Konplizeak ditut eta...

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

I
Emakume zuzenak,
okerrak, kirtenak,
moja txintxoak eta
zerrama irtenak,
itsusiak, politak,
atletak, herrenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 

IV
Lotsatiak, ausartak
argalak, gizenak,
iletsuak, soil-soilak,
marimutilenak,
katemeak, gorilak
panterak, zezenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.


 

II
Langileak, alferrak,
lanik ez dutenak,
tuntunak, mediokreak,
klaseko lehenak,
ale desegokiak,
andre txit gorenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 

V
Markesaren alabak,
neskame gizenak,
printzesak ta sorginak,
ogroak, sirenak,
Maritxuak, Bartolo
itxura dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 

III
Ama onak ta txarrak,
ama ez direnak,
lurrera jausi arte
mozkortzen onenak
ta umeen merienda
usaina dutenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.

VI
Lehen munduko emeak,
kapitalistenak,
lur usaia daukaten
andre indigenak,
zuri, gorri, horiak,
beltzetan beltzenak:
konplize ditut eta
maite ditut denak.
 


Doinua:  Argira sortu nintzen


Bidali zure sortak bertsoak@argia.eus helbidera. Aukeratuak orri honetan argitaratuko ditugu.


Azkenak
2024-07-22
Europan nekazaritza-sektorean, milioika migratzaile esplotazioaren eta eskubide gehiegikerien biktima

Langile migratzaileek indarkeria, lanaldi luzeak eta ordainketa eskasak modu ohikoan jasaten dituzte, 9 estatuetan egindako ikerketa baten arabera. Gutxienekoa baino soldata baxuagoak jaso ohi dituzte ia estatu guztietan, eta emakumeek soldata are baxuagoak.


Langile bat hil da, FCC enpresan sufritutako istripu baten ondorioz

Lan istripuz 33 pertsona hil dira 2024an. Azkenekoa, sanferminetan garbiketan lanean zegoen langile bat izan da. Lanean zegoela sufritu zuen erorketa garrantzitsu baten ondorioz hil da. LABek FCC (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) enpresari heriotzaren erantzule... [+]


Bidenek uko egin dio hauteskundeetarako hautagaitzari, eta Kamala Harrisen alde egin du

“Indar guztiak presidente karguan zentratzea” erabaki duela adierazi du, eta Kamala Harris presideneteordeari “babes eta abal osoa” eskaini dizkio. Harrisek baieztatu du bere hautagaitza aurkeztuko duela Alderdi Demokratak presidentegai izendatu dezan... [+]


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Hamasei hondartza itxi dituzte asteburuan Lapurdin, uraren kalitate eskasagatik

Horrez gain, Biarritzen ostreopsisa atzeman dute, itsas alga toxiko mikroskopiko bat, eta karabela marmokak agertu dira Donostiako kostaldean.


Atsedenerako eskubidea eta beharra aldarrikatu dute zaintza arloko langileek Donostian

Manifestazioa egin dute etxeko eta zaintza arloko langileek igandean, hainbat eragilek deituta. Hitzarmenen premia eta aisiarako eskubidea aldarrikatu dituzte, oztopo burokratikoak salatzearekin batera.


Palestinako kolonizazioa nazioarteko legediaren aurkakoa dela ebatzi du Nazioarteko Justizia Auzitegiak

NJAk dio Israelek Palestinako lurralde okupatuetan duen presentzia “lurrak anexionatzea” dela, eta “ahalik eta azkarren” amaitu behar dela. Erabakia ez da loteslea.


Israelek Yemen bonbardatu du, gerra zabaltzeko arriskua areagotuz

Hodeidahko portuan gutxienez sei pertsona hil dituzte sionistek larunbatean. Ostiralean, Huthiek Tel Avivi eraso egitea lortu zuten lehen aldiz.


Utopiak literaturatik eta euskaraz elikatu nahi? Uda honetan bi aukera dituzu

Utopia ardatz, bertso-paper lehiaketa antolatu du Gasteizko Eva Forest Liburutopia kafe-liburu dendak, eta literatur lehiaketa Sukar Horia kolektibo ekologistak. Bestelako etorkizunak irudikatzeko ahala ezinbestekoa da eraldaketa gaurdanik borrokatzeko.


Eguneraketa berriak daude