"Hura justifikatzea, biolentzia defendatzea da"

1515ean Nafarroa Gaztelara gehitu zen ofizialki, Gaztelako kondestablearen Burgoseko etxean egindako Gorteetan. Dokumentua Simancaseko artxiboan gordetzen da eta Espainiako Kultura Ministerioaren webgunean ikus daiteke. Goian 1521eko Noaingo borrokaldia g
kondestablearen Burgoseko etxean egindako Gorteetan. Dokumentua Simancaseko artxiboan gordetzen da eta Espainiako Kultura Ministerioaren webgunean ikus daiteke. Goian 1521eko Noaingo borrokaldia gogoratzeko egindako eskultura.

Maria Puy Huici Goñik, Comptoseko Ganberako ikertzaileak, En torno a la conquista de Navarra idatzi zuenerako, 1993an, ospea eta izena zuen Nafarroako historialari eta politikarien artean. Eskola-irakasle lanetik jubilatzear zela ekin zion ikerketari. Lehenik Las Cortes de Navarra durante la Edad Moderna osatu zuen 1963an. Opuseko unibertsitatean ez zuen arrakasta berezirik izan lan horrek, baina pixkanaka erreferentzia bilakatu zen. Gero, 1980ko hamarkadan Nafarroak erakunde foral batzuk berreskuratu nahi izan zituenean, Comptoseko funtsak ikertzea proposatu zioten Huiciri. Eta halaxe egin zuen hogei urtez.

Bertan ikasitakoak Nafarroako historiaz zuen ikuspegia aldarazi zion Huiciri, tartean konkistaren inguruan zuen pentsaera. Barruko arrak bultzatuta, ordura arteko etorbide navarrista utzi eta bestelako xenda malkartsuari heldu zion: 1512ko konkista eta honen ondorioak ikertu eta salatzeari.

Comptoseko Ganberan aurkituriko informazio pribilegiatuari esker lehen eskutik jakin zuen konkistaren aurreko eta ondorengo urteetan beaumontarrek izandako bilakaeraz, eta En torno liburuan erakutsi zuen gaztelarren aldeko jarrera ez zela monolitikoa eta erabatekoa izan, kontrara, beaumontarrak engainaturik sentitu zirela. Bestalde, konkista ondorengo okupazioak eta errepresioak ondorio latzak izan zituela ere idatzi zuen. Huici espainiar sentitzen zen, baina ez zuen ulertzen zergatik ukatzen zioten Nafarroari Gaztelari ematen ziotena, Nafarroa “Espainia osatu zuten bost erreinu garrantzitsuetako bat” baitzen, bere ustez.

Liburua autokritika zakukada bat da, historiografia ofizialak ordura arte esandako topikoen kontra esaldi gogorrak eta irmoak bata bestearen atzetik datoz. Ederki nahastu zituen bazterrak. Nafarroako Gobernuak ez zion lana argitaratu nahi izan, eta hurrengo urteetan hainbat sari eta domina jaso bazituen ere, En torno tabua bilakatu zen. Esango genuke gaur egun ere hala dela zenbait sektoretan.

“Ezin da 1512ko gertakizun bat gaur egungo pentsaeraz juzkatu; baina orduan jada kondenatu egin zen. Nebrijak12 dioenez, Isabelek bat egite ‘ondraduaz’ hitz egiten zuen. Beraz, ‘ongia eta gaizkia’ bereizten ziren. Baina XX. mendean hura justifikatzen jarraitu nahi izatea, nolabait, biolentzia defendatzea da. (...)

Nafarroa Gaztelara gehitzeko akta ofizial-ean13, nafar ordezkariren bat bilatzen saiatu naiz, behintzat beaumontarren bat, eta ez dago, ez al da arraroa? (…) Ezta beaumontar bakar bat ere ekitaldian. (...)

Fernando eta Jeronimo Vichekoaren arteko gutun originalen artean ere bilatu nuen, eta hor ere ez nituen aurkitu. (…) Kontsideratzen badugu, Suarez irakasleak dioen moduan, Nafarroan sartzeko plataforma zirela, Burgoseko sala hartan ez egoteak esan nahiko luke eurak ere traumatizaturik zeudela. Eta posta-truke hain garrantzitsuan ez egoteak, esan nahi du ez zituztela oso kontuan hartzen konkistarako. Katolikoa soilik buldez eta bere ejertzitoaz zen fidatzen. Orduan, galdetzen dut, zertarako erabili zuen On Luis Beaumontekoa?14 Nafarrak banantzeko eta gerra elikatzeko bakarrik? Uste dut galdera ikurra kendu litekeela. (...)

Uste dut deskubritu dudala zergatik ez zen erreakzio handiagorik izan, eta jadanik esan dut: Nafarroa ehun urtez baino gehiagoz okupazio-ejertzito baten pean egon zen. (...)

