Historiako gerrarik luze eta baketsuena

Oliver Cromwellek 1651. urtean eraikiarazi zuen gaztelu eta armategia, Tresco uhartean (Scilly Uharteak). Orduantxe amaitu zen Ingalaterrako bigarren gerra zibila, baina, historiako gerrarik luzeena, 335 urteko gerra, hasi berria zela.
Oliver Cromwellek 1651. urtean eraikiarazi zuen gaztelu eta armategia, Tresco uhartean (Scilly Uharteak). Orduantxe amaitu zen Ingalaterrako bigarren gerra zibila, baina, historiako gerrarik luzeena, 335 urteko gerra, hasi berria zela.

Scilly Uharteak (Ingalaterra), 1651. Ingalaterrako bigarren gerra zibila amaitzear zela, alderdi parlamentarioak ia lurralde osoa hartua zuen eta Kornubia mendebaldeko uharte sorta hori erregezaleen azken gotorleku bilakatu zen.

Herbehereetako Probintzia Batuek independentzia lortu zuten, espainiarren aurka 80 Urteko Gerran (1568-1648) borrokatu ondoren. Ingelesak holandarren aliatuak izan ziren gerra horretan, eta, horregatik, Herbehereek Ingalaterrako gerra zibilean Oliver Cromwell buru zuten parlamentarioen alde egitea erabaki zuten. Baina erabakia hartzerako Scilly Uharteak ziren alderdi erregezaleen esku zegoen lurralde bakarra, eta ez zuen zentzurik gerra herrialde osoari deklaratzea. Hortaz, uharteei soilik deklaratu zieten gerra, eta Herbehereetako ontzidia Scilly aldera abiatu zen, urte batzuk lehenago jasotako laguntza itzultzeko prest.

Baina deklarazioa eta berehala, 1651ko ekainean, Robert Blake almirantea buru zuen flota parlamentarioak erregezaleak errenditzera behartu zituen. Oliver Cromwellek, berehala, Tresco uhartean gotorleku bat eraikitzea erabaki zuen (argazkian), monarkia parlamentarioaren aldekoen nagusitasunaren seinale. Herbehereetako ontzidia, jakina, iritsi bezala erretiratu zen, tiro bakar bat bota gabe. Baina gerra deklarazioa bertan behera uztea ahaztu zitzaien.

1985ean, Roy Duncan historialaria Scilly Uharteetako Kontseiluko presidentea zen. Holandarren gerra deklarazioaren “mitoaren” berri zuen, baina ez zekien benetan deklarazio ofizialik izan zen, ala mendetan zehar ahoz aho elikatutako legenda hutsa. Berak ordezkatzen zituen uharteak oraindik gerran ote zeuden argitzeko, Herbehereen Londresko enbaxadara gutun bat bidali zuen. Enbaxada gaiari buruzko dokumentazioa aztertzeaz arduratu zen, eta deklarazioa benetakoa zela eta oraindik indarrean zegoela erantzun zioten historialariari. Duncanek uharteak bisitatzeko gonbitea luzatu zion Rein Huydecoper enbaxadoreari, eta, hala, 1986ko apirilaren 17an, gerra ofizialki “hasi” eta 335 urtera, bake ituna sinatu zuten.

Ofizialki, historiako gerrarik luzeena da. Eta batzuentzat alferrikakoena izan liteke, baina, besteetan ez bezala, gerra honetan ez zuten inor alferrik hil.


Azkenak
ANALISIA
Aznarrek lagundu diola Aitor Estebani?

Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


“Mezu faxistak” zabaltzen dituen EHUko Arabako Campuseko irakaslea salatu du Ikamak

Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.


Raimundo el Canasterori babesa adierazi diote 230 musikarik, eta musikaren bidez boterea kritikatzea zilegi dela aldarrikatu dute

Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Behe Bidasoako eraso faxistak eta Devenir Europeo

Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]


Argitaratu gabeko 36ko gerrako bideoak eskura jarri ditu Los Angelesko Unibertsitateak

Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.


2025-02-07 | Aiaraldea
Amurrioko Udal Gobernuari entregatu dizkiete Aiaraldea Komunikabidearen dirulaguntza berrezartzearen aldeko 1.700 herritar eta eragileen atxikimenduak

Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.


Erorien Monumentuko sinbologia faxista duten elementuak kentzeko eta interpretazio zentroa sortzeko lege proposamena aurkeztu dute

PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.


2025-02-07 | Gedar
Txantreako Eunate ikastetxeko irakasle erasotzaileak alde egitea lortu dute ikasleek

Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.


2025-02-07 | Uriola.eus
Bi gizonek eraso homofobikoa salatu dute Bilbon

Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.


2025-02-07 | Euskal Irratiak
Ximun Fuchs
“Euskal irainak baitezpadakoak zaizkigu, elbarritu emozionalak ez gaitezen izan”

Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.


Aktibismoan osasun mentala zaintzeko zenbait tresna

Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.


Eguneraketa berriak daude