Mikel Kazalis Euskal Herrian musika gogorra egiten denetik hor egon da beti. 1980ko hamarkadan Estigia eta Anestesia sortu zituen; Negu Gorriak eratu zenetik itsasontzian izan zen; Izaskun Forkadarekin 2 Kate sortu zuen; eta Kuraia taldeko kide ere bada. Orain, Matxurarekin, musika industrial bortitza errebindikatzen du, Anestesia, Gutural, Pilt eta El Corazón del Sapo taldeetako hainbat kideren laguntzarekin. Taldearen izen bereko diskoa Bonberenea Ekintzak-ek uda aurretik kaleratu bazuen ere, oraindik ez dute agertokirik zapaldu.
Proiektu propioa zena talde bihurtu da.
2009an hasi nintzen bozetoak egiten, eta gerora Aitor Abiori deitu nion, alde elektronikoa lantzen laguntzeko. Fer Apoak zerbait entzun zuen estudioan eta gustatu zitzaionez animatu egin zen ahotsekin probatzera. Eta Txarly Diazek elkarrekin zerbait egiteko aipatu zidanean, proiektua erakutsi nion. Helburuak dira musika indartsua egitea gure muga batzuk gaindituz, jolastea, esperimentatzea, eta amorrua kanporatzea.
Zerk batzen zaituzte eta zer osagai jartzen du bakoitzak?
Laurok gatoz musika indartsua eta erritmikoa egitetik, alde elektronikoa ere tarteka denok ezagutu dugu, eta ezagutzen dugu pixka bat mundu hau. Abiok elektronika eroa jartzen du, Fer-ek ahotsa eta jarrera, Txarlyk gitarra zorrotza eta sena, eta nik oinarriak eta amorrua.
2 Katerekin arlo elektronikoa eta industriala ere jorratu zenituen. Eroso zaude diziplina horretan?
Badu zerbait erakartzen nauena, oinarri erritmiko potenteak, makinaren sentsazioa, gitarra zorrotzekin nahastuta, distortsioa... Indarra adierazten du.
Zer esango zenieke elektronika hotza dela diotenei?
Nire ustez hoztasuna ez da estilo edo tresnaren araberakoa, edozein estilo eta musika tresnarekin adierazi daiteke sentimendu bat. Eta amorrua adierazteko oso ona da elektronika.
Fidatzen zarete bakezaleez?
Bakea beti ahotan, baina errealitatean... Gure bakea lortzeko ezintasun hori dela-eta, ironikoki proposatzen dugu “suizidio herrikoia”; bakea lortzeko, indarkeria adierazpen ezin eraginkorragoa.
Nostalgikoa zara: inork errebindikatzen ez duenean, zu musika industriala egiten...
Ez da nostalgia, gustu kontua baizik. Urte batzuk baditut eta nire eragin gehienak ere orain dela urte batzuetakoak dira, nahiz eta egunero berriak jaso. Ondo datorkit nahi dudana adierazteko. Ez zait axola besteek zer egiten duten.
Posible al da gizakia makinek menderatzea?
Gizakia gizakiak menderatuta dago, eta hori da borrokatu behar duen askatasuna. Eta bai, teknologiak gure alde egiten duen bezala gure kontra ere egiten du... Jasotzen duguna merezitakoa izango da.
Gero eta argiago dago sistema honek matxurak dituela?
Alde guztietatik ari da pitzatzen, eta gu gainbehera horren lekuko gara.
Mesias, Hil da jainkoa, Salbatzaile, Errukia, Otoi, Pekatua, Bedeinkapena... Eliza da disko honetako jomuga nagusia?
Bai, misantropiaz eta askatasunaz gain, gerora konturatu nintzen erlijioa eta heriotza ere oso zabalduta zeudela hitzetan. Gizarte katoliko batean jaso dugun heziketaren eragina dira, inkontzienteki.
“Libre izateko duzun beharrak preso bihurtu zaitu”. Kontsumismoari zuzenean botatako torpedoa?
Kontsumismoa, teknologia, komunikabideak, politikariak, eliza... Denek eskaintzen dute askatasuna. Nahi duzuna egiteko, erosteko, ikusteko, sinesteko... Harrigarria da zenbat askatasun ditugun eskuragarri. Gora askatasuna!
“... maita dezagun anestesia”. Mezu subliminala Matxuraren kantu batean? Nola dago Anestesia?
Anestesia “askatasun” anestesiatzaile hori da, ondo zetorkion abestiari, ia-ia izenburua ere izan zen. Eta bide batez omenaldi txiki bat, bai. Anestesia lozorroan dago, baina edozein egunetan esango dugu: piztu da piztia! Kar, kar.
