MEMORIA eta Bizikidetza kongresuak ez du berrikuntza handirik utzi orain arte esparru horietan esandakoez. Zakar esanda, Estatuaren bandoak bere orain arteko tesiak berretsi ditu honako ardatzaren inguruan: zilegi ez zen biolentzia bakarra izan da, ETArena, eta memoria ere horren gainean eraiki behar da. Ofizialki onartzen dira beste zirrikitu batzuk, GALena bezalakoa esaterako, baina ez memoria eraikitzeko.
Kongresuan, alabaina, izan dira bestelako zirrikituak ere. Carmen Gisasolak hitz egitea nahi zuen PSEk eta, seguruenik, hori aurrerapena zatekeen gisa horretako ekitaldietarako, bizikidetzari dagokionez, Langraitzeko presoen taldean biltzar honetan defendatu direnak baino bestelako posizioak defenditzen direlako. Baina PP gailendu eta Gisasola ez zen bilkuran izan.
Biltzarraren tesiak albo batera utzita, ongi da gatazkan izan diren sentsibilitateek hausnarketa egin dezaten sufrimenduaz, biktimez, elkarbizitzaz, memoriaz… norbereenetik bakarrik has daitekeelako geroan hausnarketa partekatua izango dena. Ezinbesteko berotze ariketak dira, bando bakoitzak apurka barnera dezan zer irentsi beharko duen, zertan amore eman, zertan ez… ateratzekotan horietatik aterako delako etorkizuneko bizikidetza. Memoria bakarrarekin ez, baina memoria pasarte partekatuekin bai; egi osoarekin ez, baina egi zati partekatuekin bai; justizia osoarekin ez, baina bakoitzaren minen estalgarri beharko lukeen justiziarekin bai. Erabat ase ez, baina bizikidetza berriari ekiteko adinako osagai partekatuekin bai.
Halako zerbait izango da gatazka honetan murgildutakoen arteko hausnarketa bateratuak utziko duen humusa, eta horren gainean sortuko da bizikidetza berria, etengabe ureztatu beharko dena, berriz iraganeko akatsetan eror ez dadin. Ureztatze horrek iragana bakarrik ez, etorkizuna ere behar du. Eta edonork daki hori guztia ezin dela eraiki oraindik ere Estatuaren praktikak diren ilegalizazioa, jazarpen judiziala, sakabanaketa eta gisakoekin. Eta, seguruenik, ezta ere desagertu gabeko ETA batekin. Oraindik, hala ere, Moncloan bi klabe nagusi bide dira: bata mendekuarena, horrek eskuinaren kohesioa ematen diolako; bestea, etekin politikoarena, alde horretatik presoen munduan du aukera handiena epe laburrean eta hori baliatzen saiatuko da.
Eusko Legebiltzarretik sortu nahi den Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutua ere beste urrats bat da etorkizun partekatu horren eraikuntzan. Oraindik ez da seguru legealdi honetako lege proiektu batetik sortuko den, baina hala izan edo ez, garrantzitsuena hurrengo legealdian etorriko da, ezker abertzalea ere zutoin horien eraikuntzan izango denean.
EUROA ala Europar Batasuna, zer izan zen lehen? Ez da txistea, irakurle, atzera hamar urte egin eta gure memoriak aise kokatzen du zein izan zen lehena; baina egungo hedabide gehienen eta agintarien oihartzunak entzunda, martiztarren batek argi pentsatuko luke euroa lehena eta garrantzitsuena dela. Garaiotan euroa aise gailendu zaio EBri. EBZk agintzen die estatuei eta ez alderantziz, euroa hondoratzen bada EB osoa ondoratuko ei da. Eta agian bai, baina ez du zergatik, edo ez luke behar, ez behintzat diruak aupatutako agintarien ordez, herritarrek hautatutakoek boterea berreskuratuko balute.
Aste honetan etorri dira Espainiara EBZk izendatutako finantza ikuskariak, Espainiako Bankuaren sinesgarritasuna erabat birrinduz. Espainiako bankuen porrotari prezioa jarriko diote, eta sendatze lanen hasiera agindu. Kontua da zenbat diru jarri beharko duen Espainiako Gobernuak eta horretarako zenbat murriztu beharko duen aurrekontuetatik. Eta miseriarik handiena da erreskate hori bankuek haiek utzitako diruarekin egin beharko duela, izan banku pribatuetako zorra, izan EBZren dirua. Modu geldiezinean, diruaren zurrunbiloan gero eta makurrago doa Espainia. Ea noraino eramaten gaituen. Hori da patua, baldin eta EB euroari gailentzen ez bazaio. Bestela, mereziko ez duen EB izango da, Greziak lehenik eta ondoren beste batzuek ere utziko dutena. Zurrunbiloan eta pobrezian murgildu ahala, Alemaniaren finantza feudalismoa edo Europar Batasunetik kanpoko arriskuen artean hautatu beharko dute herritarrek.
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Astearte honetan onartu dute otsoaren babes egoera murriztea, espeziearen kudeaketa malgutzea eta landa-eremuko interesak babestea argudiatuta. Zorrotz babestutako espezieen zerrendatik, babestutako espezieen zerrendara pasatzea erabaki du Europako Kontseiluaren Bernako... [+]
Atun latatan aurkitu diren merkurio kopuruekin asaldatuta dabiltza herritarrak. Bloom erakundeak Europan egindako ikerketa baten arabera, Carrefour, Intermarché, Mercadona, Aldi... supermerkatu guztiek merkaturatzen dute atuna kutsaturik. Arrantza industrialak berehala... [+]
Hogei urte bete ditu Gaindegiak, Euskal Herriaren garapen sozial eta ekonomiko iraunkorrerako Behategiak. Horren harira, denbora horretan Euskal Herriak esparru horietan izan duen garapenaren berri ematen duen azterketa aurkeztu dute, eta datuok Europar Batasunekoekin konparatu... [+]
Kontinente zaharrak gerra komertziala plantatu dio Txinari, auto elektrikoen merkatu europarra porrot historiko eta irrigarri izatetik gertu dagoelako. Txinatarren errua omen, kotxe elektriko europarrak bi aldiz garestiago izatea haienekin alderatuta. Min egiten dietena da... [+]
Kritiken artean deportatu ditu Italiak hamasei errefuxiatu Albanian eraiki duen "harrera-zentro" batera. Proiektua 2023. urtean erabaki zen Meloniren Italiaren eta Albaniako Ramaren arteko akordio bat izan zela eta, eta "migrazio-kudeaketak bizkortzea" du... [+]
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]
Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]
Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
Europar sentimendua duen lagun gutxi ditut, ez dakit europartasuna identitate bat izatera iristen ote den. Baina Europara bidaia egiten dugunean, adiskidetasun bat atera daiteke, ze gurean eta bertan gertatzen den lurraldetasun norabide nagusiak elkarbanatuak dira; bertan... [+]
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Udan ohikoa izaten da albiste asko opor garaien etenak estaltzea. Eta egia esan, estalita baleude, kasik hobe. Gerra hotsen doinuak jarraitzen baitu dantzan jartzen kontinente zaharra.
2020an elikadura burujabetzaren aldeko akademiko batzuek adierazpen bat egin zioten Europar Batasunari: Itun Berdearen erdigunean dagoen hazkunde ekonomiko “berdearen” paradigmatik haratago joateko eskatu zioten.
EBko erakundeek nekazarien kezka batzuei soilik... [+]