Haur txikien euskara garapena neurtzen

  • Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda izeneko tresna aurkeztu zuten abenduan Mondragon Unibertsitateko, Salamancako Unibertsitateko eta EHUko hainbat irakaslek, Kontseiluak antolatutako jardunaldietan. Tresnaren helburua da haurtxoek euskara nola garatzen duten aztertzea eta balizko atzerapenak garaiz detektatzea.

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Andoni Barreñak (Salamancako Unibertsitatea), Marijo Ezeizabarrenak (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Iñaki Garciak (Mondragon Unibertsitatea) Haur euskaldunen komunikazio-garapena neurtzeko KGNZ tresna izenburuko hitzaldia eskaini zuten. Abenduaren 16an izan zen, Kontseiluak Donostian antolatu zituen jardunaldietan (Haur hezkuntzaren garrantzia, euskararen jabekuntzan eta garapenean). KGNZ tresnaren aurkezpena hiruren artean egin bazuten ere, ikerketa taldeko partaide dira ondokoak: Nekane Arratibel eta Julia Barnes (Mondragon Unibertsitatea) eta Margareta Almgren (EHU).

Komunikazio Garapena Neurtzeko Zerrenda (KGNZ) Mac Arthur-Bates Communicatives Development Inventories (CDI) tresnan dago oinarrituta, eta euskarara egokituta. Haur txikien hizkuntza garapena ikertzeko azterlariek gurasoei eskatu zieten laguntza. Ikerlariek hiru galdetegi prestatu zituzten, 8-15 hilabeteko haurrentzakoa, 16-30 hilabetekoentzakoa eta 30-50 hilabete artekoentzakoa. Galdetegi bakoitzaren bidez jasotako erantzunekin ikerlariek hainbat elementuri buruzko informazioa lortu nahi zuten. Lehenengoan 493 galdera prestatu zituzten, haurrek zein hitz ulertzen eta esaten zituzten jakiteko, eta keinu bidezko komunikazioa nola garatzen zuten ikusteko. Bigarrengoan, hiztegiaren eta morfologiaren ekoizpena, esaldien luzera eta konplexutasun morfosintaktikoa aztertu zituzten. 745 galdera zituen galdetegiak. Hirugarren galdetegiaren bidez, bigarren galdetegiko gai berak ikertu zituzten, baita kontzeptu abstraktuak ere. 199 galdera prestatu zituzten ikerlariek. Gurasoek bete zituzten galdetegien ideia bat izateko pare bat adibide aipatuko ditugu. Esate baterako, 30 eta 50 hilabete bitarteko haurren gurasoek galdetegian 120 hitzeko zerrenda jaso zuten eta haien umeek horietako zein hitz esaten zituzten markatu behar zuten. Beste atal batean, umeak hitz amaierak esaten hasiak ziren markatu behar zuten gurasoek, hala nola, trene(an), tren(etik), trena(rena) eta abar.

Inguru euskaldunaren eragina

Jakina da haurren komunikazio garapenean makina bat aldagaik eragin dezaketela. Ikerketa honetan, haurren euskarazko komunikazioa nola garatzen den aztertu zuten eta hiru aldagai begiratu zituzten gorabeherarik eragiten zuten ikusteko: sexua, amaren hezkuntza maila eta euskararen maiztasuna inguruan. Azken aldagaiari erreparatuko diogu. Haurrak lau taldetan banatu zituzten: euskara-inputa %90etik gorakoa zutenena, alegia, ia testuinguru osoa euskalduna zuten haurren taldea; euskara-inputa %60-90 artekoa zutenena; inputa %40-60 artekoa zutenena eta inguruan euskara %10-40 artean zutenena. Bada, euskara inputak, portzentaje batean ala bestean izan, ez zuen eragin bi urte eta erdira arteko haurren komunikazio garapenean (ikusi datuak goiko taulan). Alabaina, adin horretatik aurrera, eta batik bat hiru urte eta erditik laura bitartean, haurren komunikazio garapenean aldeak  nabaritu zituzten. Bi urte eta erdiko haurren artean, aldakortasuna –haurren arteko desberdintasunak euskaraz komunikatzeko gaitasunari dagokionez– %5ekoa izan zen. 3 urterekin aldakortasuna %20koa zen eta haurrak zenbat eta helduago portzentajea are handiagoa, %30era iritsi arte. Iñaki Garcia ikerketa taldeko kidearen ustez, datu azpimarragarria da, “ikusi besterik ez dago sexuaren aldagaia kontuan hartzen badugu aldakortasuna zenbatekoa den. Askotan hitz egin dugu ea komunikatzeko gaitasunean zenbateraino eragiten duen neska edo mutila izateak. Bada, ikerketa honetan aldakortasuna, asko jota, %3koa da. Euskara-inputa aldagai hartuta berriz, aldakortasuna %30era iristen da”. Ikerketak haurraren inguruan erabiltzen den hizkuntzak duen pisua azpimarratzen zuen, bai baitakigu umearen euskarazko komunikazio garapenean eragina duela. Horregatik, haurren inguruan euskara erabiltzearen garrantziaz jabetu beharra nabarmendu zigun Garciak.

Ikerketan, euskara-inputak nabarmen eragin duela ikusi dutenez, ea ume helduagoekin ikerketa bera egiteko asmorik duten galdetu genion: “Noski, emaitzek jakinmina pizten dute. Dena dela, ikerketa metodo bera ezingo genuke erabili, beste tresna bat atondu beharko genuke 4 urtetik aurrerako haurrei euskaraz bizi den ingurua edukitzeak ala ez, euskararen garapenean nola eragiten dien ikusteko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Zertaz ari garen ezer gertatzen ez denean, edo hiru idazle errealista

Anton Txekhov, Raymond Carver eta Alice Munroren ipuingintzari buruzko mahai-ingurua egin dute Iker Sancho, Harkaitz Cano eta Isabel Etxeberria idazle eta itzultzaileek, Ignacio Aldecoa zenaren ipuin literarioaren jaialdian, Gasteizen. Beñat Sarasolak gidatuta, autore... [+]


Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa, prest

Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez  Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


Euskararen aldeko sareak ehuntzeko Erriberan Euskaraz ekimena sortu dute Nafarroa hegoaldean

Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]


Atzerriko talentua erakartzeko euskara “oztopo garrantzitsua da”, Kutxabankeko buruaren ustez

"Poloniar bat etortzen bada eta bost urte pasako baditu proiektu batean, joder agian ez zaio egoki irudituko seme-alabek euskaraz ikastea, ezta?", bankuko lehendakari Anton Arriolak adierazi duenez. Euskalgintzako eragileek gogor kritikatu dute eta esandakoa... [+]


Oier Sanjurjo
“D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz”

Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari.  Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude