Artabururen (Homo sapiens) bat gora behera, gero ere izango da artoa Euskal Herrian. Artoa, ahorako oinarrizkoa. Landareen haziak izan dira eta dira gure espeziearen elikaduraren funtsa. Garai batean ezkurra (Quercus robur), artatxikia (Panicum miliaceum) gero eta artoa (Zea mays) ondoren. Egun garia (Triticum spp) eta arroza (Oryza sativa) ditugu arto. Etorkizunean soia (Glycine max) edo batek daki.
Ez dira denak hazien zain izaten. Hazi horiek eman behar dituzten loreetatik jaten duenik ere bada. Eta ez bat, makina bat eta gehiago. Loretik jaten duten animaliak polinizaziorako erabiltzen ditu landareak. Txerrimoniak ordainetan.
Nonahiko gisara, Kuban ere bada ordain horien zorretan bizi direnak. Saguzarra eta landarea. Ez dakit zein generotako saguzar jendea den baina landarea bai, Marcgravia evenia. Hirurogeiren bat espezierekin Amerika tropikal osoan barreiatutako generoa da Marcgrevia hori.
M. evenia espeziea igokaria da, zuhaitz eta zuhaixketan gora aihenak luzatu eta lianak sortzeraino hazten da. Bereziki deigarriak ez diren lore zintzilikarioak ditu; hosto artean dilindan dauden horien nektarra eskaintzen dio trukean polena zabaltzen dionari.
Bere generoko beste batzuek txoriak, erleak, liztorrak edo muskerrak erabiltzen dituzte polena hedatzeko langintza honetan. Gure igokari kubatarrak, baina, saguzarrak ditu uztarri-kide. Eta nola erakarri saguzarra? Bera non dagoen nola arraio adierazi hegaztiari? Hostoekin. Jeneralean hostoak lauak dira argi gehiago harrapatu eta fotosintesian eraginkorrago izateko. Landare honen hostoak parabola formakoak dira. Saguzarraren ultrasoinu uhinak hosto laua baino 50 aldiz azkarrago aurkitzen du parabolikoa. Hosto parabolikoa eta, gosea asetzeko, aldameneko loreak duen nektarra. Bide batez aurretik bisitatu duen lorearen polena uzten dio eta lore horren polena hurrengoari eramango dio. Txerrimoniak ordainetan.
Egunak gauari gaina hartzen dio udaberriko ekinozioarekin. Aurten martxoaren 20an gertatu da, 22:59an, udaberriaren atea irekiz. Eki aurrizkiak gauza bera esan nahi du. Ordura arte gaua luzeagoa zen. Egun hartan egunak eta gauak hamabina ordu izan zituzten. Ordutik eguna... [+]
Eguraldia aspaldian dugu hizpidean jarria; klimarena, ordea, berri samarra da. Klima aldaketa zer den argitu behar handirik ez dago. Paisaia zer den azaltzea bai, horren premia gorriagoa da. Puri-purian dago klimaren aldaketaz hitzaldi, mahai inguru edota nazioarteko... [+]
Fruituak bildu eta dolarerako bidean jartzeko sasoia da. Udarea (Pyrus communis), sagarra (Malus x domestica), mahatsa (Vitis vinifera)... Bide motz eta azkarra dirudi baina makina bat itzulinguru eta hauen saihesbide landu behar dira fruitua muztio eta muztioa edari alkoholdun... [+]
Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek;... [+]
Laboreekin egiten diren ardoetara itzuliz, ezker-aihena (Humulus lupulus) kontserbatzaile eta dasta mikatzaren eransle dute. Laboreak eta ezker-aihena uztartzeak makina bat zurrustada gozo sortua du, kurka-kurka, batik bat garagardoaren herrialdeetan. Lagun batek azaldu berri... [+]
Gure etxean ezker-aihena izenarekin ezagutu genuen (Humulus lupulus). Izan ere, makina bat ezker-aihen landu da gure herriko errioaren erriberatan, garagardogintza hedatu zenarekin batera. Otsaihena, zerbeza-lorea, zerbeza-landarea, bier-belarra eta ezker-belarra ere deitzen... [+]
Udaberriak ekarri dit gaia sudurraren aurrera. New Yorkeko ikerketa gune desberdinetan lan egiten zuten C. Bushdid, M. O. Magnasco, L.B. Vosshall eta A. Keller zientzialariek 2014ko martxoan “Science Magazine” sonatuan argitaratu zuten artikulu batek zalaparta polita... [+]
Urte arteko egun xelebreak amaitu dira, lurretik sortutakoetatik jan eta edan batean osatzen diren egunak. Hobebeharrez, onenetik onenera janedan ere. Ustez. Kaba eta xanpain botila astunak erraz dantzatzen dira. Gaur egun askotarikoak badira ere eskuera, lehen beste upeleko... [+]
Egin du izotzak berea: azioa, txarkeria. Aspaldian ikusi gabeko izotz zuri galantak izan ditugu apirilaren bukaeran. Sator-lana baina agerian, inongo lotsarik gabe: azerikeria. Ikaragarria bota du Euskal Herriaren hegoaldean.
Mila gau eta bat gehiago ipuin sortaren antzera, azken 22 urteetako mila artikulu eta bat gehiago hauen kontakizuna aitaren batean igaro zait. Txoko honetan Gerezi sasoi aparta izenburua zuen lehen artikulu xinple hura idatzi zuen umemoko hari, Persiako ipuin sorta horretako Nur... [+]
Maiatz ederrari ekin diogu. Konturatzerako bero sapa azaleratzen diguten urteko egun luzeenetan gara. Urteko gau motzenak izango dira orduan, baina ikuskizun paregabea eskaintzen dutenak. Ez naiz ari jai txolinenei adarrak ipintzen dizkieten su-festa zalapartatsuez. Isilagoak... [+]
Uhaga edo ponpa izugarriak dira landareak. Zuhaitz handiak, zer esanik ez. Metro eta erdiko gerribuelta duen pago (Fagus sylvatica) batek egunero 400 litro ur behar ditu metabolismoari eusteko. 400 litro ur aurkitu behar ditu non edo han; sustraije ikaragarria garatzen du ur... [+]
Estimatzeko intentzio osoarekin sagardo botila bat ireki, edalontzia sudurrera hurreratu eta botila itxita izan duen tortotxaren usaina hartzea, horixe infernua!
Sekulakoa iruditzen zait aurtengo negua jo eta eskaintzen ari zaigun kolore sinfonia. Eguraldi xelebreagatik ote? Epel gozotik izotzera; lehorte punttutik uholdeetara. Ala neroni nabil halatsu, eta aurten begi berriak ditut...
Kosmopolita da getozka, Portulaca oleracea. Munduan barrena hara eta hona hedatu dugu, jakinaren gainean edo azpian, eta toki askotan ondo bizi da. Noranahitarra da, eta edonon nonahikoa. Dakigun guztia bezala, ez dakigu oso ondo nongoa den. Landareez ari garenean, ikaragarrizko... [+]