Hamabi urteko gerla zibilaren ondotik, 1992an sinatu ziren Erdialdeko Amerikako El Salvadorren gerrillaren eta Gobernuaren arteko bake akordioak. Egun lehendakaritzan den FMLNk armak albora utzi eta alderdi politiko bilakatzeari ekin zion orduan. Trantsizio horretan, zuzenki hartu zuen parte Suchitoto herriko alkatea den Javier Martinezek.
Walter komandantea goitizena zeukan gerla garaian, eta lagunek hala deitzen diote beti. Javier Martinez gerrillari ohiak, beste hamabost kidez osatu batzorde batekin, Farabundo Martí Nazio Askapenerako Fronteko (FMLN) gudarien birgizarteratzea eta nazioarteko elkartasunaren bideratzea ukan zituen ardura. Prozesu horretan, faktore batzuk bazterrera utzi zirela uste du eta oraino konpondu gabe daudela, negoziazioek “gerrarekin amaitzeko” ildoa jarraitu zutelako, berreraikuntza eredu estandarretara mugatuz.
Nola hasi ziren gerrillaren eta Gobernuaren arteko kontaktuak?
Hurbilketa saiakera batzuekin hasi ziren, elkarrizketa modukoak. 1989ko azaroan, FMLNk hiriburuan ofentsiba handia antolatu eta argi gelditu zen indar harremanen oreka bere baitan zegoela, bi aldeek ez geneukala arerioa militarki suntsitzerik. Nahiz eta gerla osoan zehar 70.000 hildako zenbatu, armadak sei jesuita espainolen kontra buruturiko hilketak nazioarteko komunitatea inarrosi zuen. NBEn esku hartzeak, baita AEBek ustelkeria aferengatik Gobernuarekiko konfiantza galdu izanak ere, negoziazioaren korridoreak ireki zituzten. Batzordeak izendatu ziren bi bandoetan, guk gure eskaerak luzatu eta pixkanaka desmobilizazioari ekin genion, bermeen truke.
Gerrillatik alderdi politikora pasatzeko bidea zer baldintzatan iragan zen?
Urtebeteko su-etena deklaratu genuen lehenbizi. Desmobilizazioa bost etapatan finkatu zen, Mexikon akordioak sinatu eta indarrean jarri ziren: Konstituzioaren aldaketa, gorputz militarren eraldaketa, eta pluralismo politikoaren legeztatzea, besteak beste. Bakoitzean, gerrillarien %20 desmobilizatzen ziren. Alderdi politikoa sortu zen egunean, FMLNko kideen %40 oraindik armetan zeuden, eta buruzagi askok tarrapatan klandestinitatetik atera behar izan zuten alderdiaren karguetan sartzeko.
Guk, Chalatenango zonaldean, etorkizuneko El Salvador nola aurreikusten genuen idatzia geneukan jada. Borrokaldien arteko etenetan proposamenak irudikatzen genituen, bagenekielako goiz ala berandu gerla bukatu eta berreraikitzea etorriko zela.
Gerlaren amaiera sumatzen ari zela, zer giro zegoen?
Gudaldi gogorrenak negoziaketen hasierekin iragan ziren, alde bakoitzak posizio azkarrenean ekin nahi ziolako hurrengo faseari. Eskakizunetan maximalistak izan ginen, beharrezko minimoen zimenduak finkatzeko. Errakitiko joanez gero, ahultasun marka izanen zen. Halere, gauza batzuk lortzea ezinezkoa zen, armadaren desegitea adibidez, baina dena den, poliziaren eta guardiaren egitura “ukitu ezinak” desmuntatzea kolpe gogorra izan zen haientzat. Ematearen eta hartzearen onarpenean zegoen guztia, gauzak sakrifikatzeko prest egotea.
Benetako garaipen perspektibarik ez badago, borroka armatuaz gain, presiorako beste aliantzak egitea inportantea da, mugimendu sozialen eta nazioarteko eragileen bidez. Halaxe egin genuen. Euskal Herriaren kasuari begiratuz, jendea subjektu izatera pasa da orain, aldaketaren aktore bilakatu dira. Arazoa da Estatuak uste badu irabaziko zaituela, negoziaketak ezinezkoak bilakatzen direla, “nahi dudana ematen dizut suntsitu zaitudalako” eskeman ari delako. Baina garaipenak eta suntsipenak egoeraren araberakoak izan ohi dira, gatazkak errepika daitezke.
Akordioak erdiestearekin, zein bestelako potentzial jarri ziren FMLNrentzat martxan?
