Bi aurpegi

  • Hizkien eskalea.

    Mikel Alberdi.


    Autoedizioa.


    63 orrialde.
Gure gorputz eta arima galkorrei emandako poema liburua da Mikel Alberdi Irizarrena, eta gorputzari eta arimari egindako trazu lausodun omenaldia dira Lurdes Larrañaga Sanzen marrazkiak. Horra liburuaren bi aurpegiak, bakarrean bilduak. Titulua zehatza eta egokia begitandu zait, hizkien eskaleen antzera baitabil poeta ibili ere, maileguan hartuz erreferentzia klasiko eta kultistak, keinu eginez jainkoei, artistei, idazleei eta hiriei… are Négritudeari, eta naturaren indarrari. Ariketa eskapista eta surrealista etengabekoan aurkitu ditu Alberdik bere burua eta egia mikatz bat: “bidaia oinez egiten da/ diote poetek/ nire pauso bakoitza/ usteltzen jarraitzeko/ borondate isila/ besterik ez da”. Edo “jadanik ez dut hetero edo homo izan nahi/ guruinik aldarrikatu/ identitaterik bermatu/ utz diezaiodan nire gorputzari/ musika berriak jotzen…!”.

Erdigune obsesibodun eraztun jakinetan barna garamatza idazleak. Sexua, justizia, estetika baten bilaketa... Horiek denak ez dira gaia, baina bai mintzagaia. Dena bere baitan hartuz eta lerro bakoitza bustiz, ostera, heriotza dago nonahi. Edo horixe begitandu zait; gai nagusia patu antzeko bat dela eta bizitza honetako estrategiek ez dutela inoiz lortuko azken buruko herio nahasaraztea.

Uneka poesiaren aurkakoa ere baden lan honetan orekaren bilaketa eta harmonia ez dira helburu. Hizkien eskalea hanpatua da, gordina. Existentzia bera biluza eta gogorra denez, poetak biluzik eta gogor ekiten dio kontenplazioari: “ez dakit zergatik nahi dudan idatzi/ idaztea kostatzen zait eta hitzek ezin dute inoiz/ nire pentsamendu jarioa errenditu/ ez dakit idazteak ez ote duen zailtzen/ nire desagertzeko bokazioa…”. Baina desagertuz-desagertuz joan beharrean gabetzen, kargatuz-kargatuz nahi du garatu poesia bat pertsonaletik kolektibora doana, eite proportzionatuetatik moderniara eta hitz jokora egiten duena, eta isiltasunetik hitz jariora.

Mikel Alberdik, finean, apainduraz kargaturiko poesia purua egin nahi izan du. Lortzen zaila den beharlekua da hori, ordea. Gusturago sentitu naiz Ez izan poemako mezu soilarekin, kiribildu eta konplikatu egiten diren irudi-mosaikoekin baino. Kosmopolitismoz mozorrotutako hala-holako poemak eta inora ez daramaten bide luzeegiak hartu dituela iruditu zait behin baino gehiagotan, eta hain zuzen idazlearen neke horiek bihurtzen direla irakurlearentzat traba.

Azkenak
Donostiako kaiko lizentzia onartu zuen funtzionarioa eta bere semea «gutxienez beste lautan» elkarrekin aritu dira, salatu dutenez

Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.


2025-01-27 | Julene Flamarique
Energia berriztagarriak fosilei gailendu zaizkie EBko energia elektrikoaren sorkuntzan 2024an

Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.


Ureztatu neguan

Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna  gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan  biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.


Itxura ahuleko ehiztari ahaltsua

Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]


2025-01-27 | Jakoba Errekondo
Txerriaren belarrak

Txerri-hiltze sasoia da negua. Hotzak beroarena errazago kenduko dio. Guri ere txerriez hitz egiten dugunean beroarena behinik kenduko baligute!


2025-01-27 | Garazi Zabaleta
Hazi sarea
Herriko haziak biltzeko eta zabaltzeko tokia Itsasun

Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]


'Itoiz, udako sesioak' filma
“Itoizek eragindako emozioen bideari eutsi diogu, Juan Carlosek egin duen benetako prozesua jaso dugu”

Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.

 


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


Eguneraketa berriak daude