Bidaiak bere baitan duen malenkonia eta jakinduria

  • Hiri hartan izan zen

    Mikel Markez.

    Elkar.

    Iraupena: 54’47’’.

    14 euro.
Mikel Markez musikariak lan dezente kaleratu izan ditu eta hala jarraitzen du, entzule askok gogoa iraganean jorratutako kantu haietan zizelkatuta badu ere. Kantariek bidaiatzeko eta bestelako herri eta bizipenetan murgiltzeko duten aukeraz baliatuta, kolore eta usain mota asko dituen Hiri hartan izan zen lana prestatu du. Alboan Pello Ramirez, Arkaitz Miner, Iñaki Salvador, Jean Phocas bezalako musikari handiak izan ditu eta horiek Markezek musikatutako istorio-pasarte biluziei giro egokia gehitu diete. Folka –tradizionala zein aurrerakoiagoa–, countrya, tangoa, flamenkoa eta Balkaneetako tantak… Hemengo eta kanpoko poeta esanguratsuen testuak bere eginez eta kantu propio sinesgarriez baliatuta, malenkonia, unibertsaltasuna, maitasuna, erbestea eta bestelakoak ekarri dizkigu barrenera.
Mikel Markez: "Askotan inportanteagoa da zer sartu behar duzun baino, zer kendu behar duzun antzematea"

“Lortzea asko kosta izanak egiten ditu gauzak berezi”, galbidean dagoen balorea.

Gaur egun haurrek gauzak ia desiratu baino lehen eskura dituzte eta hori oso pedagogia txarra da. Baiezkoak entzutera ohitzen baduzu, ez da prestatuko bizitzako ezezkoetara.

Euskal Herriko musikari onenetarikoak alboan izan arren, instrumentalki disko biluzia egin duzu.

Sortzean bi elementurekin abiatzen naiz, gitarrarekin eta ahotsarekin. Horrela ongi funtzionatzen badute ongi, bestela malo! Askotan inportanteagoa da zer sartu behar duzun baino, zer kendu behar duzun antzematea. Eta musikari bikainak inguruan badituzu, haien atzean ezkutatzeko tentazioa izan dezakezu.

Berdin biluztu daitezke kantuetako hitzak zureak ez direnean? Zure egiten dituzu?

Jakina. Kantu bat egiteko poema bat aukeratzen duzunean, poema horrek esaten duenarekin bat egiten duzula adierazten ari zara. Gainera, kantatzen dugunarekin kontsekuente izatea beste erremediorik ez dugu. Gure ofizioan zintzotasuna ezinbestekoa da.

“...Hirugarren egunean erretiratzen” beharrean, Markezek jakin du garai eta publiko desberdinei aurre egiten, ezta?

Orain dela urte batzuk ez nekien oso ongi norentzat, zergatik edo zertarako ari nintzen. Kantuek erakartzen eta uxatzen dute jendea. Oso istorio politak kontatu dizkidate nire kantuei buruz. Zorionez, 25 urte gutxiago dituztenek telefonoetan nire kantu batzuk dituzte. Eta Martikorenarekin kantatzen dudanean nik baino 25 urte gehiago dituztenek zoriontzen naute.

Zure hitzak dituen kantua egin zait eraginkorragoa. Kasualitatea ote?

Kuriosoa da, baina nire kantu ezagunenak neronen hitzekin egindakoak dira. Azkenaldian nik idatzitako testuekin lanean ari naiz, eta oso posible da datorren diskoa osoki nik egindako hitzekin eta musikekin osatzea. Eta kasu horretan gitarra bat eta ahots bat nahikoa izango dira.


Azkenak
Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


2025-02-24 | Ahotsa.info
Milaka pertsona manifestatu dira Iruñean Israelen zigorgabetasunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen urraketen aurka

Yala Nafarroak deitutako manifestazioan 2.000 pertsona inguruk hartu dute parte eta Iruñeko hainbat kale zeharkatu ditu Gaztelu plazan amaitzeko. Azken irakurketan adierazi dutenez, "erokeria distopiko hori geldiarazi daiteke, askoz gehiago garelako kapital handiak... [+]


2025-02-24 | ARGIA
Gobernantza krisia Eusko Ikaskuntzan

Eusko Ikaskuntzak adierazi du Ipar Euskal Herriko elkartean “gorabeherak” izan dituztela azken hilabeteetan. Bideratu bitartean marka eta egoitza erabiltzea ukatu diote. Lehendakaria ere aldatu dute.


Hauteskundeak Alemanian
Eskuina nagusi Alemanian, eta eskuin muturrak botoak bikoiztu ditu

Sozialdemokratek inoizko emaitzarik kaskarrenak lortu dituzten arren, litekeena da demokristau kontserbadoreekin elkartzea eta gobernua osatzea. Botoen %28,5 jaso ditu CDUk, eskuin muturreko AfDk %20,7 eta SPDk %16,4.


Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.


Gazako su etenaren aurrean, Zisjordaniaren okupazioa sendotzen ari da Israel

Jenin hiriaren aurkako oldarraldia duela hilabete bat baino gehiago abiatu zuen Israelek, geroztik 26 palestinar hil ditu gutxienez, eta milaka beren etxeetatik kanporatu. Israelgo armada Zisjordania iparraldean pasabideak eraiki nahian ari dela salatu dute, kanporatutako... [+]


Gerraren eta militarismoaren aurka, manifestazioak egingo dituzte gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Euskal Herriaren industriaren etorkizuna ezin dela "heriotzaren, odolaren eta armen gainean" eraiki aldarrikatu dute mobilizazioaren antolatzaileek. Euskal erakundeen nahiz alderdi politikoen "isiltasuna" salatu dute.


2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


Eguneraketa berriak daude