Sei aipu autore bila

Antton Olariaga

Goibel nagoenean, ama zenaz oroitzen naiz gehien. Aurrekoan notizia txar bat jaso eta instintiboki hari deitzeko bulkada sentitu nuen, aspaldiko partez. Txunditu nintzen beharraren gertutasunaz. Nahi nuke haren babesa nolabait sentitu ahalko banu.

Garai batean Amari izeneko liburua idazteko tentazioa eta ia proiektua izan nuen, hasieran amari eskainitako olerkiez osatua egon nahi zuena, baina, berehala, sentimenduaren hurbilak lanaren kalitatea neurtzea galarazten zidalako, hari buruzko poemarik gabe, omenaldi moduan, izenburuarekin baino geldituko ez zena. Halere, izena justifikatzeko aipu egoki bat bilatu behar nuen. Amarik, latinez, “maitatua izan” esan nahi du. Liburuak maitasunaren ifrentzua (alde pasiboa) erakutsiko zuen. Bururatutako aipua, “Si vis amari, ama” (Maitatua izan nahi baduzu, maita ezazu), esaldi ospetsu baten kopia argia zen: “Si vis pacem, para bellum”.

Aipua nori egotzi baino ez zitzaidan falta. Errazena, zenbat idatzi zuen aintzat hartuta, Seneka zen. Sinesgaitza egin zitzaidan Senekak benetan esandako perpausa dela jakitean, Luziliori idatzitako 9. gutunekoa. Baina ez ninduen hainbeste ere harritu, Senekak dena irakurri, dena ikusi eta dena esan baitzuen, ia Jacques Dutronc-ek kantatu bezala: “J’ai tout lu, tout vu, tout bu” (Dena leitu, dena ikusi, dena edan dut).

Bide batez, Dutroncen letra honen jatorria bilatzen saiatu naiz, beste nonbait irakurri uste baitut, Mme de Sevignérenean, esanen nuke. Baina topatu dudan antzekoena, hirugarren pertsonan adierazia, La Bruyère-ren testu baten hasiera da: “Arriasek dena leitu du, dena ikusi du”.

Argi dirudiena da guztia esanda dagoela. Euskal literaturari menturaz egin ahal izan diodan ekarpen bakarra, “oro errana da, baina ez nik” lerroa, begien bistako kontu ezinago jakin baten formulazioa da, zeinetan meritua, koherentea izan behar badut, ezin baitiot neure buruari eman. Oraindik ez dut aurkitu nik ez beste zeinek esan ote duen. Hemendik herritarren laguntza eskatu nahi nuke aipuaren autorea bilatzeko eta nire literatur hutsaltasuna argitzeko.

Zailtasunaz jakitun naiz, literaltasunari arreta ipini behar bazaio. Are Borgesek ere, aipatzaile handi horrek, ez zuen beti hitz zuzenekin asmatu. Poema batean aitortzen zuen: “Cito mal a Virgilio” (Virgilio gaizki aipatzen dut edo –Juan Garziak Borges bera itzultzean trinkotzen duen moduan– daipat). Hutsegite ohartua, bilatua, lanketa poetikoaren gakoetakoa daiteke. Borges harrotu daiteke, behin gutxienez, ilargiaz mintzo, Virgilio hobetu zuelako, gaizki aipatu omen zuen horretan, hain zuzen.

Eta ez da gauza erraza, historia osoan autore aipatuenetakoa Virgilio delako, neurtitz beti zuzenekoa. Nik aipamen bitxi askoak aurkitu ditut, Virgiliorenak. Dylan Thomas-ek poema batean lerro surrealista hau ematen digu: “The white bear quoted Virgil” (Hartz zuriak Virgilio aipatu zuen). Berriki jakin dut Thomasek irudia nondik atera zuen; nori eta surrealistek gorrotaturiko Anatole Franceri hartu zion. Pinguinoen uhartea eleberrian ondokoa gertatzen da: “Izotz bloke baten gainean (...) hartz eme bat zegoen eserita, bere kumea besoetan zuela, eta Maelek entzun zion Virgilioren bertso hau astiro xuxurlatzen: Incipe, parve puer. Orduan agureak, tristuraz eta durduzaz beterik, negar egin zuen”.

Incipe, parve puer: Hasi, ene umetxoa. Aipuaren jarraipena bilatu dut Virgiliorenean. Incipe, parve puer, risu. Hasi, ene umetxoa, irribarrez.
Bai, ama, saiatuko naiz.


Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Eguneraketa berriak daude