Gripea: izuaren ala iruzurraren mende gaude?

Gripea urteroko kontua da. Aspaldiko epidemiak alde batera utzita –1918ko epidemia handiak, esaterako, 50-100 milioi hildako eragin zituen–, agintari sanitarioek nahiko ondo kontrolatzen dute gaitza, eta gaur egun dauden baliabideekin eta txertaketa-kanpainekin, aparteko dramatismorik gabe joan dira azken hamarkadetako gripe-sasoiak. Salbuespena 2009. urtea izan zen.

Gripea hainbat motatako Influenza birusek eragindako gaixotasuna da. Kasu gehienetan prozesu automugatua da, ondoriorik gabekoa. A birusa da gaixotasunik larriena sor dezakeena, eta betidanik izurriteei lotua egon dena. Birusen osaera genetikoan gertatzen diren etengabeko aldaketek zepa berriak eratzen dituzte, eta noizean behin, zepa baten aurrean populazioak immunitate txikia duenean, pandemia sortzen da. Hala gertatu zen 2009an.

2009/10 denboraldiko gripe pandemikoa Ameriketan sortutako birusak eragin zuen. Hasierako uhina udaberria eta uda bitartean iritsi zen, baina kasu gehien udazkenean eta neguan izan zen. 2009ko apiriletik azarora, H1N1 birusaren eraginez Espainiako Estatuan 100 hildako baino gehiago izan ziren arren –ez daukat Euskal Herriko zifrarik–, garai bateko izurriteekin alderatuz gero moderatutzat jo dezakegu 2009koa.

Hego Euskal Herrian, aurreneko kasua, Mexikotik etorritako pertsona bat, apirilaren 25ean detektatu zen. Hurrengo kasuak ere Ameriketatik etorritako pertsonengan gertatu ziren eta pixkanaka bertakoen artean transmititzen hasi zen birusa. EAEko datuen arabera, epidemiaren gailurra urriko azken astean izan zen; hurrengo asteetan intzidentzia berriro jaitsi zen epidemia-mailatik behera.

Munduan, birusa abiadura handian zabaldu zen eta zortzi astetan 120 herrialdetara zabaldu zen. Pandemia garaian AH1N1-ek beste birus guztiak ordezkatu zituen, baina 2010eko abuzturako herrialde askotan beste birus batzuen agerpena deklaratzen hasi ziren, normalean gertatzen den moduan. Osasunaren Munduko Erakundeak horrenbesteko espantua eragindako pandemiaren bukaera deklaratu zuen 2010eko abuztuaren 10ean.

Zergatik izan zuen gripe-epidemiak inpaktu txikiagoa Europan, munduko beste eskualde batzuetan baino? Batetik, 50 urtetik gorako populazioak bazuelako birus berriaren aurrean nolabaiteko immunitatea, azken ehun urteotan izandako beste birus batzuei esker. Bestetik, Europa azkenetakoa izan zelako lurralde industrializatuetan izurritea jasaten; horri esker beste herrialde batzuetan izandako esperientziaz baliatu eta pandemiarako prestatutako protokoloak berraztertzeko aukera izan zuen.

Horraino 2009-2010 denboraldian gertatutakoaren kontakizuna, datu ofizial eta guzti. Non geratu dira komunikabideetan zabaldu ziren alarma-dei haiek? Non daude erosi ondoren erabili gabe geratu diren txertoak? Milaka dosi eskuratu zituzten osasun-erakundeek, biltegiak mukuru betetzeraino, gero ezertarako balio ez eta herrialde txiroetara bidali omen zirenak. Eta maskaratxoak? Milioika erosi ziren, adituek hasieran erakutsitako zalantzek, eta ondorioz komunikabideek barreiatutako mezu alarmistek jendeari eragindako kezka baretzeko. Hemerotekari begiratzea aski da horretaz jabetzeko, “aurreikusten zen bezain hilgarria ez den birus baten gainean sortutako gehiegizko alarma”, edo “A gripea, iruzur handia” bezalakoak irakurri ahal izan baikenituen.

Medikuoi egozten diguten korporatibismotik aparte, eta gripe-birusaren aldaketa naturalak konspirazio baten moduan azaldu nahi lituzketen teoria txatxuak alboratuta, alarma zabaltzea baino askoz ere mesedegarriagoa litzateke herritarrei informazio kontrastatua eta gardena helaraztea, eta erakundeen ahalegina benetan eraginkorrak diren baliabideetara bideratzea, neurri prebentibo gisa ezin baliagarriagoak diren txertaketa-kanpainetan bereziki.


ASTEKARIA
2012ko otsailaren 26a
Azoka
Azkenak
Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


Israelek eginiko beste sarraski bat atera da argitara: Rafahn hamabost osasun langile hil eta ondoren hobi komun batera bota zituen

Palestinako Ilargi Gorria larrialdi zerbitzuak baieztatu du gorpuei eginiko autopsiak erakusten duela soldadu israeldarrek tiro egin zietela medikuei. Hil aurretik osasun langileetako batek soldaduek eraso egin zien unea grabatu zuen mugikorrarekin, eta bideoan ikus daiteke... [+]


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Eskola publikoarentzako lehenengo plan estrategikoa aurkeztu du Pedrosak

“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-04-08 | ELA sindikatua
Medikuen artean euskararen eskakizuna gaztelaniarena baino 47 puntu txikiagoa da Osakidetzan

Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


2025-04-08 | Euskal Irratiak
Manex Fuchs
“Aberri Egunak euskaldun guztiak biltzeko ospakizuna izan beharko luke”

Aberri Eguna elkarrekin ospatzeko xedez sortu zen Euskal Herria Batera plataforma. Aurten, ikusgarri bat eskainiko dute apirilaren 11n, Manex Fuchs antzerkilariaren, Lorea Agirre idazlearen eta Martxel Rodriguez dantzariaren eskutik.


2025-04-08 | Enbata
Batera, Birsortze Biltzar Nagusirantz

Apirilaren 4an, ostiralarekin, Ipar Euskal Herriak Lurralde Kolektibitate baterantz bilakaera instituzional bat behar duela egiaztatuz, Batera plataformak herritarren mobilizazio dinamika baten abiatzea aurkeztu du. Hitzordua emana da maiatzaren 10ean, larunbatez, Ezpeletan,... [+]


2025-04-08 | Gedar
Greba mugagabera joko dute asteazkenean Trapagarango MFSko langileek

Fabrika itxi eta 106 beharginak kaleratzeko asmoa dauka enpresako zuzendaritzak, eta zabalik dago lan-erregulazioari buruzko kontsulta-aldia.


Eneko Goia, auzo elkarteez: “Haiengatik balitz ez legoke ez Behobiarik, ez Klasikoarik, ez Donosti Cupik, ez Zinemaldiarik”

Abenduan ezagutarazi ziren Espainia, Maroko eta Portugalen jokatuko den Munduko Futbol Txapelketako egoitzak. Donostia eta Bilbo zerrendan ageri ziren. Donostiako sei auzo elkartek, gutun bidez, FIFAri eskatu diote atzera botatzeko hiriaren egoitza izendapena; FIFA bera ere... [+]


Eguneraketa berriak daude