EUSKAL PRESOEN gaia ondo jorratzeko komeni da bere testuinguru historikoa ondo zehaztea, bestela unean uneko lupa-begiradak gertukoaren distortsio esanguratsua eman diezaguke. Eta testuinguru hori, euskal gizarteak azken mende erdian bizi izan duen gatazkaren amaiera da. Kendu gatazka nahi bada, eta jarri ETAren amaiera, hor kontsentsua zabalagoa da eta. Kontua da gatazkatik gatozela eta elkarbizitzara goazela, edo hori gura dela. Eta espetxe politikara itzulita, esaldi horrek esan gura du presoak diren egoera batetik presorik ez den errealitate batera goazela.
Trantsizio horretan gaude, bide gaitz eta malkartsu horri dagokion bihurgune horietako batean. Denetik da bide horretan, hainbat ikuspegi, irainak, atzera egin beharra, onartu beharra, irentsi beharra... eta gatazka bortitzetan inoiz ardatzean jartzen ez diren bi osagai, baina elkarbizitzaren eraikuntzan giltzarri direnak: sufrimendua eta pertsonen eskubideak. Inoiz eta inork une honetan galdu ezin duen perspektiba da hau, Madrilek, Lakuak, alderdiek, hedabideek... eta, zeresanik ez, presoek presoekin galdu ezin duten ikuspegia, bide hau egiteko haiek ere kontsentsu oso zabala beharko dutelako.
Mozorrotuta edo ez, bide hori akordio politiko batetik etorriko da. Alde horretatik bada esanguratsua Barne Ministerioaren planari PPren leizeetako ahotsen erantzuna, Jaime Mayor Oreja bada adibide on bat: “Akatsa da esatea espetxe politika ez dela aldatzen eta gero beste plan bat egitea”. “Ez da aldaketarik espetxe politikan”, dio Mariano Rajoy berak. Baina El Mundo-k argi erantzuten dio, esaten zen ETA desegin arte ez zela hurbilketarik izango, “bada bai, ETA ez da desegin eta hurbilketak izango dira”.
MUGIMENDURIK baden ala ez, hori da zalantzetakoa, eta denak adierazten du baietz, zerbait badela, bestela PPren Gobernuak nahikoa zuen dena zegoen bezala uztea eta listo. Mugimenduen interpretazioan dago gakoa, ETAk bere borroka armatuaren amaieraren berri eman zuenetik, sei hilabete iragan direla eta inmobilismoaren pilota Espainiako Gobernuaren teilatuan geratu dela. Eta mugitu da.
Bistan da ez dela aski, hasiera bat besterik ez dela, baina jokoaren arauak non diren finkatzen ditu eta hori bera bada, gatazka armatuaren amaieran, indar harremanen erakusgarri. Eremu horretan Estatuak irabazi egin du, eta bukaera ere berak markatuko du. Areago, gatazkan zehar presoen erabilera politikoa etengabekoa izan bada, bukaeran ere hala egingo du Estatuak. Hori da ezker abertzaleak bere aldebakarreko erabakietan kontrola ez dezakeen eremu garrantzitsuena, eta, aldiz, hori da Estatuak kirtenetik heldua duen esparru bakar eta erabakigarria.
Gatazka armatuaren amaiera gauzatzean, orain arte abilezia handiz jokatu du ezker abertzaleak eta politikoki zokoratua egotetik lehen plano politikora jauzi egiten asmatu izan du, indarrez gainera. Baina tamainako jauzi bat inolako ordainketarik gabe gertatuko dela pentsatzea ere ez da erabat errealista. Akaso Espainiako legediak behartutako guztia irenstea ez da gutxi, edo bai, denborak eta ezker abertzaleak berak ebaluatu beharko dute.
Eta presoen eremuan ere beste hainbeste, sinbolikoki Barne Ministerioak behartutakoaren eta herrietan, bereek, egingo dizkieten ongi etorrien orekan egongo da presoen erantzuna, lehen urratsean preso bakoitzak eman beharko duena, eta bigarrenean, ezker abertzale osoak baloratu beharko duena.
108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen, eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita... [+]
1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.
Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]
EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.
Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".
"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]
Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]
Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]