Akordioak plataforma gisa hartu ziren, mota guztietako proiektuak abiatzeko eta indartzeko. Testuetan negoziatzen zenaren menpe ez egotea nahi genuen, bestelako taktika obratuz. Dokumentuek emandako babesa, gure eremuak sendotzeko eta hedatzeko erabili genituen. Nire arloan, nazioarteko kooperazioarekin eta elkartasunarekin harremanak estutu eta kooperatibak, GKEak eta lankidetza proiektuak sortu genituen, gure base sozialari ongizatean bizitzeko tresnak ematen saiatu eta hauteskundeetan azkartzeko.
Halere, erran daiteke birgizarteratzeak ez zituela espero emaitzak ekarri?
Epe luzerako begirada falta izan zitzaigun atal horretan. NBEk errezeta berdina aplikatzen du leku guztietan: lehentasuna, belikoa den guztia desagerraraztea da. Baina gero zer? Nik zuzenean parte hartu nuen gudari ohien birgizarteratze programan. Bakoitzari lur atal bat eman zitzaion, mailegu batekin, eta hor konpon. Asistentzia tekniko gabe eta ekoizpen txikiarekin, asko pobrezian geratu ziren. Gizartean txertatzeak berreraikitzea eta laguntza ukan behar du muinean, baita osasun egitarauak, gerlaren trauma fisikoak eta psikologikoak tratatzea ere. Erroldaturiko 25.000 gerrillarien eta laguntzaileen artean, %70 pobrezian daude orain. Gai esekia da gure alderdiarentzat.
Zer bestelako gogoeta egiten duzu gaur trantsizio hartaz?
Gerla bete-betean zegoela gidatze nukleoak zituen FMLNk, norabide estrategikoak aztertzeko. Indar zibil bihurtzearekin, “tronuaren gibeleko” talde horiek desagertu eta hautes-lerroak hartu zuen gaina, funtzionario asko fabrikatuz. Alta, kudeaketa publiko eta soziala ongi eramateko, halako egiturak beharrezkoak ditugu. Suchitoto herrian, esate baterako, gerlak utzitako hondamendia ez zen bakarrik fisikoa izan, ehun soziala ere suntsiturik gelditu zen. Berreraikitzea ez da beraz bakarrik diru kontua, adiskidetzea ere funtsezko faktorea da.
Ekrem Imamoglu Erdoganekein lehiatzekoa da hurrengo presidentetzarako bozetan, CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoa alderdiaren hautagaitzara aurkeztu den bakarra baita. Ustelkeria eta "terroristekin kolaboratzea" egotzi diote, eta bere atxiloketaren ostean piztutako... [+]
Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]
Gure Haurrak ere Badira ekimenak deituta, Israelek azken egunetan Gazan hildako gehienak haurrak direla salatu dute. Gobernuei eta erakundeei Israelekin harreman oro etetea ere exijitu diete, "genozidio honen aurka argi eta tinko" lerratu daitezen.
Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundeak aintzat hartu nahi ditu Hego Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, eta 1940tik 1945era Bigarren Mundu Gerra zela eta deportazioa pairatu zuten herritarrak. Anton Gandarias Lekuona izango da haren lehendakaria, 1945ean naziek... [+]
No other land dokumentalaren zuzendari Hamdan Ballal kolono sionistek jipoitu zuten astelehenean bere herrian, beste hainbat palestinarrekin batera, eta Israelgo militarrek eraman zuten atxilo ondoren. Astarte goizean askatu dute.
Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]
EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]
Kolpismoaren lehen ikasgaiak errepasatu gabe, abenduaren 3an Hego Koreako Yoon presidenteak jo nahi izan zuen estatu-autokolpeak sututako krisi politiko erraldoia kitatzeko asko geratzen da oraindik. Baina haren porrotak abian jarritako impeachment prozedura amaitzear da.
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Hainbat kolektibo daude Gasteiz Anitzaren atzean. Egoera larrien aurrean "soilik poliziaren esku hartze gehiago" eskatzen duen eta "eskubideen urraketei entzungor" egiten dion ereduaren aurrean, beste praktika eredu bat egiteko saiakera dela adierazi dute... [+]
Bizkaigane elkarteak elikadura burujabetzan oinarritutako proiektua du Errigoitin (Bizkaia), 1983tik. Instalazioak dauden lur eremutik aterarazi nahi du lur jabeak elkartea. EHNE Bizkaia sindikatuak adierazi duenez, instalazioek lege eta administrazio eskakizun guztiak betetzen... [+]
Hirurehun bat pertsona hurbildu ziren jende katea osatzeko Marengo eta Pannecau zubien artean.