Iturria: Vivir en deudocracia
Islandia eta Irlandako krisi ekonomikoaren sustraiak molde batekoak dira, irtenbideak ordea oso desberdinak. Islandian herritarren erreboltak zorraren zati bat ez ordaintzea ekarri du eta Irlandan, aldiz, mobilizaziorik ez da izan apenas eta gobernuak EBk inposatutako doikuntza ekonomikoa onartu du. Ondorengo bi adibideak Vivir en deudocracia, Icaria-Asaco (Deudokrazian bizi) liburuaren lehen kapitulutik itzuliak daude, bertan Europako hainbat estatuk zorrarekiko bizi duten egoera deskribatzen da oso labur eta Griselda Piñero, Olivier Chantry eta Iolanda Fresnillok idatzia da.
Islandiako hiru banku garrantzitsuenak (Kaupething, Glitnir eta, batez ere, Icesave filiala medio, Landsbanki) 2003an pribatizatu ziren eta gogor jardun zuten finantza handien esparruan, batez ere funts oso espekulatzaileak sortuz. 2008ko krisiaren leherketarekin bat, banku islandiarrak hondoratu egin ziren. Eta beren bankuak pribatizatu eta justu bost urte geroago, Islandiako Gobernuak berriz nazionalizatu behar izan zituen. Prozesua oso argia da: 2003aren aurretik banku horiek irabazi itzelak zituztenez pribatizatu behar ziren, baina hondoak jota geratu zirenetik Estatuak bereganatu egin zituen, haien zorrak ere bizkarreratuz, eta 2008an zor horiek herrialdearen BPG baino hamar bider handiagoak ziren. Hau da, zor pribatuak nazionalizatu zituen. Eta hori egiteko Nazioarteko Diru Funtsarekin (NDF) zorpetu zen. 2008ko urriaren 4an NDFk erreskate plana iragarri zuen –2.100 milioi dolarreko mailegua– eta Islandiaren ekonomiaren “bizkortze programa”; azken honek babes sozialaren eta pentsioen aurka bete-betean jotzen zuten austeritate neurri oso gogorrak agintzen zituen, eta ondorioz ospitaleak itxi ziren, adibidez.
Aldi berean, Islandiako bankuetan –batez ere Icesaven– kontuak zituzten beren herritarrei kalte ordainak eman zizkieten gobernu britainiar eta holandarrak, eta ondoren operazioaren emaitza Islandiari pasatu zioten: 3.900 milioi euro. 2009aren bukaeran, Islandiako Legebiltzarrak “Icesave” legea onartu zuen, zeinaren arabera Erresuma Batua eta Holandari zor hori ordaindu behar zaiela aitortzen den. Baina mobilizazio handiek lege honekiko erreferendum loteslea lortu zuten, eta 2010eko martxoaren 6an islandiarren %93k legea atzera bota zuen. Islandiako Gobernuak akordio berri bat gauzatu zuen Londres eta Hagarekin, baina berriz bota zen atzera 2011ko apirilaren 11n1 egindako beste erreferendum batean. Lehenago aberastu ziren bankuen zorrak ordaintzeari uko egin diote herritarrek.
Herrialdeak ez zituen Icesaveko zorrak ordaindu, baina NDFren doikuntzaren menpe egon da 2011ko abuztura arte2. Oraindik langabezia handia eta bizkortze ekonomiko geldoa izan arren, NDFren ustez Islandiari inposatutako doikuntza programa arrakastatsua izan da. Ez du kontuan hartzen, ordea, Islandiak hobetu badu ez dela izan bere gomendioak jarraitzeagatik, baizik eta zorraren zati bat arbuiatuta, kapitalaren kontrola eta monetaren balio-galera eraginda, guztia NDFren dogma neoliberalaren aurkako norabidean.
Irlanda, “Tigre Zelta”, neoliberalismoaren defendatzaile amorratuenen ikur, enpresak erakartzeko zergak murriztean oinarritu zuen bere hazkunde ekonomikoa. Atzerriko inbertsioak langabeziari amaiera eman zioten eta 2007an %0ko defizita lortu zuen. Osasuntsu ziren diru kontu publikoak, baina burtsa, banku eta etxebizitza eremuetan burbuila larria zen haien atzean ezkutatuta. Bankuen likidezia hazkundeak familien kreditu galgarik gabea erraztu zuen, bereziki etxebizitza erosteko. Era horretan finantzatu zen higiezinen burbuila handi bat, ekonomiaren motore garrantzitsuena bihurtuko zena.
