EZTABAIDA LATZA eta askotan zikina gertatzen ari da Gipuzkoan zaborraren inguruan eta horrek baditu oinarrizko bi irakurketa. Batetik, gure gizarte industrialetan eta kontsumo zaleetan dagoen arazo garrantzitsuenetakoa da zaborrarena, ongi etorria, beraz, zaborraren eztabaida orokorrari. Orain lortu beharko litzatekeena da arazoa kokatzea eta herritarrari zaborraren kudeaketaren inguruan diren oinarrizko arazo eta irtenbideak planteatzea. Hasteko, has gaitezke aitortzen erabat oinarrizkoa dena: arazoei buruz asko dakigu, irtenbideei buruz askoz gutxiago, eta gainera ez da horretan behar adinako indarrik jartzen.
Bestetik, logikoa da halako eztabaidetan berotasun maila handia izatea, baina oso garrantzitsua da herritarra eztabaidaren muinean kokatzea eraso dialektiko hutsera bideratu gabe. Eta kasu honetan erraza da halakoetara desbideratzea, atez ateko sistema instituzioetatik orain Bilduk bultzatzen duelako, ezker abertzalea hor dagoelako akuilu lanetan eta gizarteko sektore baten aurrean oso erraza delako saltzea hauek dena nahasten, zikintzen eta inposatzen dutela, “beti moduan”; urteetako joko politikoak horretarako aukera bikaina ematen du egun ere. Instituzio, alderdi, elkarte eta hedabideen ardura beharko luke eztabaida hori zentzuz egin dadila bultzatzea.
Denbora berriak bizi ditugu eta saihestu beharko genuke “on eta gaiztoen” eskema sinple eta desegoki hori. Atez atekoa Bilduk bultzatzen du hemen, baina baita gizarteko beste sektore askok ere: Ezker Batuak, Ezker Anitzak, CiUko sektore batzuk, Greenpeacek, Equo alderdi berriak, beste talde ekologista askok… Ezker-eskuin ideologia klasikoa gainditzen duen gaia da, besteak beste, ezkerrak eta eskuin klasikoek eman dituzten erantzunek ez dutelako hemen balio. Zergatik?
Ez dute balio izan, biak ala biak oinarritu izan direlako ekonomiaren hazkunde maila handienen lorpenean. Eta hala da egun ere. Horrek arazo handiak sortzen ditu maila guztietan, egungo ekonomia krisi latza, edo arazo klimatikoa, energetikoa… eta, besteak beste, zaborrarena. Hor du bere abiapuntua zaborraren eztabaidak: zergatik ekoizten dugu hainbeste zabor? Nora garamatza eredu horrek?
Alfonso del Val adituak argi azaltzen du gairen arima Larruneko 155 zenbakian (2011ko ekaina): “Kalkulatuta dago, Europar Batasuna (EB) 17 herrialdek osatzen zuten garaian, europar bakoitzak urtean baliabide naturalen 50.000 kilo kontsumitzen zuela. Kontsumitzen ditugun baliabideetatik hondakin bihurtzen ditugu %87-93, airera, uretara edo lurrera doazenak (…) Ez daukagu hondakinen fakultaterik unibertsitatean, nahiz eta horixe izan gizakiok gehien produzitzen duguna (…) Hondakinen fisikarik ez dago”. Horra eztabaidaren gakoa. Nola egin aurre arazoari? Hainbat modu daude edo egon daitezke.
EUROPAR BATASUNEKO legedi horren funtsa hiru printzipiotan oinarritzen da: gutxitu, berrerabili, birziklatu. Beste talde batzuek era zehatzagoan definitzen dituzte hiru printzipio horiek: zero zabor. Hau da, bila dezagun oreka naturarekin eta ez dezagun ekoiztu naturara itzularazi ezin dezakegunik; eta, gaur egun hori posible ez bada, egin dezagun bidea horrantz abiatzeko eta hemendik 50-100-200 urtera posible izan dadin edo zero zaborretik ahalik eta gertuen egon gaitezen.
Azken finean, erraustegiaren eredua ezaguna da Euskal Herrian, Zabalgarbirena da bere bertsio modernoa. Bere aldekoen oinarrizko argudioa: “Bai, ondo, birzikla dezagun eta nahi dena, baina soberan dugun zaborra erre eta honekin energia lor dezagun; Europan egiten dute eta ez dago arriskurik”.
Atez atekoaren oinarrizko argudioa: “Erraustegia kaltegarria da osasunerako, zaborra behar du bere iraupenerako eta, beraz, ez zaio zaborra gutxitzea interesatzen, alderantziz. Atez atekoarekin inoiz lortu den zaborraren sailkapen eta birziklapen handiena lortu da. Jarraitu dezagun bide horretan edo emaitza bertsuak ematen dituzten bestelakoetan eta arazoari adarretatik helduko diogu”.
Zilegi da pentsatzea bata zein bestea direla egokienak, baina egin bedi eztabaida zentzuz eta ez harrika. Eta atera ditzala ondorioak herritarrak. Funtsean, orain arteko logikaren ikuspegi modernoa eskaintzen du erraustegiak, sortu duen sistemara modu ikusgarrian egokitzen da: kontsumitu, erre eta energia sortu, horra hiruki perfektua. Atez atekoa berria da euskal gizartean, zaborra herritar bakoitzaren arazo ere bihurtzen du, ohitura aldaketa dakar eta emaitza ikusgarriak eskaintzen ari da, Gipuzkoako lau herritako emaitzek erakusten duten legez. Zilegi izateaz gain, merezi du aukera bat, besterik ez bada Zabalgarbik berea duen moduan.
Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.
Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]
Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]
Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]
Su-etenaren akordioarekin barnean, Israelgo armadak Netzarim korridorea ireki du. Ia urtebeteko erbestealdiaren ondoren, milaka palestinar euren etxeetara abiatu dira bidaia emozional sakonean. Trumpek gazatarrak Egiptora eta Jordaniara desplazatzea proposatu du, eremua erabat... [+]
2.000 lagun inguru bildu dira urtarrilaren 26an, Irunetik Hendaiarako martxan, Europaren migrazio politika “hiltzaileak” salatzeko. Korrika igaro zenean hainbat migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako ekintzaileei babesa eman diete. Ekintzaileak... [+]
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
“Behin batean gertatu zen eta ordutik aurrera egunero gertatzen da […] ez dezagun ikus hemen gertatzen dena. Halaxen da mundua, eta gaur egunean inor ez da profeta bere mendean”.
Beste zerbaitez hitz egin zidaten behin eta ordudanik, ezin dut ezer bestela... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]