"EEP iritsi da bere mugetara"

  • Duela aste batzuk, Ipar Euskal Herriko euskalgintzako herri mugimenduak biltzen dituen Euskal Konfederazioak agerraldia egin zuen. Euskararen Erakunde Publikoak abiatutako hizkuntza politikak goia jo duela azaldu zuen.

"EEPren 2006ko hizkuntza politika proiektua ikusten badugu biziki ausarta da, baina hastapenetik genekien aurrekontu harekin egitasmo guztiak garatzea ezinezkoa izango zela".ARGIA
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Euskararen Erakunde Publikoa (EEP) egiten ari den hizkuntza politikak bereak eman dituela esan duzue.

Lehenik oroitarazi behar da zer den EEP. Botere publikoek 2005ean erabaki zuten EEP sortzea, hizkuntza politika publikoa eramateko Iparraldean; egitura publikoa da, ez da ez instituzioa ezta administrazioa ere. Hamarkada luzeetan aldarrikatu zuen euskalgintzak egitura publikoa. Ordura arte egin zen abantzu guztia euskalgintzak eraman zuen.

Sortu eta urtebetera, 2006an, hizkuntza politika proiektua eratu zuen EEPk eta  euskalgintzako sektoreek esan zioten EEPri haien ustez kontuan hartu beharreko asmoak zein ziren. Guk hastapenetik ikusi ditugu gabeziak.

Zein dira gabezia horiek?

Aurrekontua lehena. 2006ko hizkuntza politika proiektua ikusten badugu biziki ausarta da, baina hastapenetik genekien aurrekontu harekin egitasmo guztiak garatzea ezinezkoa izango zela. Proiektua eta aurrekontua ez datoz bat.

Aurtengorako zein aurrekontu dauka EEPk?

Oraindik ez dakigu. Dena dela, EEPk ez du erabakitzen zenbat diru esleitu; botere publikoen esku dago hori.

Bestelako gabeziak?

Frantses Estatuan lurralde hizkuntzek ez dute existentziarik. Beraz, hizkuntza politika ez da bakarrik eramaten diru-laguntza batzuk ematen eskuin eta ezker euskalgintzako eragileei. Zergatik erraten dugu borondate onean oinarritutako hizkuntza politikak muga jo duela? 2005ean ez ginen zerotik abiatu,  baina ez ginen biziki gora. Beraz, behetik abiatzen zarelarik erraza da euskararen aldeko urratsak ematea, baina momentu batetik goiti ez bazaitu legeak behartzen zaila da aitzinatzea. Hori da bigarren gabezia, lege babesik ez izatea. Adibidez, administrazioek ez dute inolako betebeharrik euskara garatzeko. Guk Iparraldean euskara ofiziala izatea aldarrikatzen dugu.

EEP mugatuta dago beraz...

Pariseko Legebiltzarrean finkatzen dituzte legeak eta EEPk eraman behar du bere hizkuntza politika Frantzian indarrean dagoen legediaren arabera, eta badakigu ez dela abantzu fitsik lurralde hizkuntzen alde frantses legedian. Lurralde hizkuntzak ez dira ofizialak.

EEPko langile kopuruak ere kezkatzen zaituzte.

2010ean 8,5 lanpostu ziren. Kontuan hartu gabe zenbait herriko etxe eta herri elkargotan dituen euskara teknikariak. Erran zuten 2011-2014ko hipotesia zela hamabi lanpostu finkoko lantaldea izatea. 2010eko urritik [Jokabide esparrua txostena onartu zenetik] lanpostu kopurua ez da emendatu.

EEPren eta euskalgintzaren arteko harreman ahulaz kexu zarete.

EEPk Aholku Batzordea sortu zuen euskalgintzako eragileekin. Ibilmoldea kritikatzen genuen, urtean bi aldiz baino ez ginen biltzen eta anitzetan ez genuen ekarpenik egiteko paradarik. 2010ean onartutako Jokabide esparrua txostenean EEPk euskalgintzaren eta EEPren arteko etengabeko kontzertazioa aipatzen zuen; Aholku Batzordea bederen urtean bi aldiz biltzea eta lantalde tematikoak sortzea. 2011n 2006tik lehen aldiz Aholku Batzordea ez zen batere bildu. Bi lantalde tematiko sortu dira, motibazio eta sentsibilizazioarena, eta euskararen presentzia bizi sozialean, administrazioan. Lehen lantaldea bi aldiz bildu zen iaz eta bigarrena behin. Beraz, hitz emandako kontzertazioa ez da bete.

Galdetu duzue zergatik?