Horren harira, Joseba Poncek idatzitako kantan Tankard eta Jello Biafra&DOAren arrastoa hartu dut. Eskola zaharra, alegia.
Bai, kolaboratzaileak ere eskola zaharrekoak hartu ditugu, kar, kar. Diskoko hardcore-punkena da. Luxuzko lagunak izan ditugu: Oreka TX, Ander Lipus, Joseba Ponce, Imanol Epelde...
“Zu zeu izateko gaitasun hutsa errealitate birtuala da aro digitalean”. Egiazko gauza gutxiegi egiten dugu?
Naturatik aldentzen bagara, eta “informazio” itsasoan sartu, lau hormen artean beti, pantaila bati begira... zaila dugu orekatuak izatea eta geure burua ezagutzea. Bere burua atxilotzen duen animalia bakarra gara.
Nolakoa izan zen Anestesiarekin Kukutzaren alde egindako kontzertua?
Gehiegizko indarkeria hura ikusi eta amorruak bultzatuta animatu ginen zerbait egitera. Batzuek ironikoki esan digute ea gaztetxeak bota behar dituzten gu ikusteko.
Nola bizi duzu musika egiten bizirautea?
Dirua baino gauza garrantzitsuagoak asko daude, adibidez gustuko duzuna egitea, ahal duzun modu libreenean. Eta ekonomikoki gorabeheratsua izan arren, arimarentzat babarrunak dira.
Beranduegi heldu da Mikel Kazalisek idatzitako lehen kanta komertziala?
Kar, kar, kar! Bai, beranduegi, inork ez du sinesten hainbeste zarata egin ondoren abesti melodiko eta “komertzial” bat egitea! Ez dakit horrenbesterako den, baina uste nuen agian Gaztean sartuko ginela...
Batek baino gehiagok dio garai gogor hauetan muturreko musika dela soinu banda naturalena. Hori izan da beti zure testuingurua. Zer diozu?
Basapiztiak ere arriskuan sentitzen denean hortzak erakusten ditu. Hori da uneko bere adierazpena. Halako zerbait sentitzen baduzu, logikoa da hala erantzutea. Baina niri gustatzen zait estilo ezberdinak egotea, eta musika lasaia ere bai, denak ez du egurra izan behar. Gure sentimendu guztiek irtenbidea izan behar dute.
Noiz ikusiko zaituztegu agertokietan? Nolakoak izango dira zuen zuzenekoak?
Zaila da gure agendak bateratzea, baina ari gara ahal dugunean entseatzen eta bitartean zuzenerako beste guztia prestatzen. Espero dugu martxorako prest egotea. Potenteak izango dira kontzertuak. Musika irudiekin indartu nahi dugu, bideoak proiektatuz.
AMAK
Konpainia: Txalo teatroa.
Sortzailea: Elena Diaz.
Zuzendaritza: Begoña Bilbao.
Aktoreak: Intza Alkain, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Iraitz Lizarraga.
Noiz: urtarrilaren 10ean.
Non: Itsas Etxea auditoriumean... [+]
Ostegun arratsaldean egin dute bozketa eta, aurreikusitako moduan, François Bayrou lehen ministroaren aurkako zentsura mozioak ez du aurrera egin. Izan ere, eskuin muturreko Batasun Nazionalaren sostengurik gabe, ez zuen aurrera egiteko aukerarik.
Asteazkenean egin zuten ekitaldia Astigarragako Alorrenean, Sagardoaren Lurraldeak hala erabakita. Ostegunean egin du txotx hasierako festa propioa Usurbilgo Saizarrek.
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
2024ko bigarren seihilekoaren lanaren emaitzak jaso ditu Euskaltzaindiak. Forma berriak eta aurretik zeudenen osatzeak aurkeztu ditu. Forma berrietan, oraingoan, batez ere, sukaldaritzako hiztegia landu dute. EITB eta Berria-ko edukiak hartu dituzte iturritzat.
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Lursailaren jabeak hitzarmena sinatu du Lurgaia Fundazioarekin eta Sagarrak talde ekologistak deialdia zabaldu du landaketara batzeko. Zaraobe Institutuko ikasleak asteartean aritu ziren zuhaitzak landatzen.
Irunen autoinkulpazio sinadurak biltzeko deia luzatu dute San Juan plazan urtarrilaren 18an, larunbatarekin, 10:00etatik 13:00era. Urtarrilaren 26an «modu masiboan» Irunen hasiko den manifestazioan parte hartzera deitu dute eragileek, «migrazio politika... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demokratikorako Ministerioak atzera bota du Statkraf multinazionalak Araba eta Gipuzkoa artean eraiki nahi zuen Itsaraz parke eolikoa.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Bizkaiko Foru Aldundiko langileak elkarretaratzea egin dute langileen egonkortzearen eta euskalduntzearen alde.
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.