2008ko finantza krisiaren leherketak, higiezinen eta finantza burbuilen desegitea ekarri zuen, airean egindako gazteluaren hondoratzea eraginez. Enpresek ateak itxi zituzten edo herrialdetik alde egin zuten, langabeziak gora egin zuen (2008ko %0tik 2010eko hasierako %14ra). Familien ordainketa zailtasunak ikaragarri handitu ziren (krisiaren bezperetan, familien zorpetze maila BPGaren %90ekoa zen). Banku sistemaren porrota saihesteko, gobernuak bankuen gordailu guztien bermea bereganatu zuen, hau da, 480.000 milioi euroko diru kopurua (Irlandako BPGren hirukoitza). Higiezinen burbuilaren finantzazioan puntan aritu zen Allied Irish Bank nazionalizatu zuen gobernuak, harengan 48.000 euro injektatuz (BPGren %30 inguru). Inbertsio eta inportazioen beherakadarekin, zerga sarreren murriztearekin eta bankuen erreskateen gastu igoerarekin defizita 2009ko %14tik 2010eko %32ra iragan zen. Egoera horrek guztiak EBk agindutakora makurrarazi zuen Irlandako Gobernua eta, ondorioz, EBk berak eta NDFk emandako 85.000 milioi euroko mailegua onartu zuen, baina diru hau batez ere finantza sistemaren erreskaterako zen eta ez herriaren beharretarako. Emandako “laguntza”, oinarrizko zerbitzu sozialei eraso egin eta kontsumoaren eroste ahalmena murrizten zuen austeritate planarekin lagundua zetorren hemen ere (soldata eta gizarte zerbitzuen murrizketak, eta BEZaren %21erainoko igoera); honek kontsumoa murriztu eta ekonomia moteltzen du. Zorrarri buruz hasi den lehen ikuskaritza herritarrak azaleratu duenez, 1980ko hamarkadaren amaierako 20.000 milioi eurotik 40.000 milioi euro eskasera hazi zen 2007an, eta harez geroztik 91.000 milioi eurora iritsi da, batez ere zor pribatuaren finantzazioa medio.
Garrantzitsua da ohartaraztea NDT, EB eta EBZ hirukoak ematen dituen “laguntza” horiek maileguak direla eta interes tasa altuan eskaintzen direla. Irlandaren kasuan interes tipoa %7koa izan zen NDFren maileguetan eta %6,05ekoa Europakoetan.
---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
1. Gaur egun, Holanda eta Erresuma Batuko gobernuek auzitegietara joz berreskuratu nahi dituzte dirutza hauek; aldi berean, EBko atea ixtearen mehatxu egiten diote.
2. Paul Krugman, “Iceland Exits”, 2011ko irailaren 1ean (http://krugman.blogs.nytimes.com).
Duin bizi ahal izateko prestazio ekonomikoa jasotzen dutenak lupapean ditu, berriro ere, Eusko Jaurlaritzak: postontzia jarri du martxan, herritarrek modu anonimoan “jardun irregularren edozein susmo” jakinarazi dezaten, eta Lanbideko Kontrol Unitatea indartu du,... [+]
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.
Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]
Atera berri dituzte zerga bilketaren datuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru ogasunek, eta ikusi dugu inoiz baino diru gehiago jaso dutela. Berehala iragarri dute erreforma fiskalari buruzko gogoetarako beharrezko tartea hartuko dutela, ez dagoelako presarik, ezta premia... [+]
Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroen Ecofin kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ekarri dizkigu opari urte berriarekin. Pandemia ondorengo norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Europar Batasuneko 27 herrialdeetako ekonomia eta finantza ministroen kontseiluak arau fiskal zorrotzagoak ezartzea adostu du abenduaren 20an. Azken urteetako norabidea aldatu eta berriz ere inbertsio publikoa txikitzea eta herrialdeek murrizketak egin behar izatea ekarriko du... [+]
Bi alderdiek azaldu dutenez "elkarrizketak" abiatu dituzte zerga sistemaren inguruko erreforma egiteko. Helburuetako bat "progresibitatea handitzea" izango dela diote, baina prozesua udal eta foru hauteskundeen ondoren amaituko dela ohartarazi dute.
Mundu honetan ezer ez da ziurra, heriotza eta zergak izan ezik”. Benjamin Franklinek esan omen zuen 1789an eta, egia esateko, ez zaio arrazoirik falta. Erresuma Batuko lehen ministroaren zergak murrizteko proposamenak hondamendia ekarri zuen bertako ekonomian eta... [+]
Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]
Pertsona Fisikoen Errenten Zerga deflaktatuko du beste behin Eusko Jaurlaritzak urtarrilaren 1etik aurrera, oraingo honetan %5,5, Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez. Aditu eta ekonomialari askoren aburuz, baina, neurri horrek desberdintasun sozialak... [+]
Finantzen Euskal Kontseiluak pasa den urteko diru bilketaren berri eman du. 2020an baino gehiago bildu da, eta balorazio ezin baikorragoa da. Datorren urtean politika publikoak egiteko diru gehiago izango dute instituzioek. Ez dute gezurrik esan. Baina egin daiteke bestelako... [+]
Jakina da eskuduntzen auzia erabakigarria dela arlo ekonomikoan. Botere banaketa zehazten omen du. Eta zorrotzagoak bagara, boterea nork duen, eta beraz, nork ez duen ere ezartzen duela esan dezakegu. Eskuduntza nagusiak estatuek beretzat gorde dituzte, baina kapitalak du eredu... [+]