Mediku jauna: botika gehiago ez, entzutea eskatu dizut

  • Mediku asko botiken hornitzaile bihurtu dira, osasun sisteman espezialista larregi eta jeneralista gutxiegi da, doktoreek teknologia asko darabilte baina denbora laburregia daukate gaixoentzat, familiako sendagileei sistemak arreta gutxi eskaintzen die garrantzitsuenak izanagatik... Mediku kritikoak dira horrela mintzo.

Wikimedia gunetik hartutako irudian, medikua herritarrarekin solasean. Marc Zaffran doktoreak idatzi duenez, ez dakiena medikuari gaixoek erakusten diote. Jardun ahala familiako medikuak ohartzen dira gaixo bakoitzak, familia bakoizak, daukala esperientzi
Wikimedia gunetik hartutako irudian, medikua herritarrarekin solasean. Marc Zaffran doktoreak idatzi duenez, ez dakiena medikuari gaixoek erakusten diote. Jardun ahala familiako medikuak ohartzen dira gaixo bakoitzak, familia bakoizak, daukala esperientzia berezia, entzuten jakinez gero ezagutu dezakeena. "1980ko hamarkadatik ezaguna da gaixoei beren kexak lasai azaltzen uzteak ez duela kontsultako denbora luzatzen, eta aldiz bulegotik herritarra asebetetze sentimendu batekin ateratzen dela. Elkarrizketari leku handiagoa eman behar zaiola sendagintzan". Badirudi, ordea, gure inguruetan osasungintzan egiten ari diren mozketen pagatzaile nagusiak farmaindustria ez baina horiexek direla: gaixoarekin egoteko gero eta asti laburragoa duten familiako medikuak eta beren sentsazioak azaldu nahi dituzten eriak.

Etxeko medikua ez dago modan. Teknologiarik sofistikatuenak darabiltzaten doktoreak azaltzen dituzte hedabideek. Espezialistak baino hiperrespezialistak, terapiarik karuenen jabeak, robotekin operatzen edo saguaren gehi gizakiaren geneen manipulazioz ekoiztutako injekzioz txutatzen zaituztenak.

Zure ohiko medikua, aldiz, familiako edo etxeko medikua, ohikoa, jeneralista, kabezerakoa... horri esku artean daukan sendabiderik ahaltsuena kamusten diote egunetik egunera. Gaur zenbat minutu dauzka zuretzako, zazpi, bost? Ez dira aditzen etxeko mediku entzuten dakien eta humanista aldarrikatzen dutenen ahotsak, horretarako arrazoi sendoak azaltzen dituzten arren.

Sekula sobera famatuko ez dugun Pharmacritique gunean bi elkarrizketa mamitsu plazaratu ditu Pierre Biron mediku eta irakasle erretretadun quebectarrak. Farmaziako multinazionalek medikuen jakintza nola desbideratzen duten azalduz artikuluak plazaratuak dituen Bironek, elkarrizketa birtual moduan laburbildu ditu –Bironek berak egin ditu galderak eta erantzunak– mediku batek eta soziologo batek lanbideaz idatzi dituzten liburuak.

Marc Zaffran doktoreak eriekin egin lanaz gain 1980ko hamarkadatik liburu andana argitaratu du, asko fikziozkoak, Martin Winckler ezizenez. Zaffranek azkena ondo ezagutzen duen errealitateaz egin du: Profession, médécin de famille. Desagertze bidean dirudien lanbide funtsezkoaz, alegia

Zaffranen esanetan, familiako medikuntzak maila handia eskatzen du, jakintza zientifikoan eta harremanetan, sormena ere bai: “Espezialitate guztien artean, familiakoa da zirraragarriena eta esker onekoena”.

Baina bide gogorra egin behar da ofizioa ikasteko, unibertsitatean eta ospitaleetan ikusitakoetatik oso bestelako gaixoekin egiten delako topo egunerokotasunean. “Oso gutxi dira liburuetan azaltzen diren sintomak bere horretan aipatzen dituztenak. Oso bestela, sintoma bitxiak kontatzen dituzte, ulertezinak, hitz nahasitan azalduak...”.

