Amorrua dotoreziaz

  • Front Malabar :: Front Malabar

    Autoekoizpena

    Iraupena :: 18´13´´

    12.20 euro.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Talde gazte hau osatzen duten hiru musikariak Gipuzkoa eta Bizkaiko herri desberdinetakoak dira eta Internet bidez izan zuten elkarren berri. Bachelors, Malaña, Kumulo de Limbo eta beste hainbat taldetan aritutakoak dira. Iraganeko eta gaur egungo doinuak batuta, musika indartsua eta iluna egiteko nahiaz elkartu ziren, barrenak husteko asmoz. Ingelesez abestutako sei pieza hauetan Detroiteko high-energya oso presente dago, baita punk-rocka eta psikodelia, fuzz eta guzti. Punk-rockaren amorrua dute, baina bestelako dotorezia eta ukituarekin; bada Los Clavos gogoratzen duen kantarik, baina antzeman daitezkeen eraginak zabalagoak dira. Hala ere, kantak zuzenak dira, tontokeriarik gabekoak, helburu jakina dutenak: amorru sofistikatua eta iluntasun kutsua.
Joxema Cabezas eta Borja Sabas - Front Malabar
«Hirukote izanda, indarra transmititzeko motibazioa asko landu behar dira»

Zer esanahi dauka Front Malabar izenak ?

Joxema Cabezas: George Orwellen 1984 liburutik hartu nuen. Liburu horretan gazteak Malabar frontera bidaltzen zituzten, biztanleria telebista bidez kontrolatzeko. Bizi ditugun garaietatik hurbil dago. Lokalera eraman eta aukeratu genuen.

Power hirukotea da zuen ustez formatu egokiena?

J. Cabezas: Formatu zuzenena da, baina seguruenik baita gehien landu behar dena ere. Ez da erraza hiru bakarrik izanda behar beste indar transmititzea, baina trikimailua da intentsitatea eta jotzeko motibazioa ondo lantzea. Nahi genuen soinua lortu dugu eta ez dugu beste inor behar, oso gustura gaude horrela.

Iraganeko kutsua duen eta aldi berean indartsua den emaitzaren bila aritu zarete?

Borja Sabas: Ez dugu aldez aurretik ezer erabaki. Hiru instrumentuak indartsuak izatea gustuko dut, eta aurretik melodia batzuk aterata nituen. Hiruron arteko batuketa izan da lortu duguna.

J. Cabezas: Hirurok musika indartsua gustuko dugu. Aitorrek Detroiteko musika maite du eta guri ezagutarazi digu. Gerora, The Stooges, The Who, The Ettes, The White Stripes eta Wolfmother moduko taldeekin bat egiten dugula konturatu ginen.

Psikodelia dagoeneko ia ahaztutako estiloa da; zuen kantetan, berriz, hor dago ahotsen trataeran.

B. Sabas: Bai. Baliteke psikodelia pixka bat egotea. Nire ahotsa ez zait asko gustatzen eta efektu bat sartu nion; emaitza ona dela uste dugu. Nik psikodelia baino gehiago, ostia txarra, sentimendua eta itsaskorrak diren kantak direla uste dut.

Diskoaren azalak erakusten du gaur egun miseriak ere ikuskizun bihurtu ditugula.

J. Cabezas: Bai, gainera, uneoro esaten digute beharra ez izan arren kontsumitu behar dugula; berdin dio herrialde txiroei egiten diegun mina. Zorionez, gero eta jende gehiago iratzartzen ari da eta gauzak aldatzen saiatzen da, autokudeaketa eta elkartasuna moduko baloreak indartuz.


ASTEKARIA
2012ko urtarrilaren 29a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Arkaitz Zarraga Azumendi
#2
#3
Ane Ablanedo Larrion
#5
Karmelo Landa
Azoka
Azkenak
Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


2025-03-07 | Uriola.eus
Iker Egiraun, Etxebarrieta Memoria Elkartea
“Bizi dugun testuingurua urteetan emandako borroken ondorioa dela sinbolizatu nahi dugu”

Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.


2025-03-07 | Aiaraldea
Ferosca I zentral eolikoaren kontrako alegazioak zabaldu ditu Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak

Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.


2025-03-07 | Euskal Irratiak
Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak bere 90 urteak ospatuko ditu

"Entseatzen gira arnas gune bat sortzen Donibane Lohizunen, hain turistikoa den herri honetan". 250 kiderekin Donibane Lohizuneko Begiraleak kultur elkarteak 90 urte bete ditu aurten. Lau emaztek sortu zuten talde hauetan eramaile izan zen Madeleine de Jauregiberri... [+]


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Legebiltzarrak 1936ko biktimen legea aldatu du, Erorien Monumentua birmoldatzeko

33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]


Bi eskumen berri bere gain hartu ditu Jaurlaritzak: atzerritarren lan-baimena eta meteorologia-zerbitzua

2025 amaitu baino lehen Gernikako Estatutuan jasotzen diren eskumen guztiak izatea espero du Jaurlaritzak. Oraindik 25 eskumen falta dira. Transferentzia Batzordea aurreko astean biltzekoa zen baina "agenda arazoak" zirela eta atzeratu zuten. 


Duplak egin du aurtengo Herri Urratseko abestia

Elgarrekin izena du Duplak egin duen aurtengo abestiak eta Senpereko lakuan grabatu zuten bideoklipa. Dantzari, guraso zein umeen artean azaldu ziren Pantxoa eta Peio ere. Bideoklipa laugarrengo saiakeran egin zen. 


2025-03-06 | Haizea Isasa
Kasu, ez gitxu lo!

“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.

Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]


Eskuin muturrarekin lotura duen alemaniar batek egin zuen Manheim hiriko auto harrapaketa, ez etorkin batek

Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]


2025-03-06 | Mara Altuna Díaz
Mary Kim Laragan-Uranga, AEB-etako euskalduna eta AEK-ko ikaslea
“Euskara ikasten dut AEBetara emigratu zuten nire aitona-amonen ahalegina eta sustraiak ohoratzeko”

“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]


Feminismo antimilitarista: ezinbesteko borroka Martxoaren 8an eta beti

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, munduan zehar milioika emakumeontzat berdintasuna, eskubideak eta justizia eskatzeko borroka eguna da. Hala ere, gerrek, gatazkek eta politika militaristen hazkundeak markatutako testuinguru global batean, inoiz baino premiazkoagoa da... [+]


Manu Ayerdiren kontrako auzia behin betiko artxibatu dute, instrukzioa epez kanpo luzatu zelako

Geroa Baiko lehendakari eta Nafarroako lehendakariorde izandakoa enpresa bati 2,6 milioi euroko diru-laguntzak ustez modu irregularrean emateagatik zegoen auzipetuta, Davalor auzia deiturikoan. Nafarroako Probintzia Auzitegiak erabaki du auzia behin betiko artxibatzea, legalki... [+]


Feminista sindikalista ala sindikalista feminista

Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.


Bilgune Feministak Iratxe Sorzabal babestu du
“Indarkeria matxistaren beste adierazpen bat da tortura, urtez luzez estatuek babestua”

Euskal Herriko Bilgune Feministak deituta elkarretaratzea egin dute Hernanin Iratxe Sorzabali elkartasuna adierazi eta "babes osoa" emateko. Inkomunikatuta egon zen uneak berriz ere epailearen aurrean kontatu behar izatea, "bizi izandakoak utzitako ondorioen... [+]


Eguneraketa berriak daude