Pintura, sanba eta mekanika kuantikoa

Richard Feynman fisikaria.
Richard Feynman fisikaria.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Pasadena, AEB, 1960. “Ofey” izengoitiko margolariak masaje-etxe baterako enkargua egin eta margolana erosleari eraman zion. Baina masaje-etxeko jabea atxilotu zutela jakinarazi zioten. Koadroa atzera furgonetan sartu, eta, emazteari baimena eskatu ondoren, putetxez putetxe ibili zen artista bere lana saldu nahirik. “Ofey” izenordearen atzean Richard Feynman (1918-1988) zegoen, XX. mendeko fisikari nagusietakoa. Handik bost urtera, 1965ean, Fisikako Nobel Saria eman zioten.

40ko hamarkadan, mekanika kuantikoari buruzko tesia amaitu eta gutxira, bonba atomikoa garatzeko Manhattan Proiektu ezagunean parte hartu zuen Feynman gazteak. Proiektua amaituta, Cornell Unibertsitatean hasi zen irakasle eta, ondoren, Kaliforniako Teknologia Institutuan (Caltech). Nobel Saria elektrodinamika kuantikoaren teoriari esker lortu zuen, baina beste hainbat alor ere jorratu zituen: besteak beste, helio likidoaren super-jariotasuna eta Feynmanen diagramak, espazio-denboran partikulen interakzioa ulertzeko eta kalkulatzeko kontabilitate-erregistro modukoak. Gainera, haren eskola eta hitzaldi bereziek fisika modu ulergarrian jendarteratzen lagundu zuten. Minbiziak hil zuenean, ikasleek oihal erraldoia zintzilikatu zuten Caltecheko liburutegiko teilatutik; We Love You, Dick (Maite zaitugu, Dick) zioen pankartak.

Fisikari karrera oparo hark ez zion beste gauza askorako tartea ostu. Margolari gisa trebatu eta hainbat erakusketa egin zituen, ospe zalantzagarriko negozioetarako enkarguren bat egiteaz gain. Musika ere landu zuen. Brasilen, esaterako, frigideira jotzen ikasi zuen. Eta ederki egingo zuen, Rioko sanba eskola batek inauterietan jotzeko aukeratu baitzuen. Aurrerago bongoak jotzen ikasi zuen, eta musikari talde bat bilduta, Parisko musikal lehiaketa batean ere parte hartu zuen.

Hirutan ezkondu zen, baina emakumeenganako pasioak ezkontzaren eremua gainditu zuen. Sexualitateari buruzko oso iritzi liberala zuen, eta topless-tabernen zale amorratua zen. Emakume biluziak ikusteak lasaitu eta inspiratzen zuela zioen, eta maiz paperezko ahozapietan ekuazioak idazten hasten zen. Horrez gain, hieroglifiko maiak irakurtzen ikasi zuen, kutxa gotorrak irekitzen zekien...

Hil zenean, esaldi hau utzi zuen arbelean idatzita: What I cannot create, I do not understand (sortu ezin dudana, ez dut ulertzen).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fisika
Mpemba efektua
Izozki bat Termodinamikaren aurka

Nori ez zaizkio izozkiak gustatzen? Euskal Herriko ume gehienei, behintzat, bai. Tanzanian ere horrela da, are gehiago, bertan egon ohi diren tenperaturak kontuan hartuta. Horiek horrela, 1963an Tanzaniako ume batek izozkia prestatzerakoan behatutakoak zeresana sortzen du... [+]


2019-06-24 | ARGIA
Erradiazio guztiak ez dira berdinak: 5G teknologia eta osasuna

Azken hilabeteetan 5G teknologiarekin lotutako informazio asko argitaratzen ari da hedabideetan, dagoeneko oso interkonektatuta dagoen mundu batean telefonia mugikorrak emango duen hurrengo jauzia iragarriz. 5Gak osasunari eragin diezazkiokeen ustezko kalteak dira jarraipen... [+]


2017-12-22 | Unai Brea
Ruth Lazkoz. Unibertsoaren alde iluna aztertzen
“Zerbait ez ulertzea da zientzia egiteko behar den lehenbiziko gauza”

Zientzia du ogibidea Ruth Lazkozek (Bilbo, 1971), baina nekez ikusiko duzu bata zuria jantzita laborategi batean. EHUko Fisika Teoriko saileko kidea da, eta arbela eta kalkulu-prozesadoreak ditu eguneroko lanabes. Oraintxe esku artean duen egitekoa sinple azaltzen da: Einsteinen... [+]


2016-02-16 | Oier Lakuntza
Grabitazio uhinak
Unibertsoaren ezagutzarako tresna bat gehiago

Grabitazio uhinen aurkikuntzak aro berri bat irekiko du gure unibertsoaren ezagutzan. Izan ere, grabitazio uhinei esker unibertsoaren iraganeko bilakaera ezagutu ahalko dute ikerlariek.


2015-06-24 | Sustrai Colina
Jose Maria Pitarke
"Zientziaren garapena geldiezina da"

Elkarrizketa = (Esan+ Entzun)²


Partikula subatomikoak Fukushimako erregaia bilatzeko

Martxoaren 11n lau urte beteko dira Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik. Ikerlariak bat datoz historiako istripu nuklearrik kutsagarriena izan dela, baina ez dira ados jartzen izango dituen ondorioez. Orain arteko ondorioak ebaluatzea, berriz, zaila da, erradiazioak ez... [+]


Nola topatu zen Higgs bosoia?

1964. urtean Higgs bosoien teoria plazaratu zen: unibertsoko partikula guztiek masa zergatik zuten azaldu nahi zuen. Sen onari erantzuten zion eta beste edozein teoriak baino probabilitate haundiagoak zituen egia izateko, baino 2012rarte ez zen frogatzerik izan.


Marie Curie eta Gerla Handia

Zientzia eta guda gizonezkoen alor esklusiboak ziren XX. mendearen hasieran. Espresuki debekatuak zitzaizkien emakumezkoei, neskametzarako edo gizasemeen menpeko lan anonimoetarako ez bazen behintzat.


2013-05-09 | Lide Hernando
Stephen Hawking fisikariak Israeli boikota egingo dio

Stephen Hawking fisikariak boikot akademikoa egingo dio Israeli, bertako presidente Shimon Peresen omenez egingo den ospakizunera joateko gonbidapena ukatuz. Gutun baten bidez eman du erabakiaren berri, Israelek palestinarrei emandako tratua gaitzetsi asmoz, The Guardianek... [+]


2012-07-04
Partikula elemental guztien jatorria azalduko lukeen ‘Higgsen bosoia’ izan daitekeena aurkitu dute zientzialariek

CERN laborategiko zientzialariek Higgsen bosoia izan daitekeen partikula aurkitu dutela iragarri dute gaur goizean. 1960ko hamarkadan Peter Higgs fisikari britainiarrak esan zuen partikula elementalen artean beste guztien jatorria izango zen partikula bat existitu behar zela,... [+]


Eguneraketa berriak daude