Pixoihalek gorderik daramaten benetako zikinkeria

  • 1970ko hamarkadan zabaldu diren arren, Ekaingo harpeetako haurrek ere soinean zeramatzatela iruditzen zaigu. Pixoihalak dira, pamperrak, dodotisak, fardelak, paketeak. Horiei esker lehorrik dauzkagu umeak modu errazean. Baina orain hasi gara ohartzen zein neurritako zabor pilak oparituko dizkiegun.

Ezkerreko irudia Kimberly Clarck multinazionalaren Huggies markako pixoihal paketea. Ohartu 5 urteko haurrentzako eginak daudela, nahiz eta gehienetan  adin hori baino askoz lehenagotik umeak kontrolatu behar dituen bere larriak. Disney faktoriaren publiz
Ezkerreko irudia Kimberly Clarck multinazionalaren Huggies markako pixoihal paketea. Ohartu 5 urteko haurrentzako eginak daudela, nahiz eta gehienetan adin hori baino askoz lehenagotik umeak kontrolatu behar dituen bere larriak. Disney faktoriaren publizitatea berekin darama. Eskubiko argazkia Asia to Europe 2011 blogetik hartu dugu: amari eskutik helduta doan mutikoak kaidangku edo praka zuloduna darama jantzita. Bere beharrak ondo kontrolatu bitartean ume gehienek janzki hori erabiltzen dute gaur egun ere, Txinan eta oro har Asian giza gorotzarekiko ez dute beste lekuetan den fobiarik, nekazaritzarako betidanik erabili dute. Pixoihal garestiak saltzeko multinazionalek erakutsi behar dute kaidangku atzerapenari lotua dela eta fardela modernoa dela.

Jacqueline Farmer-ek eginiko Couchorama dokumentala eman dute urtarrilean frantsesezko Arte katean. Errauskailuak direla eta hondakinen eztabaida bizian dauden euskal herrietan erakutsi beharko litzateke DVDa. Oso ona. Norbaitek noiz euskaratuko zain egon gabe, hemen laburbiltzen dugu.

Jacquelinek haurra izan berria du. Asteak aurreratu ahala ohartuko da etxeko zakarrontzia fite betetzen zaiola. Fardel modernoek primeran xurgatzen dituzte Thieuren pixak eta gorotzak baina... nora ote doaz gero. Jacquelinek kalkulatu du mutikoak autonomia hartu bitarteko hiru urtetan 6.000 pakete zikinduko dituela. Tona bat zabor!

Belaunaldi bakar batean ingurumenari sekulako arazoa sortu zaio gaur aurrerapenaren ikurretako bat denarekin. Nola moldatzen ziren lehen? Ama batek ba dauka alternatibarik Erdi Arora gibelatu barik? Ikerketan murgilduko da Jacqueline.

Marion Donovan izeneko emakume batek sortu zuen gaurko fardelen aitzindaria, baina historiak haren izena ahantzi du. Beranduago Procter & Gamble multinazionaleko ingeniariek 1956an diseinatu zuten beste bat, lehenik zerrautsa zeramana, gero joan dira materialak sofistikatzen. Europan 1970eko hamarkadan zabalduko zen denetan.

Elisabeth Badinter idazle feministarentzako –Le conflit, la femme et la mère bere azken obra– emakumeei mirakuluzko aurrerapena ekarri die usatu eta botatzeko pixoihalek, lan astuna kendu, kasik pilula antisorgailuaren tamainako iraultza. Ados, dio Farmerrek, baina erosotasunak arazo bat dauka: 300 urte baino gehiago behar ditu desegiteko!

Fardelak azaleko polietilenoaren barruan gai txit xurgatzailea darama: sodio poliakrilatoa. Sekulako likido pila har dezake bere baitan ingurura tantarik isuri gabe eta haurraren larruazala lehorrik atxikiz. Ordainetan, Michel Vert ikertzaileak esplikatu duenez, xurgatzaile sintetiko berezi horiek birziklatzerik ezin da pentsatu ere egin gaur egun.

Fabrikatzaileak ari omen dira hondakinen arazoa hobetu nahian. Asko mehetu eta arindu dituzte paketeak, baina... horretarako lehen zeukaten zelulosa biodegradagarri apurra poliakrilato menderakaitzez ordezkatu dute. “10 urte barruko soluzioetan ari gara” esan diote Jacquelineri Procter & Gamblen.

“Baina 10 urtetan Frantziak metatuko du 1.200.000 elefanteren pisua daukan fardel mendia!”, hausnartu du kazetariak. Europan ume bat daukan familia batean sortutako hondakin birziklaezinen %50 pixoihala da. Gipuzkoan hondakinen Atez Ateko bilketa egiten duten herrietan ohartu dira. Irtenbide zaila.

Zer dio pixoihalez pediatriak? Berry Brazelton bezalako adituek diote umeei zaharragoengandik ikasteko aukerak ukatzen zaizkiela fardelokin artifizialki garbi eta lehor atxikiz. Haurrak ikasi egin behar baitu. Multinazionalen kalkuluak alderantzizko norabidean doaz, 8 urte eta beranduagorako pixoihalak sustatzen dituzte, obramenduak “kontrolatzen ikasteko” paketeak, “gauerakoak”, “pijama-fardelak”...

Hautatzeko eskubidea?

