FRANÇOIS HOLLANDEK hauteskunde kanpainan agindutakoak beteko baditu, une arras interesgarria bizi daiteke Europar Batasunean. Alemania eta Frantziaren arteko lidergo borroka ere gerta daiteke, bai behintzat egia balitz Hollande hazkundea dela eta Merkel austeritatea. Bizi den krisi latz honetan ez da zentzuzkoena aurreikuspen tinkorik egitea, baina orain arte Grezian, Portugalen, Espainian eta Europako beste herrialde batzuetan sozialdemokraziak nola jokatu duen ikusita, ez dago baikortasunerako tarte handirik.
Baina, bestetik, esperantza izpi bat duten Europako herritar guztiek entzun dituzte hark kanpainan iragarritakoak. EBrekiko bi lerro nagusi finkatu ditu Hollandek. Batetik, Europako Itun Fiskala dago, EBko estatuen aldetik onarpen bidean doana eta, teorian, bost urte barru indarrean sartuko litzatekeena, baina praktikan jarduera ekonomiko gisa EB osoan gauzatzen ari dena, estatuak itoz eta atzeraldiak eraginez.
Bestetik, finantza eredua dago, Hollande oso kritiko agertu da finantza merkatuekin eta erreformak bultzatuko dituela iragarri du. Besteak beste, ekonomien hazkundea bultzatzeko neurri gisa, Europako Banku Zentralak (EBZ) dirua estatuei zuzenean mailegatzea nahi du, interes txiki batekin eta ez, gaur egun bezala, bankuen bidez. Gaitza da halakorik azkar gauzatzea, baina agian posibleago da EBZk estatuak eurobonuekin serioago laguntzea, eta hori askoz samurragoa litzateke. Edo hainbat finantza inbertsio zergapetzea, aspalditik eskatzen ari den moduan.
Hiru langa handi hauen gainetik egin beharko du jauzi Frantziako lehendakari berriak. Bata, Merkel bera da, baina hau ere ez dago etxafuegoetarako: Hollande ez da Sarkozy izango; EBn gero eta isolatuago dago; eta, batez ere, bere koalizio gobernua indarra galtzen ari dela adierazi dute Alemaniako hainbat inkesta eta hauteskundek. Bigarren langa merkatuena da, eta hauek laster mintzatuko dira. Eta hirugarrena, barne mailakoa da, Frantzian bertan ezarri nahi duen aire berria indarrean jartzeko ezkerrak Legebiltzarrerako ekaineko hauteskundeak irabazi behar ditu eta.
Gaitza da irudikatzea Hollande horri guztiari aurre egiten, besteak beste merkatuei aurre egitea esan nahi duelako, eta hori gaur gaurkoz hil ala biziko borroka delako. Errazagoa da pentsatzea, Alemaniak amore emanda, hazkundeari begira hainbat neurri hartuko direla, hori bai, funtsean Europaren Egonkortasunerako Ituna zalantzan jarri barik. Baina batek daki, Greziako hauteskundeetako emaitzek erakusten duten moduan, Europan txinpartak dantzan dira eta ezin da esan zein zelai erreko den edo zein ez. Gaitza da, baina bere jarrerak esperantza izpi bat piztu du Europa osoan, hori ere egia da.
ESPAINIAKO egunkari irakurrienean agertzen zen duela egun batzuk zapata hegalarien istorioa. Lehen zapata horietakoa kazetari batek jaurti zion George W. Bushi Bagdaden, 2008an. Bigarren zapata herritar kurdu batek bota zion Turkiako agintari Recip Tayip Erdogani Sevillan, 2010ean. Bagdadekoak bederatzi hilabete egin zituen espetxean eta libre atera zen, kurduak hiru urteko zigorra jaso eta oraindik Espainiako espetxe batean da. Albistea idatzi duen kazetariarentzat eskandalua da Hokman Joman kurduari gertatu zaiona. Eta ez zaio arrazoirik falta. Ondoren datorrena “Dena da ETA”-ren enegarren kapitulua da.
Zapata hegalariena baino istorio larriagoak dira hauek, euskal kazetari eta herritarrei maiz gertatutakoak. Javier Salutregi, Teresa Toda, Jesus Mari Zalakain, Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto… eta beste dozenaka herritar beren jarduera profesional edo politikoagatik zigortu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak, ETAkoak izan edota haren aginduak betetzea leporatuta.
Berdintsu gertatzen zaie D3M eta Askatasuna auzietan epaituak izaten ari diren 13 euskal herritarrei, eta zazpi eta bederatzi urte arteko espetxe zigorra eskatzen zaie ezker abertzalearen siglak hauteskundeetara eraman nahi izanagatik. ETAren aginduz hauek ere. Bai lehen, bai orain PP eta UPNko politikariei lasai entzuten zaie esaten merezi dutela eta kito. PSEkoak, orain, tentu handiagoz ibiltzen dira eta esaten dute ETA aritzen zen bitartean ezin zela baimendu berau kondenatuko ez zutenak hauteskundeetan normaltasunez aritzea. Zigor eskaerei buruz, justiziak erabaki behar duela, noski, baina garai berriak ere kontuan hartu behar direla.
Orain zera gertatzen da: Estatuaren biolentzia dela baldarra, eta agerian geratzen den bakarra.
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra aurkitu dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
35 film aurkeztu dira lehiaketara eta zortzi aukeratu dituzte ikusgai egoteko Euskal Herriko 51 udalerritan. Euskarazko lanak egiten dituzten sortzaileak eta haiek ekoitzitako film laburrak ezagutaraztea da helburua. Taupa mugimenduak antolatzen du ekimena.
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Martxoak 8an egindako pintaketak gainetik margotu dituzte ikur faxistekin Zuberoako hiriburuan. Horren aurrean elkarretaratzera deitu dute, astelehenean.
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Behe bandako zutabea bezain erlojuaren aurka prestatzen ditut mozorroak, korrika, aztoratuta, zalantzaz, erretxin, estropezuka eta sarri arrakasta ez erabatekoarekin; adibidez, zutabe hau eta biharko mozorroa. Oraindik ez dakit bietako zein bukatuko dudan lehenago. Baina... [+]
Berlinen martxoaren 8an izandako manifestazioa gogorki erreprimitu du Poliziak. Palestinaren aldeko aldarriak zeramatzaten manifestariek. Agintariek Alemanian arabierazko abestiak eta diskurtsoak debekatu dituzte manifestazioetan, "segurtasun publikoko" arrazoiak direla... [+]