Asko kostatzen zait hau onartzea. La Camara de Comptos en la Edad moderna liburua argitaratzen dudanean ikusiko da zein punturaino dagoen Erreinua besterendua. Faktore positibo bat dago, gerra zibilik ez dela, baina beste bat negatiboa: nafar herriak emandakotik bizi den ejertzito baten okupazio iraunkorra. (...)

Honekin guztiaren. Nork sinetsi dezake Nafarroako ekonomia hobetu egin zela XVI. mendean?”


LARRUN
2012ko maiatzaren 27a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroaren Konkista
2023-12-13 | Axier Lopez
Gipuzkoa konkistatu zuen Gaztelako erregearen omenezko kaleari izena aldatu dio Arrasateko Udalak herritarren eskariz

Gipuzkoa Nafarroako Erresumatik aterarazi eta Gaztelarentzat konkistatu zuen Alfonso VIII. erregearen omenezko kaleari izena aldatuko diote. Horren partez, “17 emakume" deituko da kale hori, frankismoaren lege matxisten aurka borroka egin zuten herriko emakume batzuen... [+]


2023-09-12 | Euskal Irratiak
Nafarroa bizi dela aldarrikatu dute Donapaleun

Memoria eta aldarrikapen eguna izan da larunbatean Amikuzeko hiriburuan. "Sekulan baino gehiago, gure izanetik aurkitu indarraz, bihar gu girena hazi", izan dira Zabalik elkarteko presidentearen hitzak, Nafarroa Bizirik eguneko ekitaldi ofizialean.


Duela 500 urte Nafarroako Estatu Nagusiak bildu zirela oroituko dute Donapaleun

Larunbat honetan egun osoko egitaraua antolatu dute Zabalik elkarteak, Nabarraldek eta Hernani Errotzenek, gogorarazteko 1523an Nafarroako Erresumak Donapaleun ezarri zuela hiriburua eta bere egiturak mantendu zituela.


Nafarroako Estatu Nagusiak Donapaleun
500 urteren ondoren, oroimena eta hizkuntza bizirik

1523ko abuztuaren 18an, Henrike II.a Nafarroako erregeak Estatu Nagusiak deitu zituen Donapaleun. Gaztelaren eraso eta konkistaren ondoren, Nafarroa Behereko lurraldera mugaturik geratu zen erresumak bere egiturak bizirik mantentzeko azken saiakera izan zen hura. 500 urte... [+]


2022-12-05 | Ahotsa.info
Aranzadi elkartea eta SF78Gogoan ekimena omendu eta Maya alkatea gaitzetsi ditu Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean

Historian Euskal Herriaren alde bizitza eman duten pertsona guztiei omenaldia eta lore-eskaintza eskaini die Orreaga elkarteak Nafarroaren Egunean Iruñean egindako ekitaldian.


Peio Berterretxe, taula zuzendaria
“‘Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda’ gaurko gobernatzaileen kritika da, edo bederen trufa”

Larunbat honetan dute Antso Azkarra eta Miramamolinen esmeralda antzerkiaren azken emanaldia Hazparnen. Makear gazteek taularatzen dute Antton Luku antzerkigileak 1997an idatzitako obra. Urte horretan Donostia Hiria Literatur Saria irabazi zuen; 25 urte geroago publikoaren... [+]


2022-07-18 | Ahotsa.info
Amaiurko gazteluaren erresistentziaren 500. urteurrena gogoan izan dute

Amaiurko gazteluaren erresistentziaren eta suntsiketaren 500. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia ospatu da larunbatean, Amaiurko Gaztelu Elkarteak eta Amaiurko herriak antolaturik eta hainbat instituzioen ordezkarien presentziarekin.


Irungo alardea eta Braveheart nafarra

Zigarro mentolatuak, Dire Straits taldea eta “dabuten” esaten zuen jendea iraganeko kontuak dira. Inork aldarrikatzen ez duen iragan batekoak. Bazkari familiar batean zure osaba inoiz martxosoak ekarriko ditu gogora eta horri esker jakingo duzu existitu zirela. Are,... [+]


Amaiur, sinbolo baten birsorkuntza

1522ko uztailaren 19an Amaiurko gaztelua bereganatu zuen espainiar gudarosteak, euren erreinuaren defentsan erresistitu nahi izan zuten nafar gerlariak garaituta. Ez zen izan Nafarroako konkistaren borrokaldi funtsezkoena, bai seguruenik sinbolikoena. Historiak isilarazita egon... [+]


2022-06-10
Amaiurtarra

Aise adituko diezue adin bateko espainolei, zerbaiten larritasuna gutxietsi edo apaletsi nahi dutelarik: “Kuban gehiago galdu zen”, harako 1898 hartako inperio kolonialaren hondarren galera gogoan. Hungariarrek ere, gisako esamoldea omen dute, adiera berberarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude