Gaur ere zentzua duen euskal jaiotzaren erritoa

  • Ereñotzun (Hernani, Gipuzkoa) atsolorra egin zuten apirilaren 29an, 2011n jaiotako haurrei auzoan ongi-etorria emanaz. Balio izan zuen hainbat belaunaldi batzeko, kide berriei onespena eta gurasoei babesa emateko eta jakintza eta oroitzapenak transmititzeko. Urtero egin asmo duten errito honen zentzuaz hitzaldia eskaini zuen Mari Karmen Basterretxeak.

Gaurko etxeek ezin lehengo baserriek adina jende hartu. Auzo udalean egin zen, hortaz, atsolorra. Belaunaldi denetako auzotarrak elkartu ziren (gizon zein emakume) iaz jaiotako 11 umeei eta beren gurasoei onespena eta babesa emateko. Txalapartarekin eman
Gaurko etxeek ezin lehengo baserriek adina jende hartu. Auzo udalean egin zen, hortaz, atsolorra. Belaunaldi denetako auzotarrak elkartu ziren (gizon zein emakume) iaz jaiotako 11 umeei eta beren gurasoei onespena eta babesa emateko. Txalapartarekin eman zitzaion hasiera, ohitura zen bezala, eta Ansa ahizpek kantuan aurkeztu zituzten umeen izenak. Ainhoa Agirreazaldegi eta bion bertsoen ostean, afari-merienda egin zen.Jon Urbe

“Gure izatearen hasieratik dator atsolorra eta 1970eko hamarkadara arte iraun du. Hor galdu da”, data zehaztu die Basterretxeak askok etxean entzunak ditugun kontuei. Galeraz gutxi kontatu izan digute, ordea; “milaka urtetan eraldatzen joan izan da errito hori, eta XVI. mendera arte arazorik gabe iraun zuen. Baina XVI. mendean gogor inposatu zen bataioa legearen bitartez eta horrek eragin zuen murrizten joatea”. Emakumea umeaz erditu eta 15 bat egunera (ama eta haurra indartzean), auzoko emakumeak haren etxean bildu eta bakoitzak eramandakoarekin festa modukoa egiten zutela jai arratsaldean, hori da heldu zaiguna.

Ez zen festa hutsa, ordea. “Jaiotzaren erritoa zen, eta erritoen bidez komunitateak onartzen du bakoitzaren egoera. Onarpen horretan pertsona ere sendotu egiten da” azaldu du Basterretxeak. Atsolorra garraioaren kontzeptuari lotuta dagoela dio: “Elkartzen gara auzoko emakumeak, familiakoak, amarekin eta haur jaioberriarekin. Harreman horretan dago indar berritze bat, laguntasuna, eta jakinduria transmisioa. XIX. mendera arte emakumeak erditzerakoan beste emakumeen laguntasuna zeukan, umea ongi ateratzeko, eta behar guztiak asetzeko (beste seme-alabak, etxeko lanak...). Familia eta emakume hori aurrera ateratzeko. Erditzeko unean laguntzera zihoazen emakumeek, esperientzia zeukaten, milaka urtetako jakinduria”. Batetik bizitza aurrera ateratzeko bultzada zen atsolorra, eta bestetik komunitatearen onarpena: “Komunitateko beste kide bat gehiago dugu, eta beste ama bat gehiago daukagu. Hori oso inportantea zen eta galdu egin dugu: bizitzaren garrantzia. Eta konpromisoa hartzea komunitate gisa, herri gisa umea zaintzekoa eta babestekoa”.

Elizak galdu zuenekoa

Atso hitzak duen karga elizaren lana dela azaldu du Basterretxeak: “Gure kulturan emakume heldua, atsoa, adineko emakumea jakintsua zen. Aurreko belaunaldien jakinduria jaso duelako. Elizak emakumearen kontra egin zuen, kultura hori ezabatu eta bere kultura inposatzeko. Atsoa, emakume jakintsua akabatu egin behar zen. Sorgina akabatu egin behar zen. Hortik dator gutxiespena bai sorgin eta atsoekiko, eta 500 urtetan oso sartu zaigu buruan. 500 urteotan emakumeen kontra egin den historia oso gogorra daukagu. Guk gure kultura galtzeko egin zuten, ezabatzeko”.

Atsolorraren oinarrian dauden gizarte balioak ikusirik (biziraupena, elkarlana, elkar zaintza, babesa, nortasun pertsonala eta kolektiboa...), hau gabe zer? galdetu du Basterretxeak: “Bakardadea, hutsunea, ez dago komunitatearen onarpenik... Desegituratuta geratzen gara”. Gaurko gizarterako auzolanaren balioa ikusten duten komunitate batzuek, Ereñotzu adibide, atsolorra berreskuratzeari ekin diote.


