Enpresak sare sozialetan

  • Enpresek komunikazio kanal bihurtu dituzte sare sozialak. Bezeroengana hurbiltzeko eta haiek ezagutzeko tresna baliagarriak dira. Baina zein hizkuntza erabiltzen dute? Estrategia linguistikorik badarabilte? Eztabaida on-line jarrai daiteke.

ernua enpresak euskara, gaztelania eta ingelesa erabiltzen ditu sare sozialetan. Facebooken (argazkian) eta Twitterren hiru eleko kanal bakarra erabiltzen dute.
ernua enpresak euskara, gaztelania eta ingelesa erabiltzen ditu sare sozialetan. Facebooken (argazkian) eta Twitterren hiru eleko kanal bakarra erabiltzen dute.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Facebook, Twitter, Tuenti, Google+... dira egungo sare sozial ezagunenak. Enpresek horietan zein hizkuntza erabili gomendatzeko, ikerketa proiektua jarri du abian Emunek. Hemendik gutxira edozein enpresaren kezka izango delakoan daude. Enpresa pribatuek sarean izan beharko lituzketen hizkuntza irizpideen inguruko hausnarketa egitea da ikerketaren helburua. Horretarako, sarean adituak eta arituak direnen iritziak bildu dituzte. Bestalde, hainbat enpresa pribaturen esperientziak ere jaso dituzte.

Administrazio publikoko erakunde eta langileentzako hizkuntza irizpideen jarraibideak zehaztuta daude, Jaurlaritzak Eusko Jaurlaritzaren gizarte-sareetako erabileren eta estiloaren gida plazaratu baitzuen. Enpresa pribatuei begira, hutsunea dagoela ikusirik, lanean ari dira Emunekoak. Nola jokatzen dute bada enpresa pribatuek? Enpresa bakoitzaren ezaugarriek baldintzatuko dute erantzuna: hizkuntza-politikaren nondik norakoak, bezero motak, merkatuak, baliabideak…

Sarean, www.lantalan.com helbidean daude hausnarketa honi buruz idatzitako artikulu guztiak, eta baita zenbait enpresaren azalpenak ere. Twitter bidez ere egin daiteke eztabaidaren segimendua: #sarekohizkuntzak etiketarekin. Jarraian dituzue aukeratu ditugun artikulu batzuen laburpen-laginak, hausnarketaren nondik norakoak ikus ditzazuen.

Kontu bakarra ala bi kontu?

Joxe Rojasen artikulua izan zen hausnarketaren abiapuntua: Gure erakundea edo enpresa sare sozialetan badago, zenbat kontu erabili? Bakarra bi hizkuntzatan? Bat hizkuntza bakoitzeko? Oihartzuna izan zuen artikuluak sarean eta ekarpen interesgarriak jaso zituen. Hemen duzue gaiaren nolabaiteko laburpena.

Abiaburu gisa, honako hau aipatzen da artikuluan: hizkuntza irizpideak zehaztuta dituen enpresak –hizkuntza lehentasuna, laneko hizkuntza, kanpo komunikazioa…– sare sozialetan ere ildo berari eutsi behar diola, sare sozialak komunikaziorako beste kanal batzuk dira eta.

Enpresak sare sozialetan nolako jarraitzaileak nahi dituen aztertu beharra ere aipatzen da artikuluan, enpresaren hizkuntza aukerak berak irudi bat sortzen baitu jarraitzaileen artean. Enpresak erabakiko du mezuak erdara hutsean idatzi, elebitan edota euskaraz baino ez. Irizpide orokor gisa, ahal den guztietan euskara baino ez erabiltzearen aldeko apustua egiten du Rojasek.

Enpresaren xede-taldean erdaldunek pisu handia dutenean, sare sozialetan nola joka daitekeen ere proposatzen du egileak. Komunikazioaren ikuspegitik, hizkuntza bakoitzak bere kontua izatea logikoa dela aipatzen du, eta bi galdera egiten ditu: zertarako ‘zikindu’ jarraitzaile ez-euskaldunaren pantaila ulertuko ez dituen kontuekin? Zertarako bidali euskaldunari mezuak bi hizkuntzatan errepikatuta? Planteamendu horri euskararekiko konpromisoaren aldagaia txertatuz gero, sare sozialetan jardun oso zabala ez duten enpresetan, euskara eta gaztelania kontu bakar batean uztartzeak ikusgarritasuna ematen diola euskarari aipatu du Rojasek. Hartara, erdaldunek enpresa euskaraz ere mugitzen ikusiko lukete, eta enpresa ondo ezagutzen ez duten bezero euskaldunek euskaldun gisa identifika dezakete enpresa. Informazio asko sortzen duten enpresentzat, mezuak bikoiztea kaltegarria izango litzatekeela aipatzen du egileak, eta horrelakoetan hizkuntzak banatzea lagungarria gerta daitekeela.