Ospitaleko kontsulta batetik gaixoak fite egin nahi omendu hanka; etxeko medikuarenean ez du alde egiteko presarik. Eriak eskatzen duen estreinako gauza denbora da, entzun diezaiotela.

Haragizko gizon eta emakumeok ez omen dugu sufritzen unibertsitateko liburuek deskribatzen dituzten kategorien arabera. Sarritan medikuak zerbait emango dio emateagatik eta denborarekin sendatu egingo da. Bestean ez daki nola azertatu.

“Medikuak ez dakiena gaixoak erakutsiko dio”, Zaffranen hitzetan. Behin ama batek 12 urteko alaba eraman omen zion, oinaze txiki bat zeukalako sabelean. Zaffran doktoreak baztertu zuen apendizitisa, baina amak horixe izan behar zuela, seme zaharrenak ere eduki zuela sintoma berdinekin. Agian bakeagatik, espezialistarengana bidali zituen... eta bai, apendizitisa zen. Amaren bihozkadak arrazoi.

Axaletik ikusita, familiako medikuntzak atzeratua dirudi tresneria eta botika sofistikatuz hornitutako espezialitateen aldamenean. Baina egia oso bestelakoa da: “Teknologien anabasa hori zaintzailearen eta gaixoaren arteko hesi bat da. Biok elkarrekin bide bat adosten badute, orduan teknologien erabilera burutsuagoa da, merkeagoa, ez hain gogorra. Espezialistekiko harremana hain urria izateak dakar gaixoek botika gehiegi kontsumitzea, sobera froga behar izatea, mediku bakoitzak bereak agintzen dituelako”.

Pribatizazioa jada gertatu da

Pierre Bironen bigarren elkarrizketatua Jean Peneff soziologoa da, La France malade de ses médecins (Frantzia bere medikuek gaixotu dute) liburuaren egilea. Soziologian Chicagoko eskolaren kidetzat jotzen den Peneffek honela laburbiltzen du medikuntzaren gaurko arrisku nagusia: “Betidanik ezagutu den sendagilea hornitzaile bihurtzeko zorioan dago”. Neurririk gabe agintzen omen dituzte botikak, kontsultak ugaritzen, espezialistengana edo kliniketara bidaltzen, horrela ezinezko bihurtuz gaixoaren osasuna arrazionalitatez artatzea.

Hala ere beren buruak oso bestela zaintzen dituzte omen sendagileek, Peneffen esanetan. Zuhurrago jokatzen dute beren buruak diagnostikatzean, botiken erabileran bezala, “batez ere gaixoei hain erraz agintzen dizkieten psikotropikoenean”.

Peneff ez da, urrik eman ere, horrelakoak idazten lehena, aurretik Philippe Meyerrek (L’Irresponsabilité médicale...) eta beste askok idatzitakoak bereganatu ditu. “Espezialista gehiegi dago eta jeneralista gutxiegi, hauek gainera gaizki banatuak. Jarduera hiperteknikoak garamatza medikuntzak bereak dituen ariketa klinikoaren eta tradizio humanistaren galbidera. Hautaketa frogen espirituan ere ikusten da hori. Gehiegi garatu da medikuntzan dugun fedea, horrek ekarri du tratamendu eta botiken agindu behar hori”.

Botikek gero eta pisu handiagoa dute osasungintzaren aurrekontuetan, pisu nagusia. Jendeek ez diote arretarik egiten ez elikatzeko moduari eta ez ariketa fisikoari, medikuek ez diete aski azaltzen bizimodua aldatzeko daukaten premia. Medikuek botikak eta frogak agintzen dituzte, eta horrela sustatzen dute sistemaren deriba.

