Amari agurra

  • Emakume bat.

    Annie Ernaux.

    Txalaparta, 2011.

    Itzultzailea: Itziar de Blas Fdez. de Gamarra.
Euskal literaturan ezaguna dugu Annie Ernaux (1940) idazle frantziarra. Dagoeneko hiru lan ditu euskaratuak Pasio Hutsa (Igela, 2002), Gertakizuna (Igela, 2003)eta Lekuak (Igela, 2003). Eta oraingoan, berriz, Une femme (1988) itzuli digu Itziar de Blas Fernandezek eta Txalapartak argitaratu.

Teknika aldetik, lehen pertsonan borobildua dago eta modus autobiografikoak ematen dituen lizentziak erabiltzen ditu bere aitaren heriotzaren kontaketarekin egin zuen berbera amaren heriotzaren narrazioarekin egiteko. Zirkularra, tarte zuriez osatua eta iragana orainera hurbiltzeko teknika zinematografikoez baliatua. Ardatz tematikotzat ama du eta haren heriotza. Ama-alaben arteko hartu-emanean inportantea da bietariko baten heriotza, baina ez da literaturan zehar berau gehiegi aztertu. Amarentzat alabaren galera edota alabarentzat amaren galera humanitatearen funtsezko tragediak dira, baina literaturan ez dira hala jasoak izan. Ezagutzen dugu Lear (aita-alaba arteko galera), Hamlet (seme-alaba), Edipo (seme-ama). Humanitatearen tragediarik nagusienak bezala ezagutzen ditugu gainera. Baina orain arte ez dugu ezagutzen, esaten zuen Adrianne Richek (1978) ama-alaba arteko haustura eta pasioa inskribatzen laguntzen duen figura literariorik.

Eta hori litzateke, liburu honen ekarpenik esanguratsuena, beti ere, Ernauxek oso ohikoa duen fikzioa eta autobiografiaren arteko ezkontza nahastuan sorturiko eremuan aztertuta. Baina, humanitatearen tragediarik handienari izen propioak jartzeaz gain, oso guztion eta gaurkotik duen gaia dakarkigu Emakume bat liburuak: alzheimer gaixotasuna. “Badakit ezin naizela bizi garai bateko emakume indartsu eta argitsu hura eta oraingo emakume zoratu hau idazkuntzaren bitartez lotu gabe”. Interesgarria da Ernauxek nola deskribatzen digun eta kontatzen bere ama izandako gorputz indartsua eta azkenik, gaitzak gaixoturik, gizaki itxura galduz doan gorputz hondatua. Eta harekiko pixkanaka-pixkanaka adioa eta degradazio egoera honek sortzen duen sufrimendu latza. Sufrimendua amarentzako eta sufrimendua alabarentzako ikusirik zein modu bortitzean ari zaion ama galtzen, desagertzen.

Eta azkenik, amaren heriotza, amari agurra. “Ez dut amaren ahotsa berriz adituko. Berak lotzen ditu, bere hitzekin, bere eskuekin, bere keinuekin, bere barre egiteko eta ibiltzeko moduarekin, orain naizen emakume hau eta izan nintzen neskatila. Irten naizen munduarekiko azken lotura galdu dut”. Ederra da kontaketa, ederra ama-alaben artean bizitutakoa, izan ere, Ernauxen amak, beste ama gehienek bezala, goiz eta gau patatak eta esnea saltzen zituen, Annie anfiteatro batean Platoni buruz hitz egiten entzuteko, gaur egun Letra Modernoetan duen Katedra lor zezan edo den idazle ospetsua izan zedin.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude