Alemaniarren eskutik

Goetheren Ginkgo biloba poemaren kopia, ginkgo hostoak itsatsita.
Goetheren Ginkgo biloba poemaren kopia, ginkgo hostoak itsatsita.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Memoriaren galerari galga eman eta zahartzeari eusteko erromero mediterraneoa, Rosmarinus officinalis, bezain ona bada ginkgo txinatarra, Ginkgo biloba. Eta ez dira horiek bere trebetasun bakarrak!

Ezagutzen den landare zaharrenetakoa da ginkgoa. Duela 300-250 milioi urteko Permiar garaiko fosilekin lotzen da. Argi ezagutzen ez diren arrazoiak tarteko, Txinako bailara batzuetan bizirik aurkitzen da; ikerketa genetikoen arabera landatutakoak diren zuhaiztietan. Era berean Japonian, Korean eta Txinan bertan monasterioetan ere landatu izan dute.

Aspaldiko zuhaitz hau, monasterioetan kanpoan jarria eta aldareak eta ospakizunetarako tresnak bere zurez eginak, gurtua da. Horrezaz gain, bitxikeriaz josia dago. Dioikoa da: batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira. Fruituak duen azido butirikoak kaka usain izugarria eransten dio. Taxuz erasoko dion gaitz edo izurriterik ez du pairatzen. Kutsadurari buru egiten dio eta hirietan asko landatzen da. Egurra jaten dion intsekturik ez eta altsumak eta aireko sustraiak emanez indarberritzeko duen ahalmena dela-eta luze bizi ohi da, milaka urte alegia. 2.500 urte baino gehiago duen aleren bat ba omen da...

Engelbert Kaempfer alemana izan zen, 1691n, Japonian Nagasakiko monasterio budistan, zuhaitz hau ikusi eta deskribatu zuen mendebaldeko lehen zientzialaria. Ginkgoa fosiletan besterik bizi ez zen landarea zela zioten garaiko lankide guztien iritziari aurre egin behar izan zion. Erosi eta ekarritako haziak Utrechtgo Landaretegian erein zituzten, eta handik sortutako zuhaitzak oraindik bizirik dira.
Zientzialari eta landarezale izanagatik haragirako joera ere bazuen beste alemaniar batek, Goethek, ginkgoa eta bitan banatzen den bere hostoa aitzakia hartuta maitaleari eskaini zion 1815ean idatzi zuen poema sonatua. Zerbaiten esperantzan, noski...

Ondotxo gerora itxaropenaren zuhaitza deitu zaio, Hiroshimako bonbak txikizio nuklearra eragin zuen gunean bizirik iraun zuen bakarra ginkgoa izan omen zen eta...

Alemaniarren eskutik Nagasakitik Hiroshimara...


ASTEKARIA
2012ko martxoaren 18a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zuhaitzak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Lizarrako kultur teknikari izateko nahitaezkoa da euskara Administrazio Auzitegiaren arabera

Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.


Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


2024-11-22 | Estitxu Eizagirre
Biriatuko Arbolaren Besta hemen da

Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]


2024-10-07 | Jakoba Errekondo
Lezkarekin sagardo hobea

Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]


2023-10-18 | Reyes Ilintxeta
María Castejón. Manugaitz eta arriskutsua
“Ezagutzen ez dugun errebeldia eta arriskugarritasun genealogia itzela dugu emakumeok”

Pasioarekin hitz egiten du, eta pasioa eta lana elkartzen ditu etengabe. Zinema, historia eta feminismoa dira bere bizitzako filmeko protagonistak. Arauetatik aldendu, genero-aginduak dinamitatu eta erreferente berriak gorpuzten dituzten emakumeak erakusten dizkigu bere liburu,... [+]


2023-06-07 | Ilargi Manzanares
Eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa Berangon larunbatean

“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.


Konbentzimendu osoz

Aspaldian ez naiz boto-emaile ziurra. Halako batean, konbentzimenduak erabaki zuen hagin baten itzalean esertzea, eta bizitzak aurrera eraman ninduen, bazterrik bazter, urruti. Harrezkero hura ez da osoa, eta ni alderrai nabil.


2023-04-24 | Estitxu Eizagirre
Baso Biziak plataformaren balorazioa
“Mozioak onartu ez diren udaletan monolaborantzak aurrera egin du, baita eukaliptoak landatuz ere”

Baso Biziak plataformak 2021ean sortu zenetik orain arteko balorazioa egin du apirilaren 22an Elgetan. Ibilbide honetan zehar, basogintza eredu berriari buruzko mozioak aurkeztu dituzte hainbat udaletan eta 2021ean Udaletako mozioen gida osatu zuten, bide hori jorratu nahi duen... [+]


2023-04-17 | ARGIA
3.000 eukalipto baino gehiago bota ditu Lurraren Askapen Fronteak Hernani eta Arano artean

Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako... [+]


2021-09-28 | ARGIA
Eukaliptoa kendu, ametza landatzeko

Jaizkibel mendiko habitata berreskuratzeko lanak iragarri dituzte: 3,13 hektarea hartzen duten 1.200 eukalipto zuhaitz bota eta bertako espezieak landatuko dituzte leku horretan, nagusiki ametzak.


Ekintza zuzena
Ehunka eukalipto moztu eta haritzak landatu dituzte Arratiako baso batean

20 ekintzaile inguru 25 hektareako jabetza pribatu batean sartu dira, eukaliptoak moztuz eta hesiak apurtuz. Eukaliptorik ez, haritza bai! mendi martxa bertatik igaro da, eta herritarrek dozenaka haritz landatu dituzte eukaliptotik askatutako eremuan. Ekintzaileek ekintza... [+]


Eguneraketa berriak daude