Turista izatea lotsagarria da. Edo lotsagarri sentitzen dugu, eta dosi txikietan baizik ez dugu turista izatea onartzen. Egiazko turistak, turista osoak, ondokoak izaten dira, bertzeak, itxuraz gure antzekoak izan baina barnean (guk badakigu) gu ez bezalakoak direnak: halako tokitara joan ginen oporretan, baina turistikoegia iduritu zitzaigun; edo halako museotan ez genuen sartu nahi izan, turistaz mukuru zegoelako (hondar esaldian, irakurle maitea, nazka punttu batekin ahoska ezazu turista hitza).
Turismoa faltsukeria hutsa da, fikzio hutsala, eta, horregatik, kilikak eragiten dizkigu pentsatzeak eskuar dugula egiazko esperientzia zirraragarriren bat. Hoteletan gotortuta, aldez aurretik prestaturiko ibilbideetan katigaturik, zapaltzen dituen tokietako egiazko biziak ihes egiten dio turistari. Izan ere, bidaietatik, turista izatetik gelditu eta halako benetakotasuna (esperientzia kitsch hori) bizi izan genuenekoa izaten dugu oroitzapen kuttunena: bakarrik pasieran ibili eta (demagun) Erromako auzo batean jendea mandatuak egiten ikusiz hotzikara sentitu eta bidaiariaren mozorroa jantzi uste izan genuenekoa.
Turismoa ahanzturarako gonbitea ere bada. Gida turistikoetan, historia edertu eta dotoretu egiten da, gatazkak samurtu eta ertzak leundu. Bisitariari informazioa eman behar baitzaio, baina haren oporrak mikaztu gabe: ahaztu, beraz, historiako etsaigoak, atzendu iraganeko gerlak eta gaurko desadostasunak. Ongi pasatzera etorri zara, ez politika ikastaro bat egitera.
Fiturren, Yolanda Barcinak gazteluen ibilbidea aurkeztu berri du, kanpotarrak Nafarroara erakarri nahian edo. Adierazi zuenez, aurtengo aukera probestu behar dugu erakusteko gure historiaz harro gaudela. Izanen da ibilbide horren kontura eskandalizatuko denik; ni, ordea, nago gazteluen ekimen horrek islatuko duela hobekien Nafarroako gobernuan historiaren gainean duten ikuspuntua.
Imajina dezagun: hiru dataren bidez (1212, 1512, 2012), narrazio historiko zirritu gabea eskainiko zaio bisitariari: lehen hartan, nafarrek gainerako espainolekin batera birkonkistan funtsezkoa izanen zen garaipen batean parte hartu zuten; bigarrenean, Nafarroak azkenean bat egin zuen Espainiarekin; aurtengo honetan, mende luzeetako espainiartasun hori ospatzeko tenorea ailegatu da. Narrazio perfektua, beraz. Eta, turismoaren kanonek eskatzen duten bezala, ahantziak geldituko dira barne gatazkak, isilaraziak desadostasunak, baztertuak ikuspuntu alternatiboak.
Antola lezaketen kongresu bakar batek ere ez luke hain garbi adieraziko UPSNko agintarien ikuspegi historikoa: iragana erraz irensteko goxoki bihurtu beharra dago, denbora pasa etorriko direnen kontsumo azkarrerako.
Izanen da naski kontrabertsioa aurkeztuko duenik, turista izaerari uko egiten dioten horiek bezala bertzelako auzoetara egiaren bila abiatuko denik. Nik, ordea, aski nuke baten batek, bidaiariaren benetako esperientzia (ezinezko) horren gibeletik ibili beharrean, aurkeztuko diguten bertsio ofizial hori hartu eta piezaz pieza deseginen balu. Ez hainbertze bertsio horren kopia negatiboa osatzeko eta bertze kontakizun josturarik gabea eskaintzeko, baizik eta narrazio (turistarena izan ala bidaiariarena izan) perfektu guztien izaera tranpatia erakusteko. Gure kontakizuna izan dadila memoriaduna eta akastuna, zuloz betea, etengabe eztabaidatua.
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
EAEko udal legearen euskararen arloko zenbait artikuluren aurkako epaia eman zuen Justizia Auzitegi Nagusiak 2023an, eta orain Gorenak berretsi du. Eusko Jaurlaritzak ez du garaiz aurkeztu epaiaren aurka egin zezakeen helegitea.
Lekeitioko Udalak jakinarazi du bandako zuzendariak tratu txarrak eman izana jaso dutela, hainbat testigantzaren bidez. Udalak azaldu du, Eusko Jaurlaritzaren aholkuak jarraituta, hainbat pauso eman dituztela, besteak beste, zuzendariarekin hitz egin, eta testigantzak jaso... [+]
Zibilentzat antolatutako txangoak igande honetatik aurrera egin ahal izango dira, printzipioz astebetez, eta egunero bi ateraldi antolatu dira. Sarrerak berehala agortu dira.
Orain arte uste izan dugu Erdi Aroan eta inprenta zabaldu baino lehen liburuak kopiatzeaz arduratu zirenak gizonezkoak zirela, zehazki, monasterioetako monjeak.
Baina Bergengo (Norvegia) unibertsitateko ikerlari talde batek ondorioztatu du emakumeak ere kopista... [+]
Florentzia, 1886. Carlo Collodi Le avventure de Pinocchio eleberri ezagunaren egileak zera idatzi zuen pizzari buruz: “Labean txigortutako ogi orea, gainean eskura dagoen edozer gauzaz egindako saltsa duena”. Pizza hark “zikinkeria konplexu tankera” zuela... [+]
Ospitaletik irten eta berehala prentsaurrekoa eman du Iker Aranak, Errekaldeko gaztetxearen aurrean. Gaztetxearen desalojoan ertzainek "neurrigabeko indarkeria" erabili zutela salatu du, eta salaketa hurrengo egunetan aurkeztuko du.
Aposapo + Mäte + Daño Dolor
Noiz: apirilaren 5ean.
Non: Markina-Xemeingo Akerbeltz Gaztetxean.
---------------------------------------------------------
Erosketetarako orgatxoa barazkiz beteta egin dut gaztetxerako bidea, eta haiek mozten eman dugu iluntzea... [+]
Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]
Laura Macayaren liburua ekarri du euskarara Katakrakek. Amaia Astobizak itzuli du, feminismoaren baitako eztabaidak ireki eta beste begirada batzuetatik ekiteko helburuarekin.
Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.