Oro har, kontu bakarraren alde egiten du Joxe Rojasek, egingarria eta arrazoizkoa den kasu guztietan. Kontu bakar horretan, mezuak lehendabizi euskaraz sartuko lituzke, eta euskarazkoak eta gaztelaniazkoak mezu banatan, ez biak mezu berean sartuta.

Artikulu horretan Joseba Kamiok bere blogean idatzitako artikulu baten aipamena ere egiten da. Komunikazio korporatiboaren Hizkuntza Politika izenburupean bere proposamena egiten du egileak. Sare sozialei dagokienez, oro har, hizkuntza bakoitzak bere kanala beharko lukeela aipatzen du. Ekarpen gehiago ere idatzi dira artikulu honen harira, eta era askotako iritziak daude. Erantzun errazeko galdera ez dela, argi dago.

Hizkuntza formala ala lagunartekoa?

Josu Bergara Burutü komunikazio eta publizitate agentziako kideak enpresek sare sozialetan hizkuntza formala edo lagunartekoa erabiltzearen inguruko gogoeta egin zuen Nolako marka, halako hizkuntza erabilera artikuluan. Galderari erantzunez, hizkuntza erabilera enpresa bakoitzaren publikoaren araberakoa izango dela adierazten da. Lehenik, bezeroa bera ondo aztertu eta ezagutu behar du enpresak: geografikoki non dagoen, adina, sexua… Era berean, komunikatzeko erabiltzen diren bide guztien koherentzia eta helburu bateratua argi izatea ezinbestekotzat jotzen da: nola hitz egin eta norentzat hitz egin. Sare sozialak norentzat bideratuta dauden zehaztuta, enpresak erabakiko du bezeroarekiko harreman urruna mantendu ala gertutasuna adierazi; hizkuntza formala ala informala erabiliz. Eta euskaraz aritzerakoan, euskara batuan ala euskalkian idatzi behar da? Euskalkia aukeratuz gero, etxeko hizkeran ala formalago? Zer egin hartzaile mota asko dituen enpresan?

Ternua enpresaren esperientzia

Ternuak (kirol arropa enpresa) hiru hizkuntza erabiltzen ditu sare sozialetan: euskara, gaztelania eta ingelesa. Juan Luis Azkarate Ternuako community managerrak sareko hausnarketan azaldu zuen enpresaren hizkuntza kudeaketa. Sare sozialak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez elikatu eta kudeatzen dituzte. Kanal hirueledun bakarrak erabiltzen dituzte, Facebook eta Twitterren, batez ere. Alde batetik, logistikaren ikuspegitik, hizkuntza bakoitzeko kanal bat izateak denbora eta lan gehiago dakarrela aipatzen dute. Bestetik, Ternua markaren inguruan sortutako komunitatea bakarra izanik, garrantzitsua iruditzen zaie haien arteko harremanak mantentzea. Hau da, ez dute marka-komunitatea zatikatu nahi hizkuntzagatik. Azkenik, azaldu zuten nazioartekotasunak indar handia ematen diola markari, enpresak mundu osoan saltzen baitu, eta sareak mugen gainetiko nazioartekotasun horri ikusgarritasuna ematen laguntzen diela.

Ez dituzte mezu guztiak hiru hizkuntzetan sareratzen, baina hiru hizkuntzak asko agertzen dira. Twitterren ez dituzte hizkuntzak nahasten, Facebooken batzuetan bai, ordea. Mezu laburrak idazten dituztenean bi edo hiru hizkuntza nahasten dituzte mezu berean, sarrera gehiegi ez errepikatzearren. Testu luzeak idazten dituztenean, aldiz, gehienetan Facebookeko sarrera bakoitza dagokion hizkuntzan joaten da.

