Quiénes son los mercados y cómo nos gobiernan (10. kapitulua, Icaria/ASACO, 2011).
Ezinezkotzat jo ohi bada ere, badago maniobrarako aukera krisialdiaren konponbidea finantza botereen (“merkatuen”) mendean jarri gabe kudeatzeko. Baina horretarako, ezinbestekoa litzateke Europar Batasunean ezarritako zenbait murrizketa (Egonkortasun eta Hazkunde Ituna, eta Euroaren Ituna) desobeditzea. Desobeditze horrek ez du zertan esan nahi automatikoki moneta komunetik irtetea. Baina, krisialdiaren konponbidea modu demokratiko eta sozialean kudeatu nahi bada, ezinbestekoa da azken hamarkadatan Europako herritarrei kendu zaien subiranotasuna neurri batean berreskuratzen hastea.
Lehenik, erabaki ekonomikoak hartzeko politikaren zentraltasuna berreskuratzea lehentasunezkoa da: gure baliabideen kudeaketa ekonomikoa prozedura demokratikoen bidez egiten dela bermatu behar da. Krisia kudeatzeko beste modurik ezin da martxan jarri, aurrez “merkatuen diktadura” delakoari aurre egin gabe. Horretarako, estatuetako nahiz Europako instituzioek benetan demokratikoak izan behar dute, eta gehiengo sozialaren zerbitzura jarduteko bokazioa izan behar dute, bankuen eta gainerako finantza inbertitzaileen alde jokatu ordez. Krisialditik irteteko jarraibideen oinarrizko elementuek herritarren babesa izan behar dute. Defizit publikoaren gehienezko mugari maila konstituzionala ematea muturreko kasua da. Alderdi politikoek ezin dituzte onartu herritarren gaurko eta etorkizuneko bizi baldintzei gogor eragiten dieten neurriak, herritarrek bozkatzeko aukera izan zuten programan ez zeuden neurriak. Kasu horietan, kontsulta lotesleak antolatzeko eskatu behar da, herritarrek neurriak babesten dituztela ziurtatzeko. Esaterako, Islandiak oinarrizko ekonomia gaietan erabakitzeko eskubidea eska daitekeela erakutsi du.
Finantza botereen bidegabeko autoritatetik libratzeko ezinbesteko beste baldintza estatuak inbertitzaile pribatuen mendetik aterako dituen finantzazio mekanismoak lortzea da. Estatuak baliabide eskergak mobiliza ditzake; arazoa da azken urteetan ahalmen horri uko egin diola.
Eta uko egin dio kontzesioak eginez herritar talde aberatsenei –ordaintzen zituzten zergak nabarmen jaitsi dituzte– eta bankuei –izugarri aberasten ari dira estatuak finantzatuz, instituzio publiko batek (Europako Banku Zentralak) ematen dizkien baliabideei esker–. Zerga politika sendo eta progresiboa, kapitalaren errentak (gure herrialdean lan errentak baino zerga gutxiago ditu) gehiago zergapetuko dituen politika berreskuratzeak, eta iruzurraren nahiz zerga paradisuen aurkako borroka irmo eta eraginkorrak, Estatuaren eskura dauden baliabideak asko haztea eragingo luke. Horren bidez, zorpetzeko beharra murriztuko litzateke eta, hortaz, finantza merkatuekin egun duen mendekotasuna.
Baliabide publikoak mobilizatzeko ahalmena berreskuratzea bereziki premiazkoa da egungo testuinguruan, ezinbestekoa baita Estatuak ondo bideratutako gastu programa sendoak abiaraztea. Batetik, baliabide publiko horiek herritar behartsuenengan krisiak eragiten dituen kalte sozialak arintzera bideratu beharko lirateke. Eta, bestetik, inbertsio publikoa ezinbestekoa da ekonomia suspertzeko eta enplegua sortzeko, gure ekoizpen eredua gizarte erabilgarritasun eta ingurumen iraunkortasun printzipioen bidez bideratuz.
Monetaren kudeaketak ere subiranotasun ekonomikoaren alde jokatu beharko luke. Herritarrekiko erantzukizunak beren gain hartuko dituzten banku zentralak behar dira, hartzekodunen (bankuen eta zorra duten beste eragile batzuen) ordezkari gisa jarduteari utziko diotenak. Estatuek behar dutenean, EBZk beren zor publikoa luzatu gabe eta interes tasa mesedegarriak ezarriz erosi beharko luke (egungo estatutuek diotenaren aurka), interes tasa murriztu horiek banku pribatuei eskaini ordez, banku horiek estatuak askoz kostu handiagoan finantzatuz aberasten baitira. Banku zentral arduratsu batek ez du finantza aktiboen errentagarritasun handia bermatu behar —horixe egiten du diru merkea bankuei, eta ez estatuei, utzita—, jarduera ekonomikoa suspertzen eta enplegua sortzen lagunduko duten moneta eta finantza baldintzak ezarri baizik.
