Londres, 1884ko urriaren 27a. Harry Fell izeneko asmatzaileak Britainia Handiko 14.204. patentea eskuratu zuen: garia urre bihurtzeko metodoa.
Fell ez zen izan Midas erregearena egiten ahalegindu zen lehena, ezta azkena ere. Alkimiaren helburu nagusietakoa horixe izan da mendeetan zehar: material merkeagoetatik urrea lortzea. Esaterako, Ebers papiroak (K.a. XVI. mendea) eta Leiden eta Stockholmeko papiroek (K.a. III. mendea) Antzinako Egipton, dagoeneko, urrea eta zilarra egiteko hainbat teknika eta formula probatu zituztela adierazten dute.
Baina material preziatuena lehengai merkeenaz egiteko saiakeraren saria Hennig Brand alemaniarrari eman beharko diogu. Emaztearen ezkonsariari esker, Brandek nahi adina denbora eta bitarteko zuen alkimiaren arteari eskaintzeko, eta 1675ean giza gernua urre bihurtzeari ekin zion, antzeko kolorea izanik jatorri bera izango zutela pentsatuta, agian. 50 ontzi pix bildu eta hilabeteak eman zituen likidoa destilatzen, nahasten, disolbatzen, berotzen, bahetzen... Azkenean, gernuak urre kolorea ere galdu zuen; substantzia zuri transluzidoa besterik ez zuen lortu. Porrota onartuta, Brandek laborategiko kandela itzali zuen, eta, orduan, substantzia hark ilunpean distiratzen zuela ikusi zuen. Nahi gabe, urrearen ordez, fosforoa lortu zuen. Baina lan izugarria egin behar zen fosforo pixka bat lortzeko, eta, azkenean, horretarako ere ez zuen balio izan alemaniarraren aurkikuntzak.
Harry Fellek ere lehengai merkeak –eta garbiagoak– aukeratu zituen. Baina haren errezeta askoz errazagoa zen: nahastu gari aleak eta lasto ebakia, erdia eta erdia, eta utzi uretan beratzen hamar orduz, 59º F-tan (15º C); hamar ordu igarota, irazi nahasketa, eta utzi pausatzen 24 orduz, 60º F-tan (15,5º C); egun osoa pasata, likidoa estaltzen duen mintza urrezkoa izango da!
Guk dakigula, 4.000 urtez urrea fabrikatzeko saiakera guztiek porrot egin dute. Orduan, zergatik patentatu zuen Fellek bere metodoa? Nire nahasketari hamar bat ordu geratzen zaizkio oraindik. Datorren astean orrialde honen sinadura ez baduzue topatzen, badakizue...
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".
Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]
Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]
Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.
Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]
Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.