Gazta zati bat. Euskal Herria, 2012 (99 minutu). Zuzendaria: Jon Maia. Muntaia: Eriz Zapirain. Argazkia: Juantxo Sardon. Musika: Xabier Solano eta Zigor Lanpre. Ekoizpena: Nazioen Mundua (Angel Oiarbide).
Giza Eskubideen X. Zinemaldian estreinatu zen Gazta zati bat dokumentala, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Ingurune egokia inondik ere. Gizabanakook erabakitzeko dugun eskubidearen gainean mamitzen da filma eta, gaiaz zein filmaz mintzatzeko parada izan genuen bertaratuok.
Filmaren estetikaz zenbait hitz, lehenik: dokumentala xaloa da, egileek modu naturalean sortu zen ideia bati jarraikiz eginda. Hartara, filma ez da ohikoa, ausarta da, lotsagabea (kolokioa kudeatu zuen Begoña del Tesok erranen lukeen moduan, ganberroa da). Lotsagabea baina duina. Izan ere, filmaren forma ulertzeko edukia ezagutu beharra dago, gaztaren historia, historia eta bidaiaren abiapuntua... Eskoziara. Honek guztiak ez du kentzen, bistan da, egitasmoari egokitutako gidoia irudimentsua izatea, muntaiaren lan eskerga, etxeko tresnez filmatu dutenen eta filmatzen eskarmentua dutenen irudien uztartze-egokitzapena, ezta musika arduraz eta adorez egokitu dutenen lana ere duina izatea.
Gaztaren funtsaz eta historiaz nasai idazteko berriz, munduko nazio ukatu adina berba beharko genuke. Hasteko, hamaika lagunen izenek merezi dute aipamen berezia. Denona ezean, hona bakar batzuena: Mikel Garmendia (haren bikote Lourdesek filmean hartzen duen munta barne) eta Loinaz Urrestarazu. Angel Oiarbide (Garmendiaren espirituaren hauspotzailea, dokumentaleko aktore nagusia eta bikaina: egitasmoaren –erabakitzeko eskubidearen– bisualizatzailea) eta Asier Oiarbide: hurrenez hurren, ezker abertzaleko eta EAJko zinegotziak. Aspaldion Eskoziaratu zen Xavier katalana. Kolokioan honen ondoan egon zen Asier, Nazio Batuen Erakunderaino gazta puxka eraman zuena. Eta, noski, gaztaren egilea: Luix. Eta beste zenbait... Eta hainbat... Mundu bat!
Munduan nazio ukatua eta ezagutu gabea den Euskal Herriko eredua da protagonista nagusia: Idiazabal herria. Hiri zabaleko herritarrak: izaldarrak. Eskoziaraino egindako joan-etorriko bidaia naturalaren ondoren berezko egitasmoa sortu duena. Aro berrian espiritu berria erakutsi duen herri aitzindaria.
Ikaspenak azkenik: demokrazia, beraz, herriaren gobernamendua, ekimen oso garrantzizkoa da politikari hautatuen esku soilik uzteko. Politika hitz kutsatuak gazta usaina hartu behar du, herritarren usaina berrartu. Horretarako baina, jendarteak batu beharra dauka, Idiazabalgo espiritua zabaldu Luixek gazta partekatzen duen modura. Unea iritsi da, Eskoziaren eta Euskal Herriaren unea. Erabakitzeko unea.
Ezinezkoa ikusaraziz. Angel Oiarbidek dioenez: bisualizatzen. Edota Luixek dioenez: horixe!
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]
EHUko Errektoretza Taldeak ARGIAra igorritako oharrean zehaztu duenez, Filologia Hispanikoko irakaslearen aurkako salaketen "berri izan zuen unetik abian da protokoloak zehazten duen prozedura". Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo... [+]
Erretzailea ez izan arren tabakoaren kea jarraikortasunez irensteak ekar ditzaken osasun arazoak ikertu ditu Bartzelonako Osasun Globaleko Institutuak, eta frogatu du arrasto arriskutsuak uzten dituela haurren DNAn.
Kurtso hasieran, 2024ko irailean EHUko Bizkaiko campusean lan-zuzenbidea irakasten zuen irakasle faxista baten berri eman zuten ikasleek. Beste irakasle bat salatu berri dute, oraingoan EHUko Arabako campusean Farmazia Fakultatean, sare sozialetan mezu eta ideia erreakzionarioak... [+]
"Hamasek gure bahituak larunbat eguerdia baino lehen itzultzen ez baditu, su-etena amaitu egingo da eta armadak gogor borrokatuko du Hamas garaitu arte", adierazi du Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, talde palestinarrak preso trukea behin-behinean... [+]
Irailaren 9ra gibelatu dute Kanboko kontseiluan gertatu kalapiten harira, hiru auzipetuen epaiketa. 2024eko apirilean Kanboko kontseilu denboran Marienia ez hunki kolektiboko kideek burutu zuten ekintzan, Christian Devèze auzapeza erori zen bultzada batean. Hautetsien... [+]
Otsailaren 10 eta 11n ehun bat estatuburu elkartu dira Parisen, Adimen Artifizialaren sektoreko ordezkariekin batera, AAri buruzko laugarren gailurraren kari. Abiadura handian garatzen ari den teknologia horri buruzko kezkak eta galderak entzun badira ere, ez zen horientzako... [+]
Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Poloniar ikerlari talde batek Sevillako Italica aztarnategiko Txorien Etxea aztertu du, eta eraikinaren zoruko mosaikoak erromatar garaiko hegazti-bilduma xeheena dela ondorioztatu du.
Txorien etxean 33 hegazti daude mosaikoetan xehetasun handiz irudikatuta. Beste... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]