Finantza arloan ere neurri garrantzitsuak hartu beharko lirateke, kudeaketa ekonomiko demokratiko eta eraginkorrerako maniobra tartea handitzen laguntzeko. Lehenik, banku eta finantza arautze zorrotza behar da. Finantza produktuei buruzko eta eragileek burutu ditzaketen eragiketei buruzko arauek oso zehatzak izan behar dute (“itzaleko banka” deritzona, inolako ikuskatzerik ez duten finantza jarduerak deuseztatzeko), eta, hala, espekulazio jarduerak edo, besterik gabe, arriskutsuegiak direnak saihestuko lirateke; gehiegizko arriskuek eragindako galerak, azkenean, herritar guztiengan sozializatzen direla baieztatu da. Abian dagoen pribatizazio prozesuaren aurka, banka publikoak bere tokia berreskuratzea funtsezkoa da, epe luzerako eta gizarte erabilgarritasunerako irizpideekin jarduteko gai izan behar du, eta ekoizpen eredua aldatzeko eta enplegua sortzeko lehentasunezkoak diren jarduera ekonomikoei arrazoizko maileguak eskaini behar dizkie. Horrek, estatuen finantza ahalmen handiagoarekin batera, finantza sektore pribatuaren aurrean autonomia lortzen lagunduko luke. Azkenik, kapital mugimenduak, finantza merkatuen artekoak nahiz herrialdeen artekoak, kontrolatzeko neurriak nahitaezkoak dira kapital horiek finantzatzen dituzten proiektuekiko gutxieneko konpromisoa izango dutela bermatzeko eta espekulazio jokaldiak saihesteko.
Merkatuen diktadura gaindiezina dela argudiatu ohi da. Herrialde batek espekulazioa oztopatuko luketen kapital kontrolak edo langileen aldeko lan araudia ezarriko balitu, inbertitzaileek herrialdea utzi eta jomuga erakargarriagoak aukeratuko lituzketela esaten da. Aitzitik, EBk egoera egokia eskaintzen du horrelako neurriak hartzeko. Gogoan izan EBko herrialdeen kanpo merkataritzaren ia % 70 Europako herrialdeetara bideratuta dagoela. Beraz, EBko herrialdeei eragiten dien kanpo lehia, nagusiki, kontinentean bertan dago. Horregatik, kideen arteko lankidetzan oinarritutako europar espazio ekonomikoa guztiz bideragarria litzateke: beheranzko joera duten lehien ordez —zerga beheratzeak, soldata murrizketak, erretiro adina luzatzea, finantza kapitalen kontrolik eza eta abar—, batera eta modu koordinatuan funtzionatuko duen espazioak, alboko herrialdearekiko epe laburreko lehia suntsitzailean oinarritzen ez den espazioak, guztiz aurkakoak diren neurriak ezarri ahal izango lituzke.
Zehazki, EBko herrialdeen arteko benetako integrazio ekonomikoak goranzko joera duen eta bat datorren lan eta gizarte eskubide eredua ezartzea ahalbidetuko luke. Langabeziaren arazoari dagokionez, lanaldia murriztu (soldatak murriztu gabe) eta lan bizitza laburtu liteke, eta, hala, orain dauden lanpostuak (eta irabaziak) modu bidezkoagoan banatuko lirateke. Gainera, ordaindutako lanaren banaketa orekatuagoak, ordaintzen ez diren lanen banaketa bidezkoagoa ekarriko luke (etxeko eta zainketa lanak). Gutxieneko soldatak nahikoa izan behar du bizi maila duina bermatzeko, eta, horregatik, Europako mailara iritsi behar du, maila altuenak erreferentziatzat hartuz.
Erabaki ekonomikoak hartzeko ahalmena berreskuratuta eta egun EBko herrialdeetan indarrean dagoen soldaten lehia mekanismoa indargabetuta, hiru hamarkadatan indarrean egon den eta krisialdian sakondu den soldaten doitze prozesua aldatzea posible litzateke. Hala, krisiaren kostuak modu zuzenagoan banatuko lirateke, errudunei egokituko litzaizkieke, eta langileek erosteko ahalmena eta azkenaldian murriztutako eskubide ekonomiko nahiz sozialak berreskuratuko lituzkete. Hauek dira ikuspegi ekonomikotik benetan demokratikoa izango den gizarterantz aurrera egiteko abiapuntuak.
EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]
Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]
Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]
Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:
"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]
Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]
Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]
Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik, Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.
Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]
Ekimenak erreferendum eskaera egin du eta Shirley Weber estatu idazkariak onartu. Orain, prozesuari jarraipena emateko, 546.000 sinadura lortu behar dituzte datorren uztailerako. Marcus Evansek egin du eskaera.
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.
-------------------------------------------
Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]
Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.