Bedeinkatuak zordun handiak

MERKATUAK ALA DEMOKRAZIA, horra koska, egungo ereduan biak ez dira posible. Kalifikazio agentzien notak, zor subiranoei egiten zaizkien erasoak, EBko gailurretan duten eragina… Eta guztiaren gainetik, bankuen salbamendu operazioek erakusten dute argien nork agintzen duen.

Hezkuntza, osasuna eta ikerketaren hondoratzea edo milioika langabeturen porrota baino garrantzitsuagoa da Bankia infernuko sugarretatik libratzea, bestela hondamendia askoz handiagoa izango ei delako. Eta iruzur horretan gaude harrapatuta gaur egun finantza krisiak bizi dituzten herrialdeetako herritarrak, Greziakoak, Irlandakoak, Espainiakoak, EBkoak oro har, eta mundukoak ere bai, azken finean, era batean edo bestean katea mundu osora zabaltzen baita. Eta beldurra ere bai.

Ez da gutxiagorako: Espainiako Gobernuak, esaterako, dagoeneko 23.500 milioi eurorekin erreskatatu du Bankia. Kalkulatzen da Espainiako bankuak osasun egoeran jartzeko 60.000 milioi bat euro jarri beharko dituela. Eta horiek aurreikuspenak besterik ez dira, beti okerrak, bukaeran erabiltzen den dirua baino gutxiago erakusten dute eta. Gainera, lasai, oraindik Rajoy-k badu tarterik eta, aipatutako kopurua Espainiako BPGren %5-6 besterik ez da, eta Irlandan adibidez, Gobernuak bere BPGaren %30 erabili zuen Allied Irish Banken nazionalizazioan.

Moldea ere bitxia da: estatuak ez dio dirua zuzenean emango Bankiari, horretarako merkatuei eskatu beharko liekeelako eta ezin du. Beraz, Bankiaren akzioak erosiko ditu, baina ez zuzenean, zor jaulkipenaren bidez baizik. Hau da, ezin du dirua egin eta bankuei eman, baina bai zorra handitu. Gero Bankiak Estatuaren zor hori berme gisa erabili dezake beste bankuetan edo EBZn dirua lortzeko, edo, besterik gabe, merkatuetan zuzenean sal dezake. Azken erantzulea, alabaina, Estatua da, eta honek ere egin dezake porrot, Grezia, Portugal edo Irlandaren erreskateek erakusten duten moduan.

Azken finean, Bankiarako zor jaulkipen honekin PPren Gobernua EBZren zeharkako erreskate bat bideratzen ari da. Eta bai oraingo finantza krisian, bai hirugarren mundukoaren kanpo zorrarenean argi ikusi den gisan, zorraren zurrunbiloa beti amaitzen da erreskatean.

ZENBAT DA 23.500 milioi euro? Adibide batzuk: Gipuzkoako 2012ko foru aurrekontuen laukoitza edo Bizkaikoaren hirukoitza baino gehiago; Euskal Herrian diren abiadura handiko hiru proiektuetan gastatu nahi dena (10.000 milioi bat euro) bider bi; Espainiak ikerketan urtebetean gastatzen duena baino lau aldiz gehiago… Eta bai, badirudi Espainiako ekonomia ministro Luis de Guindosek ondo ikasiko zuela Lehman Brotherseko hondamenditik, 2007an AEBetako Gobernuak erortzen utzi zuenean, bera baitzen banku haren buru Espainian eta Portugalen.
Baina ez da nahiko bankaria izatea dena libre izateko, ez, banku handi bat behar da, bere erorketak herrialde oso baten finantza sistema edo ekonomia osoa baldintzatzen duena. Orduan bai, orduan, Islandian ez baina Espainian libre da dena: iruzur egitea, kontuak gaizki ematea, kudeaketa ezin txarragoa egitea, etxegabetuen bizkar aberastea… Dena da posible, bestela ondorioak txarragoak izango direlako.

BEDEINKATUAK zordun handiak, haien hondamendia besteena ere izanik, salbamendua bermatua izango dutelako. Hara gertuagoko adibide bat: ARGIAk, adibidez, ez luke luze iraungo 100.000 euroko zorrarekin, inork parte hartu ezean, hiruzpalau urtetan kito. El País argitaratzen duen Prisak, ordea, urteak darama 5.000 milioi euroko zorrarekin arrastaka (publikoki 2008tik), baina urtetik urtera atzeratzen ditu ordainketak bankuekin, 2011ko abenduan ere lortu zuen zorra 2016ra arte atzeratzea.

Baina nola? Zergatik? Erantzun asko bere editorialetan dira. Bere zorrarena ezagututa, irakurleak hobeto uler dezake egunkari honek zein grinarekin defenditzen duen PP eta PSOEren arteko itun orokor bat, baita bankuen erreskaterako ere: “Diru publikoaren ekarpena da banku baten kaudimena berreskuratzeko prozedurarik eraginkorrena, beti ere Estatuak ondoren berau berreskuratzeko ahalmena badu” (El País, 2012/5/27, 32. orrialdea). Ondorioa: bere larrian, Komunikazio Biziagoa SAL Prisa baino osasuntsuago dagoela. Euskal hedabideei eta euskal kulturari emandako laguntza publiko estimatu baina urriak kritikatzen direnean, barregura ematen du. Eta lotsa.
 


Azkenak
Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


“Benetan horrek egin nau komiko: emanaldia gaizki doanean ere gozatzen jakiteak”

Iruñea ez da oso handia, baina Beñat Iturbek elkarrizketarako lekua hautatu duen arte ez dut jakin institutu berean ikasi genuela. Madril eta Iruñea artean bizi da, han hemen baino gehiago, oraingoz. Etxera egin duen bisita bat probestu dut harekin... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


Eguneraketa berriak daude