Barkamena eta damua

Barne ministro jaunak argi eta garbi esan du, barkamena eskatu behar da egindako kalteengatik eta damua erakutsi. Badakit, jokabide hori oso kristaua dela, aurreko Defensor del Pueblo delakoak oso garbi du barkamenak ez duela zentzurik, berak inoiz ez duela barkatuko (ikuspegi judutarrari dagokion bezala). Baina, orain esaten didate egindakoaz damutu egin behar naizela eta, gainera, barkamena eskatu behar dudala. Ni, aldiz, harro nago egindako guztiaz. Ziur aski zenbait kontu beste modu batean egingo nituen/genituen; agian odol isurketarik gabe, edo gutxiagorekin; beharbada komunikabideen eragin txikiagoa neurtuz; baina gure ustez zuzen aritu ginen; egoerak, beharrak, gure aberriak hori dena eta gehiago egitera behartuta ere gustura onartu genituen zailtasunak. Urte zail eta latz haietan erabaki sendoak eta, era berean, bortitzak hartu behar ziren.

Orain, demokrazian omen gauden egoera honetan, ziur aski beste modu batean jokatu nukeen; helburu berberak lortzeko bestelako bideak bilatzen saiatuko nintzatekeen, ez haiekin ados ez nagoelako, oraingo gizarteak hala eskatzen duelako baizik.

Barkamena eta damua eskatzen zaizkit beraz, baina ni ez nago prest. Aitzitik, harro nagoela esan dut eta urte haietako sakrifizioa guztiz beharrezkoa izan dela uste dut. Orain gauden egoeran egoteko, orain gauden bezala, gizarte honetan bizi ahal izateko, urte haietako borrokak, heriotzak, beharrezkoak izan dira. Beraz, ministro jauna, jai duzu nigandik damu zantzu txikiena ere espero baldin baduzu. Heriotza haiek, sufrimendu guztia, gizarte esparru batzuetan zabaldutako beldurra eta ikara, horiek denak eta gehiago behar-beharrezkoak izan ziren. Bai, bestela komunistek, separatistek hartuko zuten boterea. Gure gizarte baketsua zalantzan jarriko zuten. Nola ausartzen ziren lan baldintza hobeak eskatzen, lana eskaintzen genienean? Nola eska zezaketen beren ideiak adieraztea?

Ni joan berria naiz, damurik eta barkamen eskaerarik egin gabe. Nik arrazoia nuelako, nik hori dena aberriagatik egin nuelako. Ez al dituzue ikusi errege familiak eta gobernuko kideak nire hiletetan?

Eta, amaitzeko, ez dezatela martxoaren 3koen familiarrek, egun haietan jipoitutakoek, kolpatutakoek, atxilotutakoek… historia berridatzi nahi. Horixe bakarrik falta zen! Historia bakarra da eta nik, On Manuelek, Galiziako hilobi honetatik idatzia.


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


Eguneraketa berriak daude