001: Odisea espazioan zientzia-fikziozko film ospetsuan munduko hainbat gizaldi agertzen zaigu, homo sapiensarena baino lehenagoko garaitik, etorkizunaren muturreraino kontatuak. Baina falta du zerbait. Egia kontatzea. Izenburutik: 2012: Odisea (kutxa)espazioan. Hor primate talde batek kutxazain automatiko bat aurkitzen du, adimen maila altuago baterako zubi. Milioika urte geroago, ilargi batean lurperatuta ageri den beste kutxazain automatiko batek, zientzialarien arreta piztuko du. Azkenik, NASAko espazio-misio bateko kutxazain zentralak, espazio-ontzia gidatzeaz gain, ahoz komunikatzeko gaitasuna eta adimen artifizialeko motor boteretsu bat ditu, baina bere akats bat agerian ez gelditzeko, tripulazio guztia akabatzen saiatzen da. Hortxe gure munduaren historia. Hasieratik, amaierara arte. Aurkikuntza kasualitatez egin dut, baina ez zait komeni gehiegi zabaltzea (eremu urriko hizkuntzak babestuta sentitzearen abantailak). Batetik, aurkikuntza horrek guztiak txunditurik utziko zituen, eta Big Bang-aren teoria kolokan jarriko luke. Nire tresnak espazioko alderdi “huts” batera zuzendu nituen, unibertsoko hondo-zarata erregistratu eta gero Lurrera orientatuta objektuak detektatu asmoz. Hondo-zarata erregistratu ordez, kutxazain-seinale indartsuak iritsi ziren antena parabolikora. Seinaleak kontrastatu ondoren, unibertso zabalean 65 milioi argi-urtera beste “kutxazain” berri bat aurkitu dudala ez dago ukatzerik. Eta datu horrek Big Bank-aren nire teoria indartu egiten du, alegia unibertsoa Kutxa Bank handi baten leherketaren ondorioz sortu zela. Eta bestetik, 2012rako munduaren akabera totala iragartzen duten ahotsei serio kasu egin beharko genieke. Senekak mundua ke artean bukatuko zela adierazi zuen. 1666an ere bukatzekoa zen mundua, piztiaren zenbakia zela-eta. 2000. urtean kaos informatikoak ere munduaren akabera erabatekoa ekarriko omen zuen. Inork ez du asmatu. Orain arte. 2012an sartu berri gara, eta maien egutegia amaitzearekin batera, gure mundua ere pikutara joango da datorren abenduaren 21ean. Aditu nahi ez duenak, libre, baina munduaren amaiera ekarriko duen urtea izango da 2012, bai. Maien egutegiak iragartzen duena gertatzen ez bada, honako beste guzti hau gertatuko delako: gerra nuklearra; zenbait lurrikara; Eguzkiaren jardueraren maximoa izango da aurten; hori gutxi balitz, Lurraren eremu magnetikoaren noranzkoa ere aldatzekoa da 2012an justu; eta asteroide bat ere Lurrera erortzekotan da 2012an. Hauskorrak gara, eta aurten ezin gehiago. Eta ez bada horrelako ezer ere gertatzen, orduan 2012an munduaren eta unibertso osoaren amaiera ziur-ziur eragingo duena honako hau izango da: kapitalismoak (munduko bankuek) sortu duen krisiak zulo beltz bat sortuko du. Atzeratuta gabiltza. Hasi da sortzen. “Duela 10 urte euroa ezarri zenetik prezioak %23 igo dira, Erosketa saskia %48 igo da. Etxebizitzaren prezioa %66 igo da”. Zulo beltzak Unibertsoaren gainerako beste guztitik erabat isolatuta dauden espazioaren arloak ditugu, “Europako bankuek 115 milioi inguruko birkapitalizazioa behar dute krisia gainditzeko”, eta inguruan egon litekeen materia irentsiz segituko dute, guztiarekin amaitu arte. Ez ote da amaituko behingoz? Etsipena, hargatik, lehen ez bezalako mundu berri baten ataria izan liteke.
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.