"Apezpikuek abusuen berri zuten"

  • Andrew Madden-ek (Dublin, 1964) eliz mutila zela bizi izan zituen abusuak, 12 urte zituenetik 15 bete zituen arte. Ivan Payne Dublingo apaizak bortxatu egin zuela salatzeko prozesua 1991n hasi zuen eta egia azalaraztea, apaiza zigortzea eta konpentsazioa jasotzea lortu du. “Nirekin justizia egin da, baina hamaika kasu daude oraindik ere iluntasunean”, dio. Ikerketa ofizialak bultzatzeaz gainera, 2003an bere biografia argitaratu zuen: Altar Boy. A story of life after the abuse (Eliz mutila. Abusuak jaso ondorengo bizitza).

"Historian lehen aldiz Gobernuak jarrera aldatu du eta gogor ari da jokatzen Vaticanoren aurka."

Zure kasua salatu zenuenetik egia gutxinaka ezagutzen ari gara. Zer balorazio egiten duzu?

Harrezkero abusuen kontrako kanpaina asko egin dugu Gobernua eta Eliza ikerketak egitera behartzeko. Hedabideen bitartez presioa egitea lortu genuen; gertatutakoa kontatzea izan da helburu nagusietako bat. Azkenean, 2000. urtean Gobernuak Haurren Kontrako Abusuak Ikertzeko Batzordea eratu zuen. Nahiz eta kasu guztiei buruzko egia oraindik ez den azaleratu, eta nahiz eta erabateko justizia egitea lortu ez dugun, azken hogei urteetan emandako pausoekin pozik nago.

Hedabideek egindako presioa, beraz, garrantzitsua izan da.

Dudarik gabe. Hedabideak izan ziren salaketa egiteko izan genuen bide bakarra.  Gobernuak ez zuen ikerketarik egin nahi Elizarekin arazorik ez izateko, baina azkenean ez zuten izan gertatutakoa denbora gehiagoz estaltzeko modurik.

Zuk salaketa egina zeneukan Batzordea sortu zenerako, nolakoa izan da abusuak jaso zituztenen erreakzioa?

Denetarik egon da. Ziur nago oraindik ere badagoela jendea salaketarik egin ez duena, baina Batzordea eratu ondoren asko izan ziren gertatutakoa kontatzera ausartu zirenak. Denontzako gogorra da, batzuentzako  gehiago. Baina, gutxienez, salaketa egiterakoan justizia lortzeko pauso bat eman dugu eta askok gainera konpentsazioa jaso dugu.

Zer deritzozu Elizak izan duen jarreraz?

Gertatutakoari garrantzia kendu eta ikerketetan lankidetzan jarduteari uko egin dio; beraz, ez du errespeturik erakutsi. Biziraupen neurriak hartzen ari da. Apaiz zehatz batzuei bota die errua erantzukizunik ez hartzeko. Ikerketek, ordea, argi erakusten dute apaiz horien arduradunak, Elizako goi mailako apezpikuak, abusuen jakinaren gainean zeudela. Bazekiten gertatzen ari zena eta ez zuten deus egin; are gehiago, gehienek karguan jarraitzen dute. Gauzak puzten ari garela diote, ez gaituzte entzun nahi. Iaz, esaterako, Irlandako apezpikuen bilera batera joan ginen abusuak jaso genituen lau lagun eta eskutitz bat eman genien Aita Santuari emateko. Ez ziotela emango esan ziguten.

Benedicto XVI.aren barkamen eskaera aurrerapauso gisa ikusten duzu?

Barkamena eskatu zuen eskutitz horretan bertan ez zuen inolako erantzukizunik hartu, apezpiku irlandarren arazoa dela esan zuen, mundu mailako arazoa dela kontuan hartu gabe. AEBetan eta beste herrialde askotan ere abusuak egin dituzte. Irlandan kasu hauek argira ateratzen ari badira, Elizaren eragina handia  delako da, baina arazoa globala da.

Gobernuaren jarrerarekin oso kritiko agertu zara.

Gobernuak urteetan zehar Eliza babestu besterik ez du egin. Fianna Failen Gobernuak Elizarekin izan duen harremana oso estua izan da eta gauza asko estali ditu. 1992an, Gobernura jo nuen nire kasua ikertzeko eskatuz eta ezezkoa eman zidaten. Baina orain ikerketak mahai gainean daude eta 2011ko otsailetik aitzina Gobernu osaketa berria dugu [Fine Gael eta Alderdi Laboristaren arteko koalizioa]. Faktore horiek eragin dute Gobernuak jarrera aldatu izana eta lehen aldiz historian gogor ari da jokatzen Vaticanoren kontra. Hala ere, Gobernuak gertatutakoaren ardura gehiago hartu beharko luke, gertaerak hezkuntza sisteman egin ziren eta.

Zer aldaketa sumatzen duzu gizartean eskandalu honen aurrean?

Gertaeren larritasunaren aurrean, Elizak sinesgarritasuna galdu du. Nola sinestu behar diete hiritarrek esan dituzten gezur guztien ondoren? Egia da askok Eliza lokala, irlandarra, eta Vaticanoa bereizten dutela eta bata edo beste babesten dutela, baina orokorrean Elizak errespetu morala, boterea, galdu du.
 


Azkenak
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Bideojokoen erabilera handitu egin da helduen artean, Ipsosen arabera

Julen Linazaroso Macsonrisas-eko kideak azaldu duenez, sari-bolek, harrapakin-kutxek eta enparauek bideojokoetan ordu gehiago jokatzea dute helburu. 35 eta 64 urteko pertsonen artean bideojokoen erabilerak gora egin du 2023tik 2024ra, Ipsosek emandako datuen arabera.


2025-02-21 | Euskal Irratiak
Boliviako laborari talde bat sustengatuko dute Xiberoatik

Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.


Osasunbidean 11 medikuk 17.000 euro irabazten dituzte hilero

Ostegunean egoera hori ikertzeko eta zuzentzeko eskatu dio EH Bilduk Nafarroako Gobernuari legebiltzarreko osoko bilkuran. UPNk eta PPk bat egin dute eskaerarekin, eta Osasun Departamentuak urtebete du ikerketa gauzatzeko.


“Oldarraldi faxistari” galga jartzeko deia Errenterian

Oldarraldi faxistaren aurrean askatasuna leloarekin manifestaziora deitu dute dozenaka herritarrek. Ostiralean —hilak 21— 19:00etan Herriko Plazatik abiatuko da protesta, eta ahalik eta jendetsuena izatea nahi dute deitzaileek, faxismoaren oldarraldiari galga... [+]


Eguneraketa berriak daude