Gure bilantziko nazionalaren jatorria konplexua da. Antonio eta Juan Kruz De la Fuente anaiek jarri zuten abiapuntua Gabon kantak sortu zituztenean XVIII. mendearen hondarretan. Durangar hauek –dantzari eta bertsolariak biak, Juan Kruz txistulari ere bai– abesti mordoska sortu zuten.
Herriaren memorian gorde eta, ehun urte geroago, Bartolomé Erzilla musikari durangarrak partituran jarri zituen. Hala ere, XX. mendearen hasieran ez ziren oso ezagunak. Resurreción Mª Azkuek Otsandion bertako bi laguni bertsio bat jaso eta, ohi zuen bezala, hizkuntza aldetik zuzenketa batzuk jarri zizkion. Jesús Guridik, 1920aren inguruan, ahots eta pianorako bertsioan argitara eman, eta geroago abesbatzetarako harmonizatu. Azken egokitzapen honen bitartez zabaldu eta itsatsi da Euskal Herri osoko memoria musikalean. Bide konplexua egungo bilantzikora iristeko, mundua eta bizitza bezalakoa.
* * *
Mundua eta bizitza konplexuak dira eta ulertzeko ahaleginak ez du sinplekerietarako tarterik uzten. Konplexutasuna, ordea, ez da aitzakia inork bere burua indefinizioan utz dezan, bizitzako arazo garrantzitsu guztietan aukeratu egin behar delako.
Horrelaxe gaude egun hauetan, preso eta biktimen kontuan, egunero hedabideetan batzuen eta besteen aldeko aldarrikapenak entzun behar ditugularik. Propaganda, kontu honetan, bereziki mingarri gertatzen da. Pertsona askoren sufrimendu mingotsaz ari garelako, saminduraren ertzean bizi den pertsona ugariren alorrean. Eta propagandazaleak, euren bitartekari kazetarien laguntza zabarraz normalean, jo eta ke aritzen dira gure belarriak, eta batez ere gure bihotzak, garrazkiro astintzen. Aukeratu beharra dago.
* * *
Herritarren oroimenak gorde du Francoren garaian poliziak egindako gehiegikeria askoren gomuta. Familiako, auzoko eta adiskide askok pairatutako tratu txarrak, baita Espainiako poliziak hildako lagunak ere.
Gogoan ditu torturatutakoak, inongo errurik gabe espetxeratutakoak, euskal kulturaren alde jarduteagatik neurririk gabeko erasoak hartutakoak, seme-alaba ikusi ahal izateko milaka kilometro egin behar izan dituztenak.
Abertzale hainbaten gupida eza ere sentitu du, inor akabatzen zutenean edo jazarpena eragiten ziotenean. ETAren biktima askoren begi izutuak nabaritu ditu hurbil. Amorratuta batzuetan, espantuz besteetan egoeraren zentzugabekeria ulertzen ez zutela.
Horien artean adiskide maiteak izan ditu, baita urrutitik ere ikusi nahi ez zituenak ere. Melitón Manzanas torturatzaileak Kongresuko Urrezko Domina duela jakiteak ezinegona sortu dio. Eta Franco edo Fraga Iribarne ohean hiltzea, inongo barkamenik eskatu gabe, nazkagarri gertatu zaio. Jose María Ryan, Miguel Ángel Blanco edo José Javier Mujikaren erailketak arbuiatu ditu. Baina denboraren ibilera lausotzen ari da oroitzapen pilaketa hau.
* * *
Orain, Bartolomé Erzillak, Resurrección Mª Azkuek eta Jesús Guridik egin zuten bezalatsu, herritarren oroimenak gordetzen dituen horiek denak partituran jartzeko garaia iritsi da. Denok batera kantatzeko moduko abesti hunkigarria sor dadin abesbatzarako moldaketa behar dugu. Gupidaren harmonia aldarrikatzen duen estetikan oinarritua, gure onenak etorkizunera proiektatuko dituen abestia. Guridi bezalako musika maisu handiak ekin behar lioke lan horri. Izango al da horrelakorik gure artean? Agertzen den bitartean, neure aukera egina dut: Hator, hator, mutil eta neska, etxera.
Aitor Esteban izango da EAJko EBBko hurrengo lehendakaria eta jeltzaleek salduko dute horrela, zuzendaritza berrituta, buruzagitza berria prest dagoela alderdiaren berrikuntza prozesuarekin jarraitzeko.
Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]
Gasteizko EHUko Farmazia Fakultateko irakasle batek sare sozialetan “mezu faxistak” zabaltzen dituela salatu du Ikama ikasle taldeak. Joan den irailean, EHUk Leioako Campuseko irakasle bat kanporatu zuen sare sozialetan zabaltzen zituen mezuengatik.
Belako, Chill Mafia, Eñaut Elorrieta, Fermin Muguruza, Ibil Bedi, J Martina, ØDEI, Olaia Inziarte, Nøgen eta Tatxers daude sinatzaileen artean. 237 musikariren zerrenda argitaratu dute.
Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.
Eraso faxistak, xenofoboak edo homofoboak gero eta ugariagoak dira Euskal Herrian ere, eta kezka barreiatu da han-hemenka. Behe Bidasoa da eraso horiek pairatzen dituen eremuetakoa, eta hor, zehazki, eraso edota ekintza gehienak Devenir Europeo (Europaren bilakaera) izeneko... [+]
Donostiako eta Gipuzkoako beste udalerrietako irudiak ikus daitezke unibertsitatearen webgunean.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
PSN, EH Bildu eta Geroa Bai talde parlamentarien sinadurarekin aurkeztu da gaur eta onartua izateko babesa izango du.
Iruñerriko IAk azaldu duenez, irakasle horrek ikasleak sexualizatu eta bortxaketak justifikatu zituen. Aurreko ostiralean eserialdi bat egin zuten eta sinadura bilketa bat izan dute martxan, irakaslea botatzeko.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Le Tampographe Sardon enpresak salgai ezarria du 24 laidoko zigilu-kutxa. Sarean eskuragarri da. Ximun Fuchs aktoreak du hautaketa lana egin, irainak "lan tresna" baitira beretzat.
Aktibisten ezinegonak bildu, eta horiek kolektiboki lantzeko gida bat sortu dute zenbait aktibistek. Besteak beste, estresa, beldurra, frustrazioa eta nekea landu dituzte.