Hauskorrak eta beharrezkoak

(Dani Blanco)

Behin eman zioten sari bat Argiari eta zerbait esateko eskaini ziguten denboran, saria eskertzeaz gain, esan nuen botere publikoek ez dituztela ondo zaintzen euskarazko hedabide ez publikoak.

Eta esan nuen, besteak beste, euskarazko hedabideok merezi genuela etxeko elektratresnek, altzariek edo autoen gurpilek adinako begirune. Krisia zela eta horiek eta beste sektore batzuk ere laguntza jasotzen ari zirela diru askorekin, baina gu ez. Gure kasuan laguntzek behera egiten zutela.

Kontua da, hitzaldiaren ondoren, jadanik tertulian ari ginela, agintari bat hurbildu zitzaidala haserre, nire hitzaldia ez zitzaiola batere gustatu esanez; ahalegin handia egiten ari zirela eta nire balorazioak ez zitzaizkiola batere justuak iruditzen. Gaineratu zuen, halako ekitaldiak ez direla halakoak esateko lekua, hura festa giroan egiten zela, ondo pasatzera gindoazela hara, eta lekuz kanpo zegoela esandakoa.

Nik erantzun nion ez nengoela ados esaten ari zenarekin, esandakoa kritikoa zela, baina beti errespetuz esandakoa; eta baietz, halako ekitaldiak ere badirela hausnarketa eta kritikarako lekuak.

Orain badakit ondo egin nuela, murrizketen bidea nagusitzen ari dela han-hemenka eta jarraitu beharko dugula aldarrikatzen gehiago behar dugula. Eta jarraitzen dugu pentsatzen zergatik ote garen hain hutsalak errepide edo trenbideen alboan; edo ditugun kultur ekipamendu eder eta garesti horien alboan.

2011n sektorekook hainbat bilera egin ditugu agintariekin eta alderdietako arduradunekin, baina oro har uste dut ez direla egoeraz jabetzen, ez direla ohartzen zein ahalegin erraldoia eskatzen duen euskarazko hedabide ez publikoak aurrera ateratzeak; halako hainbaten desagerpenak zer suposa dezakeen.

Besteak beste, diru-laguntzetan %25 gehiago eskatzen genuen aurtengorako. “A zer larru sendoa, garai hauetan zer eta laurden bat gehiago eskatzen!”, pentsatuko zuten akaso. Baina %25 gehiago hori ez da iristen bi milioi eurotara instituzio guztien artean… 600 lagunetik gora langile dituen sektorean. Tabakalera eraikitzeak, adibidez, 56 milioi euro balioko du. Eta mantenuak urtero?
Azken 20 urteetan pauso handiak eman ditugu euskarazko hedabideetan, bai eskaintzan eta baita ere kontsumitzaile kopuruan ere. Baina oso hauskorrak gara, munduan hain preziatu eta beharrezko diren ekosistema asko moduan: asko kostatzen zaie eratzen, eta di-da batean desager daitezke. Beraz, nor txikituko ote du krisialdiak hurrengo haginkadan? Komunikazio mundukook esaten dugu bi krisi ditugula: negozio eredu aldaketarena eta oraingo krisialdi ekonomikoa. Baina, ez, hirugarrena ere badago: horien aurretik gure ohiko krisia dago, euskarazko hedabide ez publikook beti bizi izan gara krisian.

Eta hala ere, uste dut baditugula pozik egoteko arrazoiak. Krisiak sektorea bildu du, urtebetez elkar lanean aritu gara. Bai, badakit balorazio asko egin daitezkeela, baina gure artean orain arteko gehienak positiboak izan dira. Hemendik aurrera agian zailagoa izango da, gehiago zehazten hasi behar dugulako, gerrikoa estu dugulako eta seguruenik gehiago estutuko zaigulako. Edozer egiten dugula ere, Argiatik uste dugu jarraitu behar dela elkarlanari espazioak zabalik uzten. Ea gai garen.

Instituzioei dei bat, borondate gehien dutenei behintzat, EAEkoei: izan zaitezte zentzuzkoak eta bildu dadila HAKOBA hedabideekin eta erabaki daitezela gauzak zentzuz eta ez instituzio bakoitzak bere aldetik. Koordinaziorako erakundea da hori, ba bildu dadila eta jar ditzala diru-laguntzen politikak norabide egoki eta eraikitzaile batean.

Eta bakeaz ere hitz egin nahi nuen, egoera berriaz, gaur hemen ere islatua dagoena. Ez naiz luzatuko, bakarrik esango dut horrela askoz hobeto bizi garela denok, eta horrek izugarrizko balioa duela. Gehien sufritzen dutenek dakite ondoen hori. Baina hau ez da bukatu: ETAren amaiera ordenatua behar da, arazo teknikoak eta arazo politikoak bideratzeko, eta hori bake prozesu zintzo eta eraginkor batekin egiten da egokien. Gizarte moduan, herri moduan, sekulako aukera dugu begien aurrean, ea gai garen txukun baliatzeko.

 

ARGIA Sariak banatu aurretik emandako hitzaldia da honakoa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


Euskal hedabideen etorkizunaz

Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]


Elixabete Garmendia Lasa
“Aukera eta erronka modura bizi izan dut euskarazko kazetaritza lantzea”

Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.


Intuizioaren ebidentzia: erdara darabilten Euskal Herriko hedabideek bizkarra ematen diote euskarazko kulturari

Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]


Ane Urkiri izendatu dute ‘Naiz’ atari digitaleko zuzendari berria

Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]


2024-07-08 | Sustatu
Nola informatzen dira euskal gazteak? Sare sozialekin nagusiki, eta telebistan gero

Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]


Euskalerria Irratiaren izenean kontu faltsu bat sortu dute instagramen, iruzurra egiteko

Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori... [+]


2024-06-06 | Aiaraldea
Atxikimendu kanpaina abian, Amurrioko Udalak dirulaguntza itzuli diezaion Aiaraldea Komunikabideari

Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean. 


ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Eguneraketa berriak daude