Azkenak
Ertzain bat atxilotu dute homizidio saiakera egotzita, lan orduetatik kanpo hiru pertsonari tiro egiteagatik

Ertzaintzak ertzain bat atxilotu du, hiru pertsona hiltzen saiatzea egotzita. Agentea lan orduetatik kanpo zegoen, eta deklaratu zuen bere buruaren defentsan egin ziela tiro furgonetan zihoazen ustezko hiru lapurri. Ertzaintzaren ikerketaren arabera, gezurra da deklaratu duena.


Sardiniak ezetz esan dio kolonizazio energetikoari

Haize-erroten eta eguzki-plaken ezarpen zabalarekin kezkatuta, populazioa "espekulazio energetiko" gisa kalifikatzen duen joera bati aurre egiten ari da.


2024-08-08 | ARGIA
Venezuelako Askapenaren brigada
“Herriak eta gobernuak ez dute atzerapausorik onartuko”

Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.


2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


2024-08-08 | Sustatu
Twitterren alternatiben analisia: Bluesky, Mastodon eta Threads

Elon Musk-en jarrera ultra eta toxikoak egunetik egunera agerikoago izanik, X/Twitter noren eskutan dagoen edozeinek ikusten du. Berriz ere egunotan sare horretatik alde egiteko deiak eta agurrak ikusten ari gara, eta horren harira artikulu interesgarria irakurri dugu Electronic... [+]


Israel Donostiako Klasikotik kanporatzeko eskatu du Gernika-Palestina herri ekimenak

Larunbatean zeharkatuko ditu hiriko kaleak Donostiako Klasikoak, eta Gernika-Palestina herri ekimenak Israelek bertan duen presentzia salatu du, prentsaurreko batean. Adierazi dutenez, “genozidioa eteten ez duten bitartean” klasikoak ez luke Israel-Premier Tech... [+]


Egiazko arrazoia Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko

Israelek Hamas eta Hezbollahko buruzagiak hiltzeko helburua ez da erresistentzia ahultzea. Benetako asmoa da inteligentzian eta arlo militarrean bere nagusitasunaren irudia berrezartzea Israelgo iritzi publikoaren aurrean .


Puigdemontek esan du osteguneko inbestidura saioan izango dela

2017tik Bruselan dago Kataluniako presidente ohia, baina itzultzea erabaki du Generalitateko hurrengo presidentearen inbestidura eztabaidarako. “Normaltasun demokratikoko baldintzak ez” izatea salatu du, eta aipatu du itzultzeak suposatzen duen atxiloketa arriskua.


Donostian jarrera eta eraso arrazistak ugaritzen ari direla salatu eta borrokatzera deitu dute

Udaletxe aurrean eginiko prentsaurreko jendetsuan, Donostian gertatzen ari diren jarrera arrazista, klasista eta faxistekin kezka adierazi dute hiriko eragile sozial eta politiko ugarik. Irakurketa bateratua eskaini dute 37 eragilek, besteren artean, Ernai, GKS, Bilgune... [+]


Venezuelako oposizioak dei egin die poliziei eta militarrei gobernuaren kontra egitera

“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]


Israelgo armagile nagusiaren fabrika batera sartu eta gerrarako materiala suntsitu dute Erresuma Batuan

Palestine Action taldeak dio bere ekintzaileek astelehen goizean (abuztuak 6) Elbit-ek Bristolen duen fabrika "inbaditu" dutela. Ikerketa eta fabrikazio zentroa oso zainduta dago, eta espetxeko furgoneta bat erabili dute kanpoko perimetroa txikitzeko.


2024-08-07 | Euskal Irratiak
Oihana Goiriena
“Haserre gara, Polonia airos atera baita Pabloren kontrako salaketa frogatu gabe”

Osasun artak biltzen ari da Pablo Gonzalez Moskun une honetan. Joan den astean, Poloniako Radomgo segurtasun handiko espetxetik atera zen kazetaria bi urte eta bost hilabeteko preso egon ondoan. Poloniak leporatzen zion espioitza frogatu gabe libre atera da.


Talde ultraeskuindar baten errekurtsoak geldituta du Donostiako Loiolako Kuartelen salerosketa

Loiolako kuartelen afera ez dago bere onenean. Espainiako Defentsa Ministerioak eta Donostiako Udalak akordioa “aldi baterako” etetea erabaki zuten joan den astean, hilaren 18a baino lehenago ezin izango zutelako gauzatu, eta hori delako, hain zuzen, salerosketa... [+]


Eguneraketa berriak daude