Bizitza nomadak

Hirurogeita bigarren eguna da gaurkoa, etxe-istripu batek zenbait astetarako geldi-geldi egotera behartu ninduenetik. Liburuz eta ordenadorez inguratua, ohea egokitu nuen oinarrizko nire premia fisiologikoetara eta logelako leihoa izan dut behatoki aparta, gora eta behera paseatzen ari direnen zelatari ezkutu bihurtuta. Nire aurrean, seguru asko ibilbide berdina milaka urtez egin duen ibaiaren urak abiadura biziagoa hartzeko esperoan daude, itsasertzerako noiz helduko irrikan, nonbait.

Ibaiak pertsonaren bizitzaren misterioa ekartzen dit gogora. Bi ertzetatik doaz eta datozen gizon-emakume horien ilusio eta ametsak agertzen zaizkit, baita zoritxarrak ere, pertsonaien izenak ezagutzen ez ditudan arren. Baina beraiekin batera nabil ni ere, gora eta behera, jaiotzatik bertatik bide bertsua gainditzen ahalegindu baikara: osasuna, ongizatea, bakea, betierekotasuna... pobrezia, biluztasuna, zalantza, heriotza! Inongo ziurtasun arrazoitu eta egiatasun sistematizatu ez dator dependentziaren sentimendua arintzera, ezgaitasunaren zentzu infinitoa mugatzera. Eskuetatik bakarrik ez, baizik geure ahalmen finitoetatik ihes egiten digun sentsazio itogarriak patuaren aurrean jartzen gaitu, preso bezala.

Ibaiaren sinbolismoa, bere ur txiki zein handiekin, zirraragarri bihurtzen da, korrontez gora abiatu nahi dutenentzat. Eroen lantegia litzateke iturbururantz itzultzea. Ur tantak beherantz –itsasoaren zabaltasunerantz– doazen moduan, gu –bizitzaren ibiltari garenok– zerumuga berriak aurkitu beharrean gaude, non eta itsasoaren sakontasun mugagabean ezkutatzen diren bazterretan edota desertuko hondarretan barrena. Horietara helduz gero, gutariko bakoitzak irakurriko ditu bere baitan berari dagozkion zeinuzko xehetasunak. Eta haiek non dauden aldez aurretik ez dakigulako bihurtzen zaigu bilaketa eternala.

Gure mendebal zibilizazioak aspaldi okerrarazi zuen gizakiaren adimena, horren aurrean berezkoak ez zitzaizkion balioak ipinita. Dena dago prestatuta zentzuak lokarrarazteko eta arrazionalismoarekin zigortzen gaitu, adimenaren askatasunik txikiena ere arbuiatzen delarik. Bizitzaren misterioa ezabatu egin da gure eguneroko menuetatik. Ez zaio interesatzen sistemari. Sirian lehergailu batek berrogei lagun hil dituela da zerbitzatzen zaigun albistea. Edota gure auzoan emakume bat gazte batzuek bortxatua izan dela. Eta azalean geratzen gara. Beldur diogu horren guztiaren azpian zer dagoen ikertzeari. Badirudi ez garela gai “nahikoa da!” ozen bat oihukatu eta aurrera pausu bat emateko. Zerbaitek tiratzen gaitu atzerantz, arrazionalismo itogarriari galderak planteatzeak zailtasunak besterik ez digula ekarriko abisatu nahi baligu bezala.

Baina konbentzituta nago nomadak izatea dagokigula, bihar kanpamendua non edukiko dudan ezezagun. Bizitza-egonkortasunak mugak markatzen dizkigu, eta gurea bakarrik ez den espazio baten jabe garela sinestarazten digu. Eta, azkenik, baita horren defentsan bizitza bera alferrik galtzera ere eramaten gaitu. Nomadak izatea, hain zuzen, inongo egiaren jaun garenik pentsa ez dezagun. Nomadak, gure hutsen erantzule azkarrak izan gaitezen. Nomadak, azken finean, gure eguneroko egitaraua etengabe errebisa dezagun. Ez da hizki bat ere betikoa ongi idatzia dagoenik. Horregatik, arretaz eta zentzu osoz erreparatu behar zaio bizitza-literaturari.


Azkenak
2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Milaka palestinar suntsitutako Gaza iparraldera bueltatzen ari dira

Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat suntsituta dagoela eta... [+]


2025-01-27 | ARGIA
Migrazio politikak salatu eta auzipetuak kargugabetzea eskatu dute epaiketaren atarian

2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]


2025-01-27 | Ahotsa.info
EH Baterak aurtengo Aberri Egunean erabakitzeko eskubidea modu bateratuan aldarrikatzeko deitu du

Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


2025-01-27 | Behe Banda
barra warroak |
Lehen aldiak

Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.

Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]


Nola sortu kriminal bat (eta zergatik Aroztegiko auzipetuak ez diren kriminalak)

Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]


2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

Eguneraketa berriak daude