Urruzuno

Antton Olariaga
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

2004ko irailean, zorteak oso noizean behin egiten dituen keinu horietako bati esker, esperientzia eder bat bizitzea tokatu zitzaidan: hamar egunez, Irlandara bidaiatu nuen hogei lagun baino gehiagoko talde batekin, denak literaturaz gose eta sekula asetzeko gogo gutxirekin. Nirekin batera, Fernando Morillo eta Patxi Gaztelumendi, eta, batez ere, lehen aipatutako hogei horiek, hogei gaztetxo, hogei neska-mutil buztin berria baino moldagarriagoak, barruan zuten mundua hitzez adierazten asmatu, eta, ondorioz, Urruzuno saria lortu zutenak. Hamar egun zirraragarri, berdin-berdin izan zirenak zirraragarriak irabazteko hainbeste zuten gazteentzat zein galtzeko hain gutxi genuen helduontzat.

Gauetako batean, Donegalen, parranda egin genuen hoteleko logela batean. Hurrengo goizean, deiak jasotzen hasi ginen Euskal Herritik, ez zuzenean sariketaren antolatzaileen deiak, baina bai sariketarekin erlazionatutako esfera batzuetatik. Hariaren beste aldeko ahotsak argi esan zidan aurreko gaueko parranda haren ondorioz, beharbada, lehiaketa lurperatuko zutela, aztertuko zutela aukera hori. Eta ez zidan esan, baina iruditu zitzaidan esan nahi zuela aspaldi zebiltzala lurperatu nahian, eta ez zekitela nola.

Ordutik, Urruzunok beste zazpi edizio izan ditu, iaz arte, orain krisiaren aitzakia heldu baita. Ordutik, Urruzunok izango zituen beste hainbat parranda, gure parranda baino lehen beste mila izan ziren moduan, batzuk oso sonatuak. Baina ez diot konspirazioaren teoriari heldu nahi, ez noa hortik. Onartu dezagun krisia izan dela erruduna, eta ahaztu dezagun goiko instantzietan Urruzuno deserosotasunez ikus zitekeela, izatez kulturala zen bidaia batean parrandak ere egiten zirelako. Bada, krisiarena onartuta ere, izugarria da nolako erraztasunez baztertu duten lehiaketa hau egun batetik bestera, alternatiba merkeagoak ere albo batera utzita. Ez daitezela orain etorri talentu-ihesari eta panplinei buruz hitz egitera: talentu hauek ez digute inora ihes egingo, ez behintzat literatura hemen baino hobeto kontsideratzen den lekuren baten bila, baina talentu gazterik badugun ere ez dugu jakingo orain, talentua erakusteko aukerarik ere ez baitiegu eskainiko etorkizuneko idazle, bertsolari, zinegile edo dena delakoei. Krisiak bota du Urruzuno, zer diren gauzak, justu albiste hau argitaratu eta astebetera jakin genuenean EITB erakunde publikoak 22.000 euro ordainduko dizkiola hilero Patricia Gaztañagari. Bi gai diferente dira, bai, baina diru publikoak dira hala ere, dena oso deigarria eta lotsagarria.

Gure indar guztiekin babesten ditugu, eta eskerrak, dirurik gabe geratu diren herri-ekimenak, ataka larrian dauden komunikabide euskaldunak eta ahalegin pertsonaletik sortutako proiektuak, baina inpresioa daukat bertan behera geratzen diren beste ekimen hauek, publikoak, ofizialak edo nahi den moduan deitu daitezkeenak, sarritan ahaztu egiten ditugula, euren ofizialtasunaren ondorioz kariño berezirik ez diegulako, edo herriarenak baino gehiago izate abstraktu batenak iruditzen zaizkigulako. Baina, argi hitz eginez, eta gazteei dagokienez, Urruzuno zen gure lehiaketa literariorik onena, sortzaile askoren etorkizun oparoaren oinarri.

Urruzuno, sari bat baino gehiago, topalekua zen gazte horientzat, aukera bat konturatzeko ez zirela uste zutena bezain arraroak, badaudela munduan euren moduko buru sortzaile gehiago. Bidaia gutxienekoa da: Irlandaren ordez, jarri Galizia edo Iratiko etxolak, eta Urruzunok funtzio bera beteko du, krisiaren aitzakiarik gabe.


Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude