Vivir en deudocracia (Icaria / ASACO, 2011)
Etengabe, Espainiak zor subiranoaren arazoa duela diogunean, zer esan nahi dugu? Egia al da Espainiako administrazio publikoa gehiegi zordundu dela? Espainiako zor arazoa, funtsean, Espainiako sektore pribatuak pilatu duen zorrean datza. Sektore pribatua ezin eutsizko neurrian zordundu da, eta, hein handi batean Estatuak bermatuta dagoenez, orain kolokan dagoena Espainiako ekonomia izatea eragin du.
Ez da erraza Espainiako ekonomiaren zorraren zenbateko zehatza jakitea: Espainiako administrazio publikoek, enpresek, bankuek eta familiek zor dutena, herrialdeaz kanpo nahiz herrialde barruan. Izan ere, ez dakigu azken urteetan Espainiako finantza sektoreak zehazki zenbateko zorra metatu duen. Dena den, atzerriko bi erakundek egindako azterketak aintzat hartuz, 2009ko amaieran zorra, gutxienez, BPGren %400 ingurukoa zela jo dezakegu. Hau da, lau bider urte horretan Espainiako ekonomiak hazteko eta aberastasuna sortzeko izan zuen ahalmena. BPGren %400eko kalkulua ontzat emanda, 2011ko maiatzean zorra, guztira, 4,25 bilioi euro inguruan ibiliko zen.
Espainiako Bankuaren arabera, administrazio publikoek zor dutena 700.000 milioi euro baino gutxiago da, espainiar familiek zor dutena bilioira ez da iristen, eta enpresen zorra 1,3 bilioikoa da. Hortaz, Espainiako bankuek, beren artean zein nazioarteko hartzekodunekin (banku pribatu nahiz publikoekin, hala nola Europako Banku Zentralarekin, edo funtsekin eta aseguruekin), 1,35 bilioi euro inguruko zorra dute.
Horrenbestez, administrazio publiko guztiek pilatu duten zorra Espainiako ekonomiari eskatzen zaionaren %16 besterik ez da. Hau da, zorraren gainerako %84a eragile pribatuek metatu dute. Beraz, bankuak (%32) eta finantzarioak ez diren enpresak (%31) dira Espainiako ekonomia gehiegi zordundua egotearen erantzule nagusiak.
Nolatan iritsi gara gehiegizko zorduntze egoera honetara? Euroa sartu zenetik, Alemaniaren hazkundea areagotu egin da, moneta batasuneko herrialde ahulenak zorduntzeari esker. Hau da, Alemaniak kapital soberakinak nonbait ezarri behar zituen, eta, euroa sartu zenean, kredituen bidez, bere ondasunak eta zerbitzuak EBko herrialde periferiko deritzenei esportatzea finantzatu zuen.
Espainiako eraikuntza enpresek eta sustatzaileek modu hain zentzugabean zorduntzea posible izan zen kreditu merkea, hein handi batean, zuzenean edo zeharka, Alemaniatik zetorrena, oso erraz lortzen zutelako, negozio hark sekula galerarik izango ez zuen usteak itsututa. Hala, Alemaniako bankuek kredituak eman zizkieten zuzenean Espainiako adreiluaren negozioko enpresarioei, eta zeharka, dirua maileguan eman zieten espainiar bankuei, eta, modu horretan, horiek ere mozkina atera ahal izan zioten higiezinen burbuilari. Horregatik, Espainiako bankuek ehunka milaka hipoteka eta kreditu erraztasun osoz eman zizkieten espainiar familia eta enpresei, batik bat eraikuntza sektorean.
Zor pribatu handi honen jatorrian, erantzukizuna (edo erantzukizunik eza) kredituak itzultzeko benetako ahalmenaren inolako kontrolik gabe maileguak eman zituztenei egotzi behar zaie. Horregatik, benetan ordaintzen ez bada, eta zorraren bolumenak hori gerta litekeela adierazten du, berme egokirik gabe kredituak eman zituzten atzerriko nahiz Espainiako hartzekodun pribatuei ere erantzukizuna berengain hartzeko eskatu behar zaie.
Espainiako Estatuak atzerriko hartzekodunekin duen zorra, 2011ko martxoaren 31n, 1,7 bilioi eurokoa zen, Espainiako BPGren % 70 inguru. Lehen egindako kalkuluen arabera, kopuru hori Espainiako ekonomiak zor duenaren ia erdia da. Gainerakoa hartzekodun espainiarrei zor zaie.
Zor publikoa kanpo zorraren %18 besterik ez da (307.000 milioi euro), eta sektore pribatuak, aldiz, gainerako %82a zor du (1,4 bilioi euro). Berriro ere, finantza entitateak dira zordun nagusiak, kanpo zorraren %44arekin (760.000 milioi euro, eta beste sektoreek gainerako %38 zor dute (662.000 milioi). Espainiako Bankuaren arabera, eragile pribatuek atzerrian Espainiako BPGren %140 zor dute, ekonomiaren geldialdi betean eta ia bost milioi langabeturekin. Horrek urduritasuna dakar nazioarteko merkatuan, zordun pribatuek kanpo zorra ez ordaintzeak atzerriko hartzekodunetan ere berehalako eragina izango bailuke.
Atzerriko presioen atzean nor dagoen jakiteko, zor horren atzerriko hartzekodunak zein banku diren jakin behar dugu. Nazioarteko Ordainketa Bankuak (NOB) 2011ko martxoan argitaratu zuen txostenaren arabera, Alemaniako bankuek kanpo zor garbiaren %22 zuten. Frantziako bankuek %20, AEBkoek %17, Britainia Handikoak %14, Italiakoek %4, eta EBko beste herrialde batzuetakoek %16. 2010eko maiatzean Merkelek, Sarkozyk, Obamak eta Europako Batzordeak Zapatero presidenteari egindako deiek eragina izan zuten, deia egin zuena “frakez jantzitako kobratzailea” baitzen.
Halaber, NOBen txostenak nabarmentzen duenez, Espainiak atzerriko bankuekin duen kanpo zor garbia (zor gordinari atzerritarrek hartzekodun espainiarrei zor dietena kenduta) 800.000 milioi eurokoa da (Espainiako BPGren %80, gutxi gorabehera). Zor horren %11 sektore publikoarena da eta, beraz, beste %89a (715.000 milioi inguru) sektore pribatuak zor du.
Ondorioz, ez ordaintzeko arriskua nagusiki sektore pribatuan dago, eta ez publikoan. Orduan, Espainiako eta nazioarteko hartzekodunak zergatik ari dira gobernua estutzen, erreformak, murrizketak eta pribatizazioak egin ditzan, gaitz guztien jatorria sektore publikoa bailitzan?
Gobernu zentrala bankuen zor pribatuaren zatirik handiena (edo zor osoa) bermatzeko prest agertu da, eta horrek merkatuak (hau da, Espainiako zorraren hartzekodunak) presioa finantza publikoei zuzentzea ekarri du, sekula baino onbideratuagoak egon daitezen, azkenean, Estatuak Espainiako banku pribatuak erreskatatu behar baditu.
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Zestoako Iraeta auzoko Amilibia baserria eta lurra kolektibizatzeko 100.000 euro batzea falta du Amillubi proiektuak, lehen urte honetan 290.000 euro eskuratu baititu. Biolurrek abiatutako proiektu agroekologiko honek dagoeneko jarri du lurra martxan, sektorearen beharrei... [+]
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]
Udan izandako indarkeria kasuen gorakada batetik, eta hainbat gizonezkok mugimendu feministak antolaturiko ekitaldiak boikotatu dituztela bestetik, Bortziriak, Xareta, Azkain, Bertizarana, Malerreka eta Baztango mugimendu feministek, erakunde publikoen konpromiso irmoa exijitu... [+]
Espainiako Defentsa Ministerioaren 6 milioi euroko esleipen publikoak jaso ditu aurten enpresak. Margarita Robles ministroaren arabera, urriaren 7tik ez diote "armarik saldu edo erosi Israelgo Estatuari", baina indarrean zeuden kontratuei eutsi diete. Elbit Systemsek... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Duela 40 urte sortu zen Geronimo Uztariz Institutua, Nafarroako Historia beste era batera ikertzeko eta zabaltzeko helburuarekin. Jende anitza bildu du lau hamarkada hauetan, eta gai ugari ikertu ditu denbora horretan. Historialari gazteak ere batu zaizkie. Zahar eta berriaren... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]