Gaur farmaindustriaren eta klinika pribatuen publizistek dagitena 1923an aurreikusi zuen Jules Romainek [Knock ou le Triomphe de la médecine antzerkiaren egilea], Peneffen iritzian: prebentzioa oinarritu beldurrean, produktu berrien propagandan edo espezialite teknikoetan. Propaganda aldizkari espezializatuek egiten dute, iritzi-emaile nagusiek, lanbideen elkarteek eta unibertsitateek, eskuliburuen egileek, gaixoen elkarteek, eta denek jasotzen dituzte industriaren diru-laguntzak.

Zein pisu dauka diruak, galdetu dio Bironek Peneffi. “Dirua da motorra (...) Kosta ahala kosta, diru asko irabaztea, baita jendeak lanbideari errespetua galduko badio ere, zer esanik ez krisiaren eta langabeziaren garaiotan. Beste aldetik, agintariak gaizki daude informatuta. Osasungintza ez dute ondo ezagutzen, emaitzak, benetakoa kosteak, eta horregatik ez dago alor askotan ez behar bezalako arautzerik eta ez ikuspegi etiko garbirik”.

Pribatizazioak are larriagotzen ditu arazoak, osasungintzaren gastu handiegiekin estaltzen baita gizartearen oinarrizko beharrak ase gabe daudela. Baina entzun Peneffi: “Jada ez da arriskua, osasungintzaren pribatizazioa gertatu da, sistemaren iluntasunak eragozten digu ohartzea ilunpean nork kudeatzen duen”.


Azkenak
Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?

Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela. Proiektu zabalago bateko... [+]


“Udalak onartu duen HAPOaren ondorioz, Kabia egoera ezegonkorrean dago”

Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]


Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.


Izaki Gardenak
Kantuak euria atertu zuenekoa

Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.

-----------------------------------------------

Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Eguneko zentro publiko baten beharra aldarrikatu dute Uribe Kostako herritarrek

Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.


2025-04-25 | Enbata
Herriek (ere) asko egin dezakete euskararen alde

2026ko hauteskundeei begira, zutabe bat ireki du Enbata-k. Plantan emanak izanen diren zerrenda abertzaleen hautagaiei ideia kutxa bat eskaini nahi die, beren programak Herriko Etxeen eskumeneko sail ezberdinetan eraikitzeko. Hilabete honetan, Herriko Etxeek euskararen alde egin... [+]


2025-04-25 | Aiaraldea
Baso Erresilentea proiektua martxan, mendietako jasangarritasunaren mesedetan

Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.


Frantziako lehen ministroaren alabak ere salatu du “bortizki jipoitu” zutela Betharramgo ikastetxean

Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]


Analisia
Denok gaude katean

Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]


Espainiako Gobernuak atzera egin du Israelgo balen erosketan

Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.


‘Elgarrekin’ lelopean ospatuko dute aurtengo Herri Urrats maiatzaren 11n

Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.


Aurrekontu militarren handitzea salatzeko bizikleta martxa egingo dute Bilbon

Bilbotik abiatu eta Barakaldoko ITP Aero eta Getxoko Sener enpresen paretik pasako da bizikleta martxa, bi enpresa horiek "ekoizpen militarraz arduratzen direlako", antolatzaileen aburuz. Azken aldian ematen ari den armamentu gastuen hazkundea salatzeko protesta izango... [+]


Artzain Egun jendetsua, Ordizian

Aurten 1.500 ardi inguruk zeharkatu dute Kale Nagusia, bost artaldetan banatuta. Idiazabal Gaztaren denboraldi berriaren aurkezpen ofiziala egin da, udaletxean. Garena Jatetxeko Julen Bazek eta Peli Perez de Anuzitak moztu dute gazta.


MADDI OIHENART
“Kantuen ikastez hasi nintzen euskara ikasten”

1997an plazaratu zuen Maddi Oihenartek (Barkoxe, 1956) lehen diska, Lurralde zilarra, Mixel Arotze eta Mixel Etxekoparrekin batera. Txiki-txikia zenetik barrenean dituen paisaiak, isiltasunak eta soinuak partekatzen dizkigu kantuan ari denean. Kantatzean aurreko ahotsen... [+]


Eguneraketa berriak daude