Hordiak, umeak eta inozotasunaren linboan bizi direnak baino ez ei dira zoriontsu askoren ustetan. Tarteka-marteka, geure burua oreka psiko-afektiboei eusteko gai garenok ere, barrenak bare eta masailean barre jartzen digun egoera haizezko hori sentitzeko gauza ere bagara bizitzan, antza. Bestalde, beti esan izan da dirua dela zorionbidean jartzen gaituen metal preziatu bakarra, eta ez dela beste bidezidorrik (psikotropikoek ematen dutenez gain) erabateko zoriontasunera eramateko gai denik. Oraingo honetan baina, ez diruak ez erlijio-sinesmenak ez dute gizakia ezti-mamitan jartzeko gaitasunik. Erlijioa baztertuta eta diruari muzin eginda, zoriontsu izateko bide bakarra demokrazia dugu, demokrazia mendebaldar “marabilloso” hau, hain zuzen ere. Eta guk jakin ez altxorra non dagoen bilatzen! Edo horixe eman du aditzera, behintzat, ikerketa soziologiko “interesgarri” batek duela ez asko. Agian, mundu mailan nozitzen ari garen krisi ekonomikoaren mimenkadez edota zartakoez ahantz gaitezen-edo egina izango da azterlan zientifiko hau, murriztaldian espiritualagoak edo etereoagoak diren euskarriei oratuta, errealitate gordina bazter dezagun. Herrialde demokratikoenak omen dira, beraz, pozaren pozez egun guztian zehar ipurdiko esfinterrak estu eta gogor jartzen dizkiguten sistemak. Bestelakoek, nasaitu eta zirina baino ez ligukete eragingo uzkian. Eta badakizue esfinterrak estutzeak eiakulazio goiztiarra ekidin eta aluko giharrak indartzen dituela, bataren eta bestearen gozamen sexuala denboran luzatu eta zoriontasuna lortzeko bidean jarriz. Danimarka omen da mundu honetako herrialderik zoriontsuena, eta Zimbabue zorigaiztoena. Suizidio kopuru altuena duen herrialde izateak ere zorionbidean jartzen ei du herrialde hori, Danimarka alegia. Zimbabuetarrak, ostera, berez hiltzen dira, gosez eta tristuraz. Zorigaiztoz, jakina. Kilotan eta litrotan neurgaitza den egoera animiko-emozional etereo honek ere iparra eta hegoa jartzen ditu balantzaren alde banatan, eta pikutara jaurtikitzen ditu gure sasoi bateko uste inozoak ere. Hau da, herri txiroetako giza jendearenirribarrea zuria da (hau ironia Afrikako bizilagunentzat!), ez da zoriontsu bizi izatearen adierazgarri, esfinterra estu eta papao aurpegia izateko merezimendua Danimarka eta inguruko herriek baino ez baitute. Eta honek guztiak azken hausnarketa egitera narama. Euskaldunok dugun serio ospearekin bi ondorio garbi utzi dizkigu azterlan “bikainak”: hirugarren munduko herria gara edo gurean demokraziatik gutxi.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.
"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]
Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten.
Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen.
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]
Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]