia izan da

Lantzeko inauteri txikien kalejira ikusle guztien begietara urtero modukoa izan zen. Txatxoak, Zaldiko, Ziripot eta Miel Otxin herriko ostatuko ganbaratik jaitsi eta herritik barna bira egin zuten txistularien laguntzarekin. Askok, ordea, ez zekiten une historiko bat bizitzen... [+]


2025-03-06 | Gedar
Apirilaren 4an desalojatu nahi dute Bilboko Etxarri II Gaztetxea

Errekaldeko Gaztetxearen aurkako huste-agindua heldu da jadanik. Espazioa defendatzera deitu dute bertako kideek.


Vesubioren erupzioak garun bat kristalizatu zuela frogatu dute

79. urtean, Vesubio sumendiaren erupzioak errautsez eta arrokaz estali zituen Ponpeia eta Herkulano hiriak eta hango biztanleak. Aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira hondakinetan; tartean, 2018an, gorpuzki batzuk aztertu zituzten berriro, eta ikusi zuten gizon baten garuna... [+]


Eskolak ematen hasi da berriz mezu arrazista eta transfoboengatik ikertutako EHUko irakaslea

Leporaturikoa ez onarturik, eta sare sozialetako kontuak "lapurtu" zizkiotela erranik, salaketa jarri zuen Arabako campuseko Farmazia Fakultateko irakasleak. Gernikako auzitegiak ondorioztatu du ez dagoela modurik frogatzeko mezu horiek berak idatzitakoak diren ala ez.


“Hitzarmen duin bat lortzeko” mobilizazioak iragarri dituzte ‘Diario de Noticias de Álava’ko langileek

Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
 

 


2025-03-05 | Leire Artola Arin
Zaintza eskubidea aldarrikatuko dute sindikatuek ostegunean

Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.


Tutankamon eta gero, Tutmosis II.a

Luxorren, Erregeen Haranetik gertu, hilobi garrantzitsu baten sarrera eta pasabide nagusia aurkitu zituzten 2022an. Orain, alabastrozko objektu batean  Tutmosis II.aren kartutxoa topatu dute (irudian). Horrek esan nahi du hilobi hori XVIII. dinastiako faraoiarena... [+]


Trumpek miresten badu...

AEB, 1900eko azaroaren 6a. William McKinley (1843-1901) bigarrenez aukeratu zuten AEBetako presidente. Berriki, Donald Trump ere bigarrenez presidente aukeratu ondoren, McKinleyrekiko miresmen garbia agertu du.

Horregatik, AEBetako mendirik altuenari ofizialki berriro... [+]


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


Eguneraketa berriak daude