Mintzo den luma

  • Kriseiluaren argipean :: Anxel Fole.

    Itzulpena :: Josemari Navascués.

    Alberdania - Elkar.

    140 orrialde.


    10,80 euro.
Neguko hotzarekin batera, kaleak behe lainoz estalirik zeuden arratsalde batean, eta ilunabarrak dakarren isiltasunaz lagunduta irakurri nuen Anxel Foleren (1903-1986) liburua. Zenbait istoriok giro aproposa eskatzen dutelakoan nago, bai irakurriak eta bai kontatuak izateko. Hori da, hain zuzen ere, idazle galiziarraren Kriseiluaren argipean (Á lus do candil) ipuin bilduma osatzen duten hamabost narrazio laburren abiapuntua.

Lugoko hegoaldean, idazlearen bizitokia izandako Caurel lurralde basatia kokatzen da. XIV. mendeko dorretxe batean bizi diren ugazaba eta zerbitzariak sutondoan hasi dira kontu kontari, elurtea noiz igaroko den zain. Narratzaile anonimoen bitartez, Folek Caureleko herri tradizioak gorde dituen istorioak ezagutzera ematen dizkigu eta, aldi berean, berak asmatutako beste batzuk gehitzen ditu. Liburu honen berezitasun nabarmenetariko bat, idazleak ahozko tradizioaren ohiko freskotasuna zein bat-batekotasuna maila idatzian ere zaintzeko erakutsi duen gaitasunean datza. Irakurlea entzule bilakatzeaz gainera, tokian tokiko eta kriseiluaren argipean kontatzen ari den istorioaren lekuko eta partaide bilakatzen da, narratzaileak etengabe baliatzen dituen hurbiltasun zein konplizitatezko formulen bitartez.

Kanpoko elur malutek leihoko kristalean talka egitean ateratzen duten zarata, mendietan barrena dabiltzan otsoen uluak, etxe barruko argi ahula edota haizearen presentzia ezkutu misteriotsuaren arteko konbinazioak, irudimenaren mundurako ateak zabaltzeko prestatzen gaitu; sorginak, mamuak, hildakoak eta, oro har, sinbologia sakoneko objektuak (kartak, hildakoen erretratuak, idazkiak, ispiluak...) eguneroko bizitzako gertaeretan txertaturik agertzen zaizkigun elementuak izanda ere, errealitateari ukitu magiko bat eman nahian bezala ageri dira. Ipuin batzuek amaierako moraleja modukoa dakarte (Anton de Cidran edo Hildakoek gaztelaniaz hitz egiten zuten) eta beste batzuek aldiz, ametsa espresabide dutenak bereziki, giza inkontzientearen indarraz mintzo dira, interpretazio desberdinetarako aukera eskainiz (Arxemiro, Aleluia! edo Ispilua).

Isiltasuna da nagusi. Soinu bakan bat baino ez da entzuten. Anxel Foleren luma da, kriseiluaren argipean, hizketan hasi zaiguna.

Azkenak
2025-01-19 | Urtzi Ugalde
Agur, amatxu

Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.

Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]


Amatasunaren giltzarik gabe

AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea:  Elena Diaz.
Zuzendaritza:  Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]


Bayrouren aurkako zentsura mozioak porrot egin ondoren, Herritar Fronte Berria zatituta dago

Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.


2025-01-17 | ARGIA
Hasi da denboraldia, Saizarren eta Alorrenenean txotxa irekita

Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.


Iruñeko Erorien Monumentuaren eraispena eskatzeko manifestazioa egingo dute larunbat honetan Iruñean

Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]


2025-01-17 | Oihane Artetxe
Urratutako haurtzaroa: indarkeria instituzionala gure testuinguruan

Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]


2025-01-17 | ARGIA
Spoiler, gurasokeria, ziborg, santujale eta guakamole, Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken eguneratzeen artean

2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.


Jesus Carrera “diktadurak sortutako egoera bidegabeen biktimatzat” aitortu du Hondarribiko udalak

Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.


Tokiko espezieekin osatutako basoa landatzeari ekingo diote igandean Arrankudiaga-Zollon

Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.


2025-01-17 | Antxeta Irratia
Dagoeneko 1.000 autoinkulpaziotik gora bildu ditu J’accuse kanpainak

Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]


2025-01-17 | Gedar
Soraluzen ‘desokupei’ aurre egiteagatik deklaratu beharko du lagun batek

 Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.


Ezezkoa eman dio Eskoriatza eta Aramaio arteko parke eolikoari Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.


Bizkaiko Foru Aldundiko langileen eta euskararen alde elkarretaratzea egin dute Bilbon

Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.


Eguneraketa berriak daude