Tempo lasaiaren eta distortsioaren arteko sentiberatasuna

  • Muy Fellini :: La ciudad de las palmeras.

    Gor.

    Iraupena: 46’02’’.

    9 euro.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Iruñeko bikoteak (bateria, gitarra eta ahotsa oinarrian) indie deritzon mantu zabalaren pean idazten ditu kantak, iraganean beste proiektu batzuetan jorratutako estilo gogorretatik urrunduz. Harrituta utzi nau istorioak kontatzeko erabilitako errezitatu-tonuak, pop-ean erabat finkatuta. Eta tempo oso neurtuak nagusi badira ere, bada intentsitatearekin jokatzeko tentaziorik, baita noisearen distortsio bihurririk eta Neil Youngen tamainako gitarra basatirik ere. 1990eko hamarkadan gogor finkatutako koordenatuez hitz egiten ari garenez, saihestezina da Dinosaur Jr., Yo La Tengo edo Los Planetas gogora ekartzea, baina emaitza aberatsagoa da, aipatutakoez gain, mugaldeko ezaugarriak ere badituelako. Eta gaztelaniaz idatzitako hitzak sentiberak dira, gaztaroko tontakeriarik gabekoak.
Edu Ugarte - Muy Fellini
Edu Ugarte: "Gaur egungo indie-ak ez nau erakartzen, guztia pentsatuta, bideratuta eta egituratuta duelako"

“Palmeren hiria ez zen bizitzeko leku onena”. Nolakoa da Iruñea talde batentzat?

Ez da Madril ezta Bartzelona ere, hemen ez dira halako gertaerak ematen, baina ondo dago. Aukerak aurkitzeko kanpora jo beharra duzu, baina luzaroan onuragarria da. Hirietan gaur onena dena bihar zaharkitua gelditu da, gauzak azkarregi doaz eta hori nekagarria da.

“Tristura honek zitala egiten nau”. Baina hori gabe aurkituko zenukete inspiraziorik?

Ez, arrazoi osoa duzu. Pozik egon gabe kanta alai bat egiteak ez du emaitza onik ematen. Agian saiatu gaitezke whisky, rock-and-roll eta bikini-festei buruz idazten, baina seguruenik ez zen oso sinesgarria izango.

“Malenkonia eta neurtutako errealismoa”. Taldearen definizio aproposa?

Bai, baina orain aldaketa prozesuan gaude eta zuzenekoak gogortzen hasiak gara.

Zuenak moduko diskoek erakusten dute indie-ak kolore asko dituela?

Indie etiketa asko prostituitu da azken urteotan. Gaur egungo indie-ak ez nau asko erakartzen, guztia pentsatuta, bideratuta eta egituratuta duelako. Lehen irekiagoa zen.

Dinosaur Jr. eta Yo La Tengo, alderdi basatiak eta poperoak dituzten bi talde horiek oso barneratuta daude zuen kromosometan…

Bai. Gure bi talde gustukoenetakoak dira, izugarrizko ibilbidea dutenak. Yo La Tengorekin asko identifikatzen gara; gai dira abesti oso gitarreroak eta oso lasaiak egiteko, eta diskoz disko erabat aldatzen dira. Musikarekiko ikuspegi hori daukagu, ez lerrokatzea eta unean uneko konposatzeko sena ez mugatzea.

Transformación, El verano... Neil Youngen “Mirrorball”-ek asko eman dizue, ezta?

Neil Young gure lehen diskoa bideratzeko oso garrantzitsua izan zen. Eta entzunaldi horietako batzuk Transformaciónen islatzen dira, bai. El veranori dagokionez REMen Automatic for the people lanaren oihartzunak dituela esango nuke.


Azkenak
Birundaren aldeko manifestazioa egin dute Donostiako Parte Zaharrean barrena

Pasa den asteko "kaleratze ilegala" salatu dute hainbat herritarrek, ostiral arratsaldean.


2025-03-31 | Ahotsa.info
Burlatako Gazte Asanbladak gaztetxearekin jarraitzeko akordioa iragarri du Udalarekin

Manifestazio jendetsu batek herriko kaleak zeharkatu ditu, Poliziaren gehiegizko dispositibo batek zainduta, gazteek kudeatutako guneen defentsan eta Gaztetxeak erasoen aurrean defendatzeko. Manifestazioaren amaieran, publiko egin dute iragarpena.


2025-03-31 | Usurbilgo Noaua
Zaintza eredua eraldatzeko ahalegin betean segitzen du Usurbilek

Usurbil herri zaintzaileagoa izateko lankidetzan ari diren herrikide, eragile eta erakundeen talde argazkia duzue albiste honi atxikitakoa. Larunbatean Sutegin egindako "Usurbil, herri zaintzailea" izeneko ekitaldian atera genuen. Norabide horretan herri hau egiten ari... [+]


analisia |
Save the Children, saldu bonbak (II)

Historia errepikatzen dela idatzi zuen Marxek, “lehenik tragedia gisa, gero fartsa moduan”. Armagintzaren eta militarismoaren inguruan errepikapen hutsa ez, espiralean goraka doan buklea ari gara bizitzen, fartsatik asko duena, eta tragedian amaitzeko gero eta aukera... [+]


Miranderi buruzko zikloa abiatuko dute Iruñean, bere obraz eta figuraz gogoetatzeko

Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.


2025-03-31 | Garazi Zabaleta
Errekauek
“Errekauek” eta “enkarguk” etxean jasotzeko proiektua Azpeitian eta Azkoitian

Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]


2025-03-31 | Jakoba Errekondo
Ohea berotzearen teknika

Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.


Apirila, zikloaren hasiera

Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]


2025-03-31 | Nagore Zaldua
Udaberrian sakura loreak eta itsas-tomateak

Itsasoan badira landareen itxura izan arren animalia harrapari diren izaki eder batzuk: anemonak. Kantauri itsasoan hainbat anemona espezie ditugun arren, bada bat, guztien artean bereziki erraz atzemateko aukera eskaintzen diguna: itsas-tomatea.


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Eguneraketa berriak daude