Orain Procter & Gamble eta enparauak ahalegin handia ari dira egiten formula Txinan, Indian, Nigerian, Egipton eta abarretan zabaltzeko. Txinan egiten duten ahalegin berezia aipatzekoa da. Herrialde askotan kakari eta pixari fobia egonik produktuon oinarrian, obramenduekiko betidanik harreman normalagoa izan duten txinatarrekin argudioa findu egin dute. Oraindik Txinako haur gehienek izter tartean etendako kaidangku galtzak darabiltzate, larria iritsitakoan edozein txokotan libratu ahal izateko.

Nielsen kontsultorak prestatu die fabrikatzaileei txinatarren ohiturak aldarazteko argudioa: “Gure pamperrekin zure haurrak gau osoan hobeto egingo du lo, lasaiago egongo da eta egunez eskolan emaitza hobeak lortuko ditu”. Beti dago soziologo edo psikologo talde bat ikerketa kliniko bat aurkikuntza berresteko.

Multinazionalei hortzak luzatzen zaizkien bitartean Txinako edo Nigeriako klase ertainetako herritarren ohitura aldaketekin sakelaratu dituzten milioiekin, beste leku askotan erakunde publikoek kontabilizatzen dituzte aldaketaren kosteak.

Britainia Handiko gobernuaren ustez, urtean 800.000 tona pakete zikin metatzen zaio, Wembley estadioa bezalako 8 betetzeko adina; hondakinok kudeatzea 67 milioi libra kostatzen da. Zenbait herri eta hiri horregatik hasi dira pixoihal berrerabilgarriak sustatzen. Gipuzkoako herri batzuetan hasi diren modu beretsuan. Couchoraman Londresko Lewishamen zentratu dira.

Zenbait haurtzaindegitan haur guztiek darabiltzate horrelakoak, esaterako Londresko Islingtonekoek. Gurasoen eta langileen ohiturak aldatzeko bidea egin behar izan dute.

Fardelon zabaltzeak baditu zailtasunak. 30 urtez errazera ohitutako jendeok ez ditugu konplikazioak maite. Lan bat gehiago, garbitzea. Gehi aurreiritziak, ez txikiena ea 30 urtez atzera egin nahi duzulako zoratuta zauden galdetuko dizun ama edo amaginarreba.

Elisabeth Badinter ozen mintzo da aurka feminismoaren ikuspegitik. Nork garbituko ditu pakete berrerabilgarriok? Gizonek ez, lan bat gehiago emakumearentzako. Ekologismo erradikalaren asmakizuna iruditzen zaizkio, emakumeari berriro autonomia galaraziko diotenak.

Couchoramak ez ditu ahaztuko bestelako bi alternatiba ere. Bata, botatzeko pixoihal biodegradagarriak ere badira, Nature Babe Care konpainiarenak esaterako. Usatu eta jaurtitzekoak eta ez osoki konpostagarriak. Horiek tratatzeko konpostatze prozesuak jarri behar dituzte erakundeek, edo biogasa sortzeko. Jacqueline Farmer mintzatu da haurren higiene naturala lantzen duten jendeekin ere, inolako fardelik gabe umeari bere beharren kontrola erakusten modu naturalean saiatzen direnekin. Dena den, oro har, hautatu beharra dago edo usatu eta botatzeko fardelen edo garbigarrien artean.

Bitartean, Procter & Gamble, Kimberly Clark eta beste multinazionalen marketinak ez die alternatiboi zirrizturik uzten. Edozein ama berrik etxean jasoko du, klinikak datuak emanik, produktuen publizitatea. Are larriagoa: kliniketan ez du sarbiderik multinazionalek beste inork, eta lehenbizi probatu dugunarekin segitzen dugu maizenik.

Hautatzeko eskubide sakratua argudiatzen du zenbaitek, ez aldatzearren. Horiei erantzuten die Islingtoneko haurtzaindegiko zuzendari Nasso Christouk: “Noraino heltzen da hautatzeko gure eskubidea? Gure erabaki batek ondorengo belaunaldiak kaltetuko dituela dakigunean, eskubiderik badugu horrelakorik hautatzeko?”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | June Fernández
Saioa Baleztena eta Nel Santacruz
“Frustrazioa eragin dezake bularra ematearen onurak azpimarratzen dituen diskurtsoak”

Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea  erabakitzen... [+]


Atzerritartasun legearen erreforma, Regularización Ya taldearen borroka alboratzen duen sasi-konponbidea

Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.


Bortxaketaren kultura epaitzeko plaza bihurtu dute Mazango auzia

Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]


Emakume zientzialariek esperientzia okerragoa dute komunikabideetan eta sare sozialetan

Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]


2024-12-11 | Julene Flamarique
Lezoko eraso matxista salatu eta ekintza zuzena aldarrikatu du mugimendu feministak

Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.


Madame Birrots
“Emakumeok ez dugu izan beharrik super onak musika sortzeko"

Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.


Ikusezin

Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]


Teknologia
Mundu digital bortitza

Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]


Tomate hazien bildumagileak eta bioaniztasunaren zaintza logikak

Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.


Aurkezle eta umoregile bat salatu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik

"Oñatiarra da, karisma handia du, baita babes soziala ere", seinalatu dute idatzi batean, sare sozialetako kontu berri baten bidez hedatu dena. Leku ugaritako neska gazteak elkartu dira salaketa egiteko. EITBk bertan behera utzi du, kautelaz, pertsona hori ageri... [+]


2024-11-29 | Irutxuloko Hitza
Donostiako musika teknikari ezagun bat salatu dute hainbat emakumek, sexu jazarpenagatik

Atzo hasi ziren zabaltzen Iñaki Castro musika teknikariaren kontrako salaketak '@denuncias_euskalherria' kontuan, eta dagoeneko dozenatik gora emakumeren testigantzak bildu dira.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude