Stephen Hawking gure garaiko fisikari teorikorik onenetakoa da, eta zalantzarik gabe, gure garaiko fisikari teoriko ezagun bakarra da. Sarkozy, Ratzinger eta, kasu baterako, Einstein ezagunak diren maila berean, esan nahi dut. Ez dakit noraino eragin duen horrek The grand designen (Diseinu handia) azalean Hawkingen izena Leonard Mlodinowena baino askoz hizki handiagoz agertzeko. Argitu dezagun halere Mlodinowek zientziaren arloan daukan curriculumak ez diola inondik inora itzalik egiten Hawkingenari; fisikan doktorea da Mlodinow, baina ezagunagoa da gidoilari aritu izanagatik Star Wars, Star Trek eta McGyver-en, besteak beste. Hawkingekin batera sinatutako bigarren lana du hau.
The grand design zientzia-dibulgazio lan bat irakur daitekeen bezain erraz eta arin irakurtzen da. Ezaugarri hori Mlodinowen lumari egozten diote adituek. Nahikoa modu ulerkorrean, eta umore printzez josita, The grand designen orrialdeek mekanika kuantikoaz, oraindik garatzeke dagoen M teoriaz eta haren hamaika dimentsioez, printzipio antropikoaz, unibertsoaren sorreraz eta multibertsoaz ilustratuko zaituzte. Gai latzak publiko zabalarentzat, baina beti bezala Hawking saiatu da matematikaz zipitzik ez dakigunontzako moduko azalpenak ematen. Esaldi batzuk behin baino gehiagotan irakurtzekoak dira, baina gauza bera gertatzen da mota honetako liburu guztietan. Albert Einsteinek esana omen da gauzak ahalik eta modurik sinpleenean azaldu behar direla, baina ez sinpleago. Eta hala ere, nahikoa sinplifikatu dute egileek. Agian larregi, kosmologiaren gaineko dibulgazio-lanak irakurtzera ohituta bazaude.
Liburua indarrez hasten da: lehenengo orrialdea amaitu gabe filosofia hil dela deklaratzen du. Eta sei orrialde besterik ez dituen lehen pasartean bertan, Galdera Handiak jartzen ditu mahai gainean: zergatik dago “zerbait”, “ezer ez”-en ordez? Zergatik existitzen gara? Esan gabe doa horien erantzuna ez dagoela liburuan, batzuetan hala iradoki arren. Gehiago dirudi, gaiaz egiten den aipamen kopuru nire aburuz handiegia ikusita, egileek kosta ahala kosta nahi izan dutela frogatu unibertsoak ez duela Sortzaile baten beharrik izan –Jainkoa, esango genioke latitude honetan–; zientziak aspaldi frogatu ez balu bezala! Dagoeneko horretaz konbentzituta ez dagoenik konbentzitzen hasteko beranduegi da, baina kasta horretakoak oraindik asko eta boteretsuak direnez, polemika ederra piztu zen liburuaren inguruan, hura argitaratu aurretik ere. Hawkingek Jainkoaren existentzia ukatu du!, zioten duela urtebe inguruko titular asaldatu itxurakoek.
Gehitu horri egilearen ospea eta liburuaren ustezko helburua izatea inguratzen gaituen eta errealitate izena ematen diogun hau zer ote litekeen eta nondik demontre letorkeen esplikatzen ahalegintzea, eta hahor milaka erosleren jakin-gosea behar bezala kitzikatuta. Bide batez, liburuak dio unibertsoa berez eta ezerezetik eratu zela, grabitatearen eraginez. Baina ez zergatik.
The grand design. Stephen Hawking & Leonard Mlodinow. Bantam Bookds, 2010
Nori ez zaizkio izozkiak gustatzen? Euskal Herriko ume gehienei, behintzat, bai. Tanzanian ere horrela da, are gehiago, bertan egon ohi diren tenperaturak kontuan hartuta. Horiek horrela, 1963an Tanzaniako ume batek izozkia prestatzerakoan behatutakoak zeresana sortzen du... [+]
Azken hilabeteetan 5G teknologiarekin lotutako informazio asko argitaratzen ari da hedabideetan, dagoeneko oso interkonektatuta dagoen mundu batean telefonia mugikorrak emango duen hurrengo jauzia iragarriz. 5Gak osasunari eragin diezazkiokeen ustezko kalteak dira jarraipen... [+]
Zientzia du ogibidea Ruth Lazkozek (Bilbo, 1971), baina nekez ikusiko duzu bata zuria jantzita laborategi batean. EHUko Fisika Teoriko saileko kidea da, eta arbela eta kalkulu-prozesadoreak ditu eguneroko lanabes. Oraintxe esku artean duen egitekoa sinple azaltzen da: Einsteinen... [+]
Grabitazio uhinen aurkikuntzak aro berri bat irekiko du gure unibertsoaren ezagutzan. Izan ere, grabitazio uhinei esker unibertsoaren iraganeko bilakaera ezagutu ahalko dute ikerlariek.
Elkarrizketa = (Esan+ Entzun)²
Martxoaren 11n lau urte beteko dira Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik. Ikerlariak bat datoz historiako istripu nuklearrik kutsagarriena izan dela, baina ez dira ados jartzen izango dituen ondorioez. Orain arteko ondorioak ebaluatzea, berriz, zaila da, erradiazioak ez... [+]
1964. urtean Higgs bosoien teoria plazaratu zen: unibertsoko partikula guztiek masa zergatik zuten azaldu nahi zuen. Sen onari erantzuten zion eta beste edozein teoriak baino probabilitate haundiagoak zituen egia izateko, baino 2012rarte ez zen frogatzerik izan.
Zientzia eta guda gizonezkoen alor esklusiboak ziren XX. mendearen hasieran. Espresuki debekatuak zitzaizkien emakumezkoei, neskametzarako edo gizasemeen menpeko lan anonimoetarako ez bazen behintzat.
Stephen Hawking fisikariak boikot akademikoa egingo dio Israeli, bertako presidente Shimon Peresen omenez egingo den ospakizunera joateko gonbidapena ukatuz. Gutun baten bidez eman du erabakiaren berri, Israelek palestinarrei emandako tratua gaitzetsi asmoz, The Guardianek... [+]
CERN laborategiko zientzialariek Higgsen bosoia izan daitekeen partikula aurkitu dutela iragarri dute gaur goizean. 1960ko hamarkadan Peter Higgs fisikari britainiarrak esan zuen partikula elementalen artean beste guztien jatorria izango zen partikula bat existitu behar zela,... [+]