Ez dugu informaziorik. Edozein egituratan gertatzen da arazoak izatea, lan batzuk gibelatu behar izatea, baina bederen ukan dezagun informazioa. Ez dugu baitezpada beti azalpenik.

Euskararen erabilera emendatzeko lanean, EEPren esku-hartzea ez dela nabaritu diozue.

Erabileran ez da batere sentitu EEPren lana.

Inkoherentziak ere salatu dituzue.

EEPko administrazio kontseiluan badira hainbat partaide eta horiek denek ontzat eman zuten 2006an EEPko hizkuntza politika proiektua, irakaskuntza atala barne. Alabaina, gero ez dituzte medioak ematen. Adibidez, Estatuak ontzat ematen du EEPk irakaskuntzarako definitutako egitasmoa, baina gero irakasle postuak nork ematen ditu? Ez EEPk, Estatuak. Estatuak eman beharko lituzke postuak, gero ez ditu ematen. Urtero, eskola publiko eta pribatuetan ez da aski irakasle euskara irakasteko. EEPren politika ontzat ematen du Estatuak, baina medioak eman behar direlarik Estatuak ez du hala egiten. Hizkuntza lege batek hori finkatzen ahalko luke irakaskuntzan.

Nola?

Gaur egun Frantses Estatuan Hezkunde Ministerioak gurasoen eskaerari erantzuten dio eta guk lortu nahi duguna da eskaeratik eskaintzara pasatzea. Adibidez, duela zenbait urte Korsikako lurralde elkargoak erabaki bat hartu zuen. Ordura arte, zure haurrak eskolan korsikeraz ikastea nahi bazenuen zuk egin behar zenuen desmartxa, hau da, joan eta erran haurrak korsikera ikastea nahi zenuela. Elkargoan bozkatutako lege bati esker orain alderantziz da, zure haurrak korsikeraz ikasterik ez baduzu nahi orduan egin behar duzu desmartxa. Badira orain ikasle gehiago korsikera ikasten. Guk nahiko genuke Frantses Estatu osoan lurralde hizkuntzekin halako lege bat izatea.

Hasierara itzuliz eta kontuan hartuz aldarrikatutakoa, alegia, lege babesik ez duela euskarak, bitartean zer egin dezake EEPk?

EEP iritsi da bere mugetara.

Manifestaldia martxoaren 31n

Euskal Konfederazioak eta Kontseiluak Deiadar kanpaina antolatu dute. Hainbat ekimen izango dira otsailean eta martxoan. Ekitaldi nagusia martxoaren 31n Baionan egingo den manifestaldia izango da. Egun berean, besteak beste, Okzitanian, Ipar Katalunian, Alsazian eta Korsikan manifestaldiak edo agerraldiak egingo dituzte lurralde hizkuntzen aldarria egiteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Hasi da Errigoraren udaberriko kanpaina

Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]


5.000 ‘erlezain’ lortzeko kanpaina nazionala abiatu du Herri Urratsek

Otsailaren 28an Hendaian eman dio hasiera kanpainari Herri Urratsek. Euskararen transmisioa bermatzen duen Seaska babestea da helburua.


2025-02-28 | ARGIA
“Erdalduntzeko makina” salatzeko kanpaina abian jarri du Bilboko Guka mugimenduak

Gukak “Bilbo erdalduntzen duen makina” ikusaraziko du kanpainaren bidez. 24 orduz martxan dagoen makina salatuko dute, eta berori “elikatu eta olioztatzen dutenek” ardurak hartzea eskatuko dute. Euskararen aldeko mekanismoak aktibatzea aldarrikatuko dute.


Euskaraldian hitanoa lantzera deitu dute

Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]


Aski Da mugimendua Irungo Udalarekin bildu da: hizkuntza politika berri baten lehen urratsak?

Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]


Udaltzainen hizkuntza eskakizunen aurkako oldarraldia Donostian, Astigarragan eta Usurbilen

Donostiako Udalak 2024ko irailean helegitea jarri zuen, urte bereko urtarrilean epaileek bi udaltzainen B2 hizkuntza eskakizuna baliogabetu zutelako. EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea ez du tramitera ere bideratuko, “kasaziorako interes objektiborik” ez dagoelako... [+]


Nafarroako zubiak betetzera deitu du Sorionekuak mugimenduak maiatzaren 10erako, euskararen alde

"Etorkizuneko zubiak" eraikiz, azpimarratu dute "garai nahasi hauetan" euskararen aldeko aldarriak ozen entzun behar direla aurrerantzean: "Bada garaia euskarari dagokion tratamendua, lekua, emateko".


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


Eguneraketa berriak daude