Zenbat ustezko amaiera ez ote dizkigute iragarri eta berau iritsi ostean esan diegu geure buruei: “Hau al zen guztia?”. Jose Luisek aipatu ditu zenbait. Gogoan dut nik ere Paco Rabanneren hura, Nostradamusen profezien ildotik munduaren amaieraren berri eman zuenekoa XX. mendearen hondarrean. Haren arabera, 1999ko abuztuan akaberara emango zen gure mundu maskala, milurteko azkeneko eguzki-eklipsearen ondotik Mir espazio-ontzia Parisen eroriko zelako. Erritoari jarraiki ezarri nintzen Muy Interesantek –edo Geo ote zen? edo Quo?– banatutako betaurreko bereziak ipinita eguzkiari begira ene hamabost urteekin, aski eszeptiko ordurako, pentsatzen domaia litzatekeela adin nagusikoa izatera ez iristea, adinarekin omen zetozen gisa guztietako plazer zein esperientziak galtzea (sic). Mundua deritzanak aurrera egin zuen, ordea, ni heldutasunaren mundu miresgarrira igaro nintzen urte gutxi batzuen ostean, eta esaldien ondoren sic ipintzen ikasi nuen.
Zinemaren beraren akaberaz ere ez da berba gutxi egin, edo zinemak berak akabatuko omen zuenaren –nobelagintza, esaterako– inguruan. Ezagun da, telebistaren zabalkundeak zinema-aretoak hustuko omen zituen. Dudarik gabe, ezin esan urteen poderioz gauzak aldatu ez direnik. Donostiako Principe zaharraren oroitzapen lausoa dut, areto handi eta dotore harena, multizine bihurtu aurrekoa. Edo La señora Doubtfire ikusi nuen Savoya Gros auzoan edo Amaya zinema Getaria kalean, biak ere desagertuak 90. hamarkadan. Baina ez dakit zertan ari naizen, zeren ttakunak antinostalgikoa izan behar zuen eta horrela bide aski okerretik bainabil. Ez baitira izan zinema-aretoenak aldaketa bakarrak. Hor nonbait entzun nuenez, behialako Hollywoodeko zinema klasikoak betetzen zuen funtzioa telebistarako fikziozko sail arrakastatsuek betetzen dute gaur egun. Auskalo, baina egia da David Fincherek zioena berrikitan, alegia, egun ez dagoela iraganeko zinema-estreinaldietarako grina larri hori. Prefosta, ez dira alferrik igaro Internet eta deskargak.
Nobela lurperatu izan dutenak zientoka izan dira halaber. Tom Wolfek abiatutako eztabaida da ezagunetakoa, zeinetan kazetaritza berria izeneko “mugimenduak” nobela hilko zuela aldarrikatu baitzuen. Jakina, bere burua kazetaritza berri horretan kokatu zuen; ez zitzaion gaizki atera jokaldia, arrakasta eta dirua, biak etorri baitzitzaizkion tonaka. Hori bai, denborak ematen digun distantziaz bere iragarpenak txiste itxura hartzen du gehiago, gaur egun aski garbi baitago nobela hilik bada ez dela kazetaritza berriagatik izan, alafede.
Iragarpen apokaliptiko horien atzean, sarritan, nartzisismoa ezkutatzen da nahiko era baldarrean. Norberak bizi duen garaia, eta are, norberaren eragin historikoa (Wolfen kasua testigu) erabakigarria delako ustea. Vanitas vanitatis et omnia vanitas. Inork ez du nahi, agidanez, ustez ezer jazo ez zen Erdi Aro aspergarrian bizi, eta hala, tankera guztietako heriotzak joaten gara jasotzen. Gero ezkutatuko dugu beharbada halako pose nostalgiko batekin, eta garai zaharrak zeinen ederrak izan ziren aldarrikatuko dugu, baina benetan atsegin duguna eraistearen testigu –eta ahal dela protagonista– izatea da. Gauza gutxi dago suntsipena baino morbosoagoa. Non zeunden Berlingo harresia eraitsi zutenean? Non Francoren heriotzaren berri ematean? Zer ari zinen egiten Irailaren 11an? Zer ETB1 itxi zutenean?