Emunen asmoak

Emun enpresak, sare sozialei buruz Interneten egin diren hausnarketak bilduko ditu. Bestalde, haren asmoa da, enpresaren batek sarerako hizkuntza irizpideak ezarri nahi baditu, hori egiteko metodologia prestatzea. Apirilerako enpresentzako gomendioen gida osatuko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara lan munduan
EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza kopurua espainolezkoarekin parekatu nahi du Jaurlaritzak

EHUn Medikuntza euskaraz ikasteko plaza gehiago behar al diren galdetuta, hori EHUk erabaki behar duela erantzun zuen berriki Jaurlaritzak. Orain, ordea, datorren ikasturterako Medikuntzan 40 plaza gehiago eskaintzeko akordioa egin du Jaurlaritzak unibertsitate publikoarekin,... [+]


2024-10-23 | Leire Ibar
Getxoko udaltzain berrien erdiak soilik jakin beharko du euskaraz

Getxoko Udalak udaltzainen hamar lanpostu berri sortzea adostu du EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek hitzartutako aurrekontuaren barruan. Hamar lanpostuetatik euskararen B2 maila bostek soilik egiaztatu beharko dutela adierazi du Udalak.


Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


Eibarko udaltzain bat euskararen ezagutzatik salbuetsi du Donostiako epaitegi batek

Udaltzaina 1992tik ari da lanean euskararen eskakizuna zuen lanpostu batean, eta egonkortze prozesua eskatzen duen lehiaketan euskarak baldintza gisa jarraitzen zuen. Udaltzainak helegitea jarri dio derrigortasun horri eta epaileak arrazoi eman dio.


227 lanpostu kolokan Bizkaian euskara eskakizunengatik

Bizkaiko Foru Aldundiko langileak egonkortzeko bi prozesu eten ditu EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren menpeko administrazioarekiko auzien epaitegiak. Epaiak ez dira irmoak.

 


Ez dute euskara jakin beharko Donostiako Udaleko bi sailetako zuzendarik

Salbuespenezko prozedurak abiatu dituzte bi zuzendari izendatzeko, eta ondorioz ez dute euskara mailarik egiaztatu beharko. LAB sindikatuak salatu du egoera, eta azaldu du azken hiru hamarkadetan udal langileak euskalduntzeko egindako “ahaleginak zapuztuko” direla.


Berritzeguneetako lanposturako proba gaztelaniaz egin ahal izango da, deialdia aldatu baitu Jaurlaritzak

EAEko Berritzeguneetan hurrengo ikasturtean lan egiteko deialdira aurkezten diren irakasleek aldaketa bat ikusiko dute beren lana ahoz defendatzeko jarraibideetan: aurreko deialdian “defentsa euskaraz egingo da” zioen lekuan, orain dio “defentsa ahal bada... [+]


Diskriminazioaren aurka, pazienteak erdigunean

Naziometroaren arabera herritarren %56k uste du arreta euskaraz jasotzeko aukera izatea eskubide bat izan beharko litzatekeela; eta %32,5ak uste du ezetz.


“Jakinda mediku euskalduna nahi dugula, lasai asko jartzen digute erdalduna”

Osasunbidean dauden hizkuntza eskubide urraketez mintzatu da Joseba Otano Administrazioan Euskaraz taldeko kidea.


Epai euskarafobo berria
34 zaintzaile publikori oposizioetan euskara eskatzea legez kanpokotzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Uliazpi Fundazioan 34 zaintzaile plaza betetzeko oposizioetan euskara eskatzea zilegi zela eta ez zela diskriminatzailea ebatzi zuen iaz Donostiako epaitegiak. Orain ebazpen hori bertan behera utzi du EAEko Auzitegi Nagusiak, langile publiko hauei... [+]


Zergatik ez du Jaurlaritzak errekurritu udaltzainei gutxieneko euskara mailarik eskatzen ez dien epaia?

Ana María Martínez epaileak irailean ebatzi zuen udaltzainek ez dutela zertan B2 euskara maila ziurtatu; orain epaia berretsi eta bi hilabeteko epea eman du berriro onartzeko hizkuntza eskakizunagatik 2021ean Arkautiko lan poltsatik kanpo gelditu zirenak. Irailean... [+]


Eguneraketa berriak daude