Aste honetan mundu osoan ospatu da Maiatzaren Lehena, duela 126 urtetik Lanaren Eguna moduan ezagutzen dena. Data tragiko eta heroikoa gogoratu da, estatubatuar batzuk heriotzara kondenatuak eta urkatuak izan baitziren egun horretan. Zortzi orduko lanegunaren alde borrokatzeagatik kondenatu zituzten; garai haietan egunean 18 orduz egiten zuten lan langileek. AEBetan 1886ko maiatzaren 1ean greba orokorra egin zen zortzi orduko lanegunaren alde eta epizentroa Chicago izan zen. Polizia basaki oldartu zen. Kaosaren erdian, bonba bat zartatu zen, ustez poliziaren kontra jaurtitakoa eta ondorioz sei langile atxilotu eta epaitu zituzten, nahiz eta haien erruduntasuna sekula ez zen frogatu. Sei langileak heriotzara kondenatu zituzten; haietako biri azkenean zigorra kommutatu eta bizitza guztian derrigorrez lan egitera kondenatu zituzten. “Chicagoko martiriak” izan ziren. Lau urte geroago, 1890ean, Maiatzaren Lehena ospatzen hasi ziren mundu osoan.
Gaur, XXI. mendean, espekulatzaile eta putre kapitalistak –merkatuak–, txandakako gobernuek lagunduta ongizate estatua desegiten ari dira: prekarietatea, lan diskriminazioa, kaleratze merkeak, langabeziaren hazkundea, osasungintzako, hezkuntzako eta immigrazio politikako murrizketa basatiak… Azken hamarkadetan langile klaseak eta herri sektoreek sufrimenduz eta borrokaz lortutako ongizatea da. Zortzi orduko lanaldiaren aldeko borroka hartatik 126 urte pasa direnean, badago Euskal Herrian lanaldia luzatu eta gutxiago kobratzea defendatzen duenik. Atzeraka goaz. “Geldi!” esateko ordua da. Chicagoko martiri haiek egin bezala. Ezkerraldeko gure meatzariek egin bezala –etxebizitza duinaren alde greba luze eta handietan lehena egin zuten 1890ean–. Milaka euskal langilek orain arte egin izan duten bezala. Azkeneko greba orokorrean bezala. Erresistentziari eutsi behar zaio, kapitalismoaren aurka, banku handien aurka eta euren kudeatzaile politikoen aurka. Atzera pausorik ez!
“Arrakalatuta utzi digute hegazkinek zerua”, abesten zuen Txuma Murugarrenek. Eta, horixe bera pentsatu dut Larreineta funikularretik jaitsi eta Zugaztietara (Arboledara) bidean: arrakalatuta utzi ziguten meatzariek Trianoko mendi gaina, Peñas Negras... [+]
Euskal anarkismoaren mugimendua aurrera atera zuten pertsonaiak eta eztabaidak aztertu ditu Juantxo Estebaranzek bere azken liburuan: Breve historia del anarquismo vasco (Txertoa 2011). Historia horren errepasoa egin dugu, egilearen beraren laguntzarekin.
1911ko uztailean sortu zen Solidaridad de Obreros Vascos, egun Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) izenarekin ezagutzen dena. Sabino Aranaren ideien altzoan sortutako sindikatuak klase sozialen arteko elkarrizketa predikatzen zuen eta sozialismoa deitoratu. Aldiz, orain,... [+]