Urtarrilaren 15ean Zedarriak enpresa foroak bere seigarren txostena aurkeztu zuen Deustuko Unibertsitatean, Bilbon. Zedarriak taldeko zuzendari Guillermo Dorronsorok azaldu zuen hurrengo urteetan “segurtasun eta defentsa industrian” diru asko inbertituko dela... [+]
Milaka pertsona kalera atera dira larunbatean, Eusko Jaurlaritzari eta Osasun Sailari "konponbide errealak" eskatzeko, Osakidetzaren arazo estrukturalak konpon ditzaten.
Milaka eta milaka lagun elkartu dira larunbat bazkalondoan Iruñean, Baztango Aroztegiaren makroproiektuari aurkakotasuna adierazteko eta maiatzean epaituko dituzten zazpi auzipetuen absoluzioa eskatzeko. Bideoz grabatu dugu amaiera ekitaldiko hitzartzea [albistearen... [+]
Jan-edanean zeuden denak, itxuraz alai, baina baten bat urduri zebilen aperitibo eta aperitifa artean. Bigarrenez jasoko zuen saria, baina eskuetan edukiko zuen lehenbizikoa izango zen. Eta urduri zegoen, oroigarriak bulegora heldu beharra zeukalako, joder. ARGIA Sariak ez dira,... [+]
Gauzak bizi eta azkar aldatzen badira ere, zenbait kontu ez dira aldatzen: Argia Sarien ekitaldia da horietako bat. Horixe esan dio kronikagile honi beharrera etorri den kanpoko kazetari batek, ARGIA asko aldatu dela esatearekin batera, sari-banaketa hasi aurretik. Onerako ari... [+]
Galtzaileen herri ondarea sarean jartzeko erakunde publiko batetik egindako ahaleginagatik, ahots gabeen ahotsa entzuteko aukera emateagatik, eta batez ere, Nafarroak aitzindari izaten segi dezan oroimen historikoa berreskuratzeko bidean, Interneteko Argia Saria Nafarroako... [+]
Onintza Irureta Azkunek egin du hitzartzea ARGIAko lantaldearen izenean:
"ARGIAko komunitatea osatzen duten milaka lagunetako batek berriki adierazi digu batzuetan ARGIA iluna dela, barruak mugiarazten dizkion albiste gogorrak daudela. Lan ona egiten dugula, baina... [+]
Seme-alabek lehen mugikorra izateko adina atzeratzeko eskolaz eskola egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik, ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasgune izateko borrokagatik, kanpaina onenaren Argia Saria guraso elkarteek osaturiko Altxa Burua ekimenarentzat izan da... [+]
Hamabost urteotan gazteenen artean euskara sustatzeko egindako lanagatik eta lortutako arrakastagatik, Merezimenduzko Argia Saria Ene Kantak proiektuarentzat izan da. Saria Nerea Urbizu, Fermin Sarasa eta Jesus Irujok jaso dute.
Entzunezko Argia Saria BaDA!bil podcastak jaso du, Hiru Damatxo ekoiztetxeak ekoitzitakoa, eta Gerediaga elkarteak eta EITBk finantzatutakoa. Podcastak kulturgintzan dabiltzan lau mahaikidez osaturiko bost mahai inguru jaso ditu Durangoko Azokaren bueltan. Saria jaso dute Amets... [+]
Prentsako Argia Saria Irutxuloko Hitza-rentzat izan da, eskuin muturraren igoerari egindako jarraipenagatik eta talde erreakzionarioen benetako aurpegia erakusteko kalean hor egoteagatik. Aurten 20 urte beteko ditu Donostiako hedabideak. Aizpea Aizpurua, Andrea Bosch,... [+]
EITB Kultura telebista saioak jaso du Argia Saria euskal kulturgileen lana bistaratzeagatik, Euskal Herriko txoko guztietako proiektuak telebista publikora ekartzeagatik, eta egiten duten kalitatezko ikus-entzunezkoagatik. Saria Leire Ikaranek eta Kerman Diazek jaso dute, Berde... [+]
Sei sari banatu ditugu aurten: ikus-entzunezko saria EITB Kultura telebista saioari eman zaio, prentsako saria Irutxuloko Hitza Donostiako hedabideari, entzunezko saria BaDa!bil podcastari, interneteko saria Oroibidea bilatzaileari eta komunikazio kanpaina onenaren saria Altxa... [+]