Euzko Alderdi Jeltzalearen (EAJ) xede nagusia izan da joan deneko hogeita hamar urte honetan. Eta erdietsi du, luzaro. EAJren ekinbide guztiaren jomuga nagusia Eusko Autonomia Erkidegoa izan baita; han egin du lana, han bildu du uzta. Nafarroaz ahaztu egin zen. Ez zuen indar handiegirik, eta iragan mendeko 83an, gainera, jende gehiena alderditik bota egin zuen. Besteak beste, horrexek eragin zuen EAren sorrera; harez geroztik, jeltzaleen alderdian inor gutxi gelditu zen Nafarroan eta noraezean ibili da. Franco hil ondoren, Araban ere ez zegoen jeltzale asko, baina Nafarroan ez bezala, han bai, han EAJk alimaleko ahalegina egin zuen, eta horrek emaitza onak eman zizkion. Garai hartako jeltzale buruek ez dute sekulan azaldu zergatik jokatu zuten horren desberdin bi herrialdeetan. Urkulluren alderdiarentzat, zer erranik ez, Ajuria Eneak helburu nagusia izaten jarraitzen du, eta Nafarroari dagokionez, Geroa Bairen aldeko apustua ongi atera zaio. EAJk, dena den, aski ongi daki (edo jakin beharko luke), bere kabuz aurkeztuz gero, ez duela nafar Parlamentuan ere ordezkaritzarik lortuko, eta Geroa Baiko boto-emaile gehien-gehienak ez direla inola ere jeltzaleak. Koalizio berriaren helburu nagusia, bitartean, behar adinako indarra metatzea da, Nafarroan aldaketa eragiteko. Zer gerta ere, egitura zabaldu eta sendotzeari emanak daude eta, udaberrirako, batzar irekia antolatuko dute, ahalik eta talde gehienen iritziak jasotzeko, baita koalizioaren inguruan dabilen jende afiliatu gabeari Geroa Baiko kide izateko aukera emateko ere. Handik eta hemendik iritsi zaizkio boto-emaileak; ez gutxi, Alderdi Sozialistakoak, eta PSN zer ateka gaiztotan malkorturik dagoen ikusita (UPNren morrontzapean, elkarri labankadaka), ez litzateke harritzekoa izanen giro horretako jende gehiago biltzea.
Ajuria Enea, bitartean, ez da Ezker Abertzalearen xede nagusia izan azken 30 urte honetan. Orain, bai, ordea. Gasteizko eraikinean pausatua dute begirada. Ezker Abertzaleko hango eta hemengo buruzagiek ez darabilte beste hitzik: Ajuria Enea. Eraikin horri omen darion lilurak ederki xoraturik dabiltza, EAJ betidanik liluraturik ibili den bezala. Zilegi bekio Ezker Abertzaleari aurkikuntza hori, baina, Nafarroari dagokionez, espero dezagun ez jokatzea duela 30 urte EAJk jokatu zuen bezala; hau da, Nafarroaz ahaztea. Baina, kasu, tamainako hanka sartzea litzateke Nafarroan hogeita hamar urtez izan duten jokamolde antzuari eustea. Indar handisko hura alferrik xahutu ondoren, eta udaletan euskararen alde egindako apustu zintzoa gorabehera, ez diote inolako etekinik atera, ez baitira gauza izan ETAren estrategia bidegabeari aski errateko. Ondorioz, bertzelako Nafarroa nahi duen jendea izan da galtzailea; haiek barne. Orain, azalez behintzat, itxuraldaturik itzuli dira, baina nekez eginen dute aitzinera Aralarren eta EAren ekarpenak zokoratzen badituzte. Izan bedi Ajuria Enea, beraz, Ezker Abertzalearen xede nagusia; baina, aldi berean, izan bedi egiazki Nafarroako Diputazioaren Jauregia, azken eraikin hori ere Geroa Bairen jomugan dagoen bezala. Nor bere zokotik zentzuz eta irekitasunez lan eginez eta beste indar batzuekin elkarlanean soilik etorriko baita Nafarroako gobernua aldatzeko aukera.
Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.
------------------------------------------------
Